EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018119

AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Jon Urrusolo Santos jauna izendatzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201803208
Maila: Agindua
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen V. tituluan arautzen da Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.
Euskal Unibertsitate Sistema arautzeko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak berariaz arautzen du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osaera. Lege horrek arautzen duena betez, Jon Urrusolo Santos jauna izendatu du LAB sindikatuak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari.
Ordezkari horien agintaldia lau urtekoa izango da, euren izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik hara; bestalde, aipatu legearen 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte Gizarte Kontseiluko kideok. Halaber, Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi bakarrerako bakarrik hautatu ahal izango dira, segidako agintaldian edo beste batean.
3/2004 Legearen 73.5 artikuluak dioenez, Gizarte Kontseiluan gizarte-interesak ordezkatzen dituzten kideen lekuak hutsik gelditzen badira –heriotzagatik, dimisioagatik, izendatu ondoren agertutako bateraezintasunagatik edo kargua behartuta uzteagatik–, lekua hutsik utzi duen kidea aukeratu zuen erakundeari dagokio leku horretarako beste kide bat aukeratzea. Lekua hutsik utzi zuen pertsonak agintaldia osatzeko behar zuen aldia iraungo du kide berri horren agintaldiak.
2015eko martxoaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen LAB sindikatuak aukeratutako Inaxio Larrañaga Artola jaunaren izendapena Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izateko.
Otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2. artikuluak ezartzen duenez, unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduz izendatuak izango dira interes sozialen ordezkariak; bada hor xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– LAB sindikatuak aukeratutako Jon Urrusolo Santos jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea. Izendapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunean berean sartuko da indarrean, eta 2019ko martxoaren 16ra arte iraungo du agintaldiak, hau da, Inaxio Larrañaga Artola jaunaren izendapena amaitzen zen arte.
Bigarren artikulua.– Inaxio Larrañaga Artola jaunaren kargu-uztea formalizatzea, LAB sindikatuak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izateari dagokionez.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan.
Vitoria-Gasteiz 2018ko ekainaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.