EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018122

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzen diona.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-04-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201803296
Maila: Ebazpena
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIak Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzeko eskaera bidali digu, eta, Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapenari buruzkoaren) 2. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen otsailaren 11ko 3/2005 Errege Dekretuarekin bat, sendagaiekin egiten diren entsegu klinikoak erregulatzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuarekin bat eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzea Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIari.
Bigarrena.– Honako hauek berrestea Batzordeko kide gisa:
– Presidentea:
Manuel Zaballa Iñiguez jauna, Gastroenterologia Zerbitzuko burua.
– Presidenteordea:
José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Epidemiologia Kliniko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko burua.
– Idazkaria:
Amaia Martínez Galarza andrea, Epidemiologia Kliniko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko erizaina.
– Bazkideak:
Iciar Alfonso Farnós andrea, Osasun Saileko farmakologo klinikoa.
Francisco Javier Santamaría Sandi jauna, Endokrinologia Zerbitzuko burua.
Adolfo González Calles jauna, diplomatua Irakasle Ikasketetan, kudeaketa-teknikaria, kudeaketa ekonomiko-finantzarioko zuzendaritza.
Mikel Latorre Guisasola jauna, Kalitate Unitateko burua.
Pilar Bonachía Caballero andrea, lizentziatua Zuzenbidean, Langileen Unitatea.
Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea, farmazialari laguntzailea, Lehen Mailako Arreta.
Francisco José Álvarez Díaz jauna, doktorea Biologia Zientzietan, Ikerketa Unitatea.
Elena Bereciartua Bastarrica, Gaixotasun Infekziosoen Unitateko mediku laguntzailea.
Fermín Labayen Beraza jauna, ZIUko zerbitzuburua.
Unai Larrinaga Torróntegui jauna, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko barneko mediku egoiliarra.
Hirugarrena.– Ondoren aipatuko den esparruko osasun-baliabideen banaketa eta zentroetako baliabide egokien eskuragarritasuna aintzakotzat hartuta, eta Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoek euren zereginak gauza ditzaten zentroetan eskuragarri diren baliabideak kontuan hartuta, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Batzordearen jarduera-eremu instituzional eta geografiko gisa finkatzen dira ondokoak, eta bertan egingo dira ikerketa unizentriko guztiak:
– Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Barakaldo-Sestao ESIa, Gorlizko Ospitalea eta Uribeko eta Ezkerraldea-Enkarterriko ESIak.
– Bizkaiko Osasun Eremuan dauden titulartasun pribatuko zentro guztiak.
– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.
Laugarrena.– Batzordeak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzara bidali beharko ditu, gordetzeko eta argitara emateko, funtzionatzeko egin dituen lan-prozedura espezifikoak eta bileren maiztasunari eta erantzunak emateko zehaztu den gehieneko denborari buruzko informazioa.
Horretaz gain, indarreko legeen arabera, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeriora igorri beharko dizkion komunikazioak ere eskatuko ditu, izapideak egin ahal izateko.
Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez emandako egiaztapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean bertan jarriko da indarrean, hiru urterako; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da, dagokion eskabidea egin ondoren, eta, beti ere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.