EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018123

AGINDUA, 201 8ko ekainaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez, «Fundación Basque Center For Macromolecular Design And Engineering-Polymat Fundazioa» izenekoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/201 6 Legera egokitzeko.

Xedapenaren data: 2018-06-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201803321
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:
AURREKARIAK
201 8ko apirilaren 30ean jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Fundación Basque Center For Macromolecular Design And Engineering-Polymat Fundazioa»ren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, 9/201 6 Legea (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzkoa) betetze aldera. Izan ere, aldaketa hori 201 8ko martxoaren 23an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskaera-idazkiari.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 1 9ko 1 01 /2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 1 9ko 1 00/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1 .a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/201 6 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1 .m) artikuluan, eta apirilaren 1 1 ko 71 /201 7 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.
Bigarrena.– 9/201 6 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa, ekainaren 2koa) 1 . xedapen iragankorrak ezartzen du fundazioek lege horrek ezartzen duenera egokitu behar dituztela estatutuak, legea indarrean jartzen denetik urte biko epearen barruan.
Hirugarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/201 6 Legearen 37. eta 51 .2 artikuluetan eta lehen xedapen iragankorrean (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa), ekainaren 1 9ko 1 00/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena), ekainaren 1 9ko 1 01 /2007 Dekretuaren 44. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena). Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Donostiako «Fundación Basque Center For Macromolecular Design And Engineering-Polymat Fundazioa»ren estatutuen aldaketak, 9/201 6 Legera (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) egokitzeko, Fundazioko Patronatuak 201 8ko martxoaren 23an erabakitakoaren arabera. Inskripzioa agindu hau ematen den egunean egingo da, 201 8ko apirilaren 1 8an Juan Ramón Manzano Malaxechevarria notarioaren aurrean (protokolo zk.: 430) egin zen eskritura publikoan ezarritakoa betez.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 201 8ko ekainaren 5a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.