EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018122

EBAZPENA, Arartekoarena, 2018ko ekainaren 18koa, zeinaren bidez izendatzen baita Ararteko erakundeko datuak babesteko ordezkaria.

Organo emailea: ARARTEKOA
Xedapenaren data: 2018-06-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201803289
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Aurtengo maiatzaren 25ean indarrean jarri zen Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorra, hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Erregelamendu hori pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez.
Erregelamendu berri horren 37. artikuluak dio datuak babesteko ordezkari bat izendatu beharra dagoela, datuen tratamendua agintari edo erakunde publiko batek egiten badu.
Hori kontuan hartuta, hil honen 12an, Arartekoak ebazpen bat eman du, Ararteko erakundeko datuak babesteko ordezkariaren irudia sortu eta arautzeko.
Horregatik guztiagatik, Ararteko erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legeak eman dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Arartekoko Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendari Inmaculada de Miguel Herrán andrea izendatzea Datuak babesteko ordezkari, Arartekoaren 2018ko ekainaren 12ko Ebazpenean ezarritako araubidea eta betekizunak izango baititu.
2.– Izendapen horren berri Datuak Babesteko Euskal Bulegoari ematea.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 18a.
Arartekoa,
MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.