EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018125

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 11koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoei, 2018-2019 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201803387
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/09an argitaratutako 2018/03/20ko AGINDUA [201801836]

2018ko martxoaren 20ko Aginduak (apirilaren 9ko EHAA, 67. zk.) prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoei diru-laguntzak emateko, 2018-2019 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, adierazten diren prestakuntza-jarduerak antolatu eta egin ditzaten; diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.
Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.