EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2018121

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 245/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201803281
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 245/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Joy Vincent.
Abokatua: Maria Begoña Zubiri Lleixa.
Prokuradorea: Jorge Fernando Venegas Garcia.
Demandatua: Julius Aghaku.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatu judizioan, 201/2018 epaia eman da 2018-05-02an, eta bere epaitza honako hau da hitzez hitz:
201/2018 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazortziko maiatzaren 2a.
Nik, Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut seme edo alaba batentzako neurrietarako 245/2017 prozedurako autoak. Prozedura hori bideratu da Joy Vincent-ek eskatuta, zeina Venegas García prokuradoreak ordezkatzen baitu, Julius Aghaku-ren aurka (auzi-ihesean). Fiskaltzak ere hartu du parte. Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:
Julius Aghaku demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.