EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018124

482/2018 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, ebazten dira garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak, eta agintzen da argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1931/2011 Ebazpenaren bidez araututako deialdian parte hartu zuten profesionalen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena.

Xedapenaren zenbakia: 201800482
Xedapenaren data: 2018-05-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201803352
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/03/28an argitaratutako 2011/03/22ko 201100049 DEKRETUA
  • Ikus 2018/03/15ean argitaratutako 2018/02/01eko 201800036 EBAZPENA

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuak, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuak eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuak arautzen dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanbide-taldeetako profesionalen garapen profesionala.
Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, zeinaren bidez onartzen baita Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14ko bileran lortutako akordioa, aipatutako 395/2005, 35/2007 eta 248/2007 Dekretuetan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.
2011ko abenduaren 21eko Osasuneko Mahai Sektorialean SATSE, CC.OO. eta UGT sindikatuekin sinatutako hitzarmenak dioena kontuan hartuta emandako Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1931/2011 Ebazpenak arautzen du garapen profesionaleko ezohiko deialdia; horren baitan, baldintza berak ezarriko zaizkie 1931/2011 Ebazpenaren aplikazio-esparruan sartzen diren kolektiboei, hau da, ezarpen-faseko deialdietan (ebazpen hauen bidez araututakoak: uztailaren 9ko 2470/2008; abenduaren 19ko 4413/2008; martxoaren 23ko 1061/2009) parte hartu zuten profesionalen garapen profesionala ebaluatzeko ezarri ziren baldintza berak.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak ezarri zuen bertan behera uztea abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 Ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak, 2012ko, 2013ko eta 2014ko Aurrekontuen legea aplikatuz.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, eta, hortik, 29/2015 Prozedura Laburtua sortu zen, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratu zena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren irailaren 28ko 246/2017 Epaiak partzialki onartu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.
Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu zen, eta, hori exekutatzeko, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 Ebazpena eman zen. Horren bidez, irailaren 28ko 243/2017 Epaia behinik behin bete zen, deialdiak amaitzeko jarduerak abiaraziz.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenak mantendu egiten du garapen profesionaleko deialdiak bertan behera utzi arte egindako maila ebaluatzeko eta esleitzeko prozeduraren jarduera guztien baliozkotasuna; hortaz, deialdi horiek ebazteko beharrezko jarduerak abiapuntu horretatik hasi ziren.
395/2005, 35/2007 eta 248/2007 Dekretuen –Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanbide-taldeetako profesionalen garapen profesionala arautzen duena– 11.3 artikuluak bere bigarren paragrafoan eta 1931/2011 Ebazpenaren –bere aplikazio-esparruan dauden profesionalei garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren betekizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen duena– 5. artikuluan ezartzen den bezala, garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa bildu da.
Batzorde horrek prozesuan onartutako eskatzaileen emaitzak aztertu ondoren, Giza Baliabideetako Zuzendaritzari dagokio emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Garapen profesionala aitortzeko eskaerak ebaztea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1931/2011 Ebazpenaren bidez araututako deialdiak parte hartu zuten profesionalek egiaztatutako mailaren behin-behineko esleipenaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Ebazpen honekin batera doan eranskinean zerrendatzen da aitortutako mailen behin-behineko esleipena:
Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus
Bigarrena.– 35/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren 8.a) artikuluan ezarritakoa betez, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. Artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zertbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.