EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018123

IRAGARKIA, Bahía de Bizkaia Gas SLren birgasifikatze-instalazioa mantentzeko zerbitzuaren kontratua lizitatzeko dena.

Organo emailea: BAHÍA DE BIZKAIA GAS, SL
Xedapenaren data: 2018-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201803343
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
ENTITATE KONTRATATZAILEA
1.– Entitate adjudikatzailea: Bahía de Bizkaia Gas SL.
2.– Helbidea: 2 zenbakidun posta-kutxa – 48580 Abanto-Zierbena.
3.– Harremanetarako gunea: Zuzendaritza Orokorra.
4.– Posta elektronikoa: licitacionmantenimiento2018@bbg.es
5.– Interneteko helbidea, honako hauetarako:
a) Informazioa eskuratzeko (baldintza-agiriak eta dokumentazio osagarria): https://www.bbg.es/es/servicios-y-soluciones/para-nuestros-proveedores/licitacion-servicios-de-mantenimiento-mecanico/
b) Entitate adjudikatzailearen helbidea: https://www.bbg.es/es/servicios-y-soluciones/para-nuestros-proveedores/licitacion-servicios-de-mantenimiento-mecanico/
c) Eroslearen profilaren helbidea: https://www.bbg.es/es/servicios-y-soluciones/para-nuestros-proveedores/licitacion-servicios-de-mantenimiento-mecanico/
6.– Jarduera nagusia: gas naturala ekoitzi, garraiatu eta banatzea (birgasifikatu eta biltegiratzea).
7.– Beste entitate batzuen izenean egindako adjudikazioa.
KONTRATUA: EZAUGARRIAK ETA INFORMAZIOA
8.– Kontratu mota: zerbitzu-kontratua.
9.– Izena: Bahía de Bizkaia Gas SLren instalazioaren alderdi mekanikoa mantentzeko zerbitzuaren kontratua.
10.– Zerbitzuen kategoria: II.A eranskina / 1. kategoria / Mantentze- eta konponketa-zerbitzuak.
11.– Balio zenbatetsia:
a) Balio zenbatetsi osoa (BEZik gabe): 627.396,00 euro.
a) Urteko balio zenbatetsia (BEZik gabe): 156.849 euro urteko.
12.– Iraupena: 36 hilabete, formalizatzen denetik, gehi balizko luzapena.
13.– Luzapena: bai (ez automatikoa): urtebetekoa, alderdiek aldez aurretik hala erabakitzen badute.
14.– Egikaritze-lekua: Bahía de Bizkaia Gas-eko GNLren birgasifikatze-instalazioa / baldintza teknikoen agiriaren 1. artikuluan eta 1. eranskinean zehaztutako instalazioak. NUTS kodea: ES213.
15.– Deskribapena: Bahía de Bizkaia Gas SLren instalazioko ekoizpen-unitate nagusia, laguntzaileak eta bideak osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen alderdi mekanikoa mantentzeko zerbitzua, baldintza teknikoen agiriaren 1. klausulan eta 1. eranskinean zehaztuta daudenak.
16.– Kontratu publikoen hiztegi komuna (CPV):
a) Nomenklatura nagusia: 5071200.
b) Nomenklatura osagarria: KA06.
17.– Iragarkia EBAOn argitaratzea:
a) Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2018-05-16.
b) Iragarkia EBAOn argitaratu den eguna: 2018-05-19.
http://ted.europa.eu/udl?uri=TED:NOTICE:217736-2018:TEXT:ES:HTML&src=0
LIZITATZEKO PROZEDURA
18.– Aplikatu beharreko araudia: 31/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa.
19.– Prozedura-mota: irekia.
20.– Enkante elektronikoa.
21.– Aldagaiak / aukerak onartzea.
22.– Loteak / eskaintza partzialak.
23.– Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2018-06-26.
24.– Indarrean dauden eskaintzei eusteko beharra: 2018-09-26.
25.– Eskaintzak aurkezteko formatua eta lekua:
a) Formatua: Fisikoa / papera / gutun-azal itxiak, baldintza administratibo zehatzen agiriaren arabera.
b) Lekua: 2 zenbakidun posta-kutxa – 48580 Abanto-Zierbena.
26.– Kontratatzailearen profila / baldintza-agirien informazioa libreki eskuratzea:
http://www.bbg.es/es/servicios-y-soluciones/para-nuestros-proveedores/licitacion-servicios-de-mantenimiento-mecanico/
27.– Prozeduraren eta eskaintzen idazketaren hizkuntza: gaztelania.
