EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018120

AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Bilboko udalerriko Txurdinagan 48 etxebizitza tasatu esleitzeko hautaketa-prozesuari.

Xedapenaren data: 2018-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201803236
Maila: Agindua
GERTAKARIAK
1.– Etxebizitzak esleitzeko prozedura Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren arabera arautuko da (agindu hura etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da), eta jarraituko zaio Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluari.
2.– 2013ko uztailaren 23an Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Bilboko Udal mugartean, besteak beste Txurdinagan, babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
3.– Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2018ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin behineko kalifikazioa eskuratu du Bilboko udalerriko Txurdinagako 48 etxebizitza tasatuko sustapenak. Sustapen horren espediente-zenbakia EB2-0596/18-LT-000 da. Etxebizitza horietako 2k, bina logela dituztenak, 71,32 m
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio agindu hau ematea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (agindu hura etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da).
2.– Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 18. Artikuluak dioenez, lehen eskualdatzeko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu behar direnean, bizikidetza-unitatea osatzen duen titularretako bat gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egongo da, eta kasuan kasuko araudiak ezarritako gutxieneko antzinatasuna izango du.
3.– Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatuko diren urteko diru-sarrera haztatuen mugak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduan ezarritakoak izango dira.
4.– 39/2008 Dekretuaren 22. artikuluak dioenez, diru-sarrerei dagokienez kontuan hartu beharreko epealdia honako hau izango da: zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, esleipen-prozedurari hasiera emateko Aginduaren argitalpen-dataren aurreko azken zergaldia.
5.– Arestian aipaturiko 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen du, pertsonek edo bizikidetza-unitateek babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozeduretan parte hartzeko, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egon beharko dutela. Baldintza hori betetzeko, agindu hau argitaratzen den datan, Etxebiden erosketako eskatzaile moduan alta emanda egon behar dute.
6.– Agindu horretan honakoa ere esaten da: prozeduran sartzea borondatezkoa izango dela, eta hasiera Aginduan zehaztutako epean eta bitartekoaren bidez egin beharko dela.
7.– Esleitzeko modua zenbait egoeraren araberakoa izango da: prozeduran sartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko 31. artikulutik 41.era bitartean aipatzen den prozedurari jarraikiz. Aldiz, etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak 42. artikulutik 44.era bitartean aipatzen den prozedurari jarraikiz esleituko dira.
8.– Etxebizitzen esleipenean, ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeak 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuko da.
Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko udalerriko 48 etxebizitza tasaturen esleipenari hasiera ematea.
Bigarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidea izango da.
Hirugarrena.– Esleipen-prozeduran honako pertsona edo bizikidetza-unitate hauek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egon eta erosketa eskatzen dutenek, betiere, bertan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
Laugarrena.– Izena emateko eskabidean aukeratutako udalerrietako batek Bilbo izan beharko du, hala xedatuta baitago Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak 2013ko uztailaren 23an sinatutako Hitzarmenaren seigarren klausulan.
Bosgarrena.– Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Bilbon erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du, agindu hau argitaratzen den datan horrela jasotzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak 2013ko uztailaren 23an sinatutako Hitzarmenaren seigarren klausulan.
Seigarrena.– 2016. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 50.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten desgaituak edo desgaitu psikikoek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima direnek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
Zazpigarrena.– Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan agindu honetan eta aplikatu beharreko arauetan aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta unitateek, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan erosketa-erregimenean inskribatuta badaude. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen prozeduran parte hartu nahiko balute, 2018ko ekainaren 25a eta uztailaren 6a bitartean (biak barne) dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute:
– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua-Zuzenean, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.
– Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Kale Nagusia 85, 5. solairua, 48011 Bilbao.
Zortzigarrena.– Sustapeneko etxebizitzetatik 2, 71,32 m
Etxebizitza horiek hurrenkera honetan esleituko dira: lehenengo, egokitutako etxebizitzak gurpil-aulkian dauden pertsonei esleituko zaizkie; gero, bi makulu nahitaez behar dituzten pertsonei eta, azkenik, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinaren D) eta H) bitarteko paragrafoekin lotuta 7 puntu edo gehiago dituztenei.
Bederatzigarrena.– Egokitu gabeko etxebizitzetatik 22 bi logelakoak dira eta 69,83 m
Hamargarrena.– Eskatzaileen kopurua sustapeneko etxebizitzen kopurua baino handiagoa denean, esleipena notarioaren aurreko zozketa bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko 31 eta 41 bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera.
Etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak Agindu horren 42. artikulutik 44. artikulura bitartean aipatzen den prozeduraren arabera esleituko dira.
Hamaikagarrena.– Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxaron-zerrendak Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-oholetan argitaratuko dira eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).
Hamabigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.