EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018119

EDIKTUA, 10/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201803220
Maila: Ediktua
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala
Judizioa: 10/2015 prozedura arrunta.
Demandatzaileak: Mapfre SA, Reale Seguros Generales SA, Zurich Insurance PLCren Espainiako sukurtsala, Kutxabank Aseguradora SAU eta Bilbao aseguru-etxea.
Abokatuak: German Herreros Ibarra, Eduardo Angel Lagunilla Fernandez, Maria Oihana Ruiz Hourcadette, Jose Ramon Jimenez Gonzalez eta Elixabete Salvatierra Andoaga.
Prokuradoreak: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra, Maria Cristina Gabilondo Lapeyra, Jose Alberto Amilibia Mugica, Miguel Angel Oteiza Iso eta Luis Echaniz Aizpuru.
Demandatuak: Zurich Insurance PLCren Espainiako sukurtsala, Kutxabank SA, Juan Jose Aguirregabiria Beristain, Geovanny Francisco Gadea Flores, Aleyda Magali Palacios Caldera, Zurich Seguros, Aleyda Magali Palacios Caldera, Juan Jose Agirregabiria Beristain, Zurich aseguru-etxea, Geovanny Francisco Gadea Flores eta Kutxabank aseguru-etxea.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-05-02an, eta honako hauek dira xedapenak:
XEDAPENAK
Baiesten ditut Bilbao aseguru-etxeak, Mapfre SAk eta Zurich Insurance PLCren Espainiako sukurtsalak aurkeztutako demandak. Horrenbestez, Juan José Aguirregabiria Beristain eta Kutxabank aseguru-etxea kondenatzen ditut lehenengoei zenbateko hauek ordaintzera:
– Bilbao aseguru-etxeari, zortziehun eta sei euro eta hirurogeita hamaika zentimo (806,71).
– Mapfre SA aseguru-etxeari, bederatziehun eta lau euro eta bi zentimo (904,02).
– Zurich Insurance PLCren Espainiako sukurtsala aseguru-etxeari, lau mila zazpiehun eta hogeita hamazazpi euro (4.737).
Dagozkien demanda judizialak aurkeztu zirenetik sortutako legezko interesa erantsiko zaie zenbateko horiei, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikuluan aurreikusitakoa.
Osorik ezesten dut Reale Seguros Generales SAk aurkeztutako demanda, Geovanny Francisco Gadea Floresen eta Zurich Insurance PLCren Espainiako sukurtsala aseguru-etxearen aurkakoa. Horrenbestez, azken horiek absolbitzen ditut demandan beraiei buruz dauden uzi guztietatik.
Juan José Aguirregabiria Beristaini, Kutxabank aseguru-etxeari eta Reales Seguros Generales SAri ezartzen dizkiet prozesuko kostuak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.
Geovanny Francisco Gadea Flores eta Aleyda Magali Palacios Caldera demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Eibar (Gipuzkoa), 2018ko maiatzaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.