28.– Plikak irekitzeko ekitaldira onartutako pertsonak: enpresa lizitatzailearen ordezkaria, behar bezala baimendua.
29.– Plikak irekitzeko eguna, ordua eta lekua: baldintza-agirietan datorrena.
30.– Gordailu eta berme errealak: behin betiko bermea (eskudirua edo zor publikoko baloreak edo lehen errekerimendurako banku-abala edo kauzio-aseguruko kontratua), adjudikazio-zenbatekoaren % 5eko balioa duena.
31.– Finantzaketa- eta ordainketa-baldintza nagusiak: hileroko ordainketak, baldintza administratibo zehatzen agiriaren 10.3 klausularen arabera.
32.– Beste baldintza berezi batzuk.
1) Bahía de Bizkaia Gas SLren segurtasunari eta osasunari buruzko protokoloak.
2) Kontratistentzako segurtasun-arauak eta Bahía de Bizkaia Gas SLren larrialdi-plana.
3) Ingurumen arloko arauak.
4) Tailerren eta tresnen erabilerari buruzko baldintza orokorrak, enpresa kontratatzaileentzakoak.
5) Bahía de Bizkaia Gas SLren lan-kudeaketarako plataforma.
6) Bahía de Bizkaia Gas SLren arrisku orokorrak, eta prebentzio- eta larrialdi-neurriak.
7) Aldagelen erabilerari buruzko arauak (baldintza teknikoen agiriaren 5. eta 6. artikuluetan aipatuak), bai eta kontratuari eta Bahía de Bizkaia Gas SLri aplikatu beharreko arauak ere.
33.– Parte hartzeko baldintzak (eragile ekonomikoen gaitasun juridikoa / jarduteko gaitasuna): Bahía de Bizkaia Gas SLri egiaztagiriak aurkeztea, proposamenarekin batera (baldintza administratibo zehatzen agiriaren 5.1, 5.2 eta 7.3.1 klausulak).
34.– Parte hartzeko baldintzak (kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa): Bahía de Bizkaia Gas SLri egiaztagiriak aurkeztea, proposamenarekin batera (baldintza administratibo zehatzen agiriaren 5.3 eta 7.3.1 klausulak).
35.– Parte hartzeko baldintzak (kaudimen teknikoa): Bahía de Bizkaia Gas SLri egiaztagiriak aurkeztea, proposamenarekin batera (baldintza administratibo zehatzen agiriaren 5.3 eta 7.3.1 klausulak).
36.– Zerbitzua emateaz arduratzen diren langileak.
37.– Zehazki pertsona batentzat erreserbatutako prestazioa.
38.– Adjudikatzeko irizpideak: ekonomikoki abantailatsuena den eskaintza, baldintza administratibo zehatzen agirian agertzen diren irizpideen arabera.
39.– Aldizkako kontratuak.
40.– Europar Batasunaren funtsak.
41.– Kontratu horri buruz BOEn plazaratu dituzten argitalpenak.
42.– Baldintza-agiriak eta dokumentazio osagarria eskuratzeko baldintzak: bitarteko elektronikoen bidez libreki eskuratzea, lehenago aipatutako web-orrian.
43.– Eskaintzak irekitzeko baldintzak / baimendun pertsonak:
– Baldintzak: baldintza-agirietan datorrena.
– Baimendun pertsonak: enpresa lizitatzailearen ordezkaria, behar besteko ahalordea duena.
44.– Errekurtsoa emateko organo eskuduna eta epea:
– Organo eskuduna: Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusia:
– Epea: 15 egunekoa, aurkaratutako ebazpenaren argitalpenetik / jakinarazpenetik hasita.
45.– Lizitatzaileen izaera juridikoa / elkarte ekonomikoak: baldintza-agirietan datorrena.
46.– Informazioa Kontratazio Publikoari buruzko Akordioaren inguruan: ez du Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa bete behar.
47.– Erreserbatutako kontratuei buruzko informazioa: ez dira erreserbatutako kontratuak.
48.– Lan-fluxu elektronikoei buruzko informazioa: baldintza-agirietan datorrena.
Zierbena, 2018ko ekainaren 4a.
Ekonomia eta Finantzako Saileko burua,
JOSÉ VICENTE AMIANO BONATXEA.