EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018119

AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zarauzko udalerriko «Imanol Urbieta» Musika Eskola Publikoari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201803207
Maila: Agindua
Zarauzko udalerriko «Imanol Urbieta» Musika Eskola Publikoak (Gipuzkoa) «Biolontxelo» eta «Tronpa» musika-espezialitateak irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Biolontxelo» eta «Tronpa» musika-espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20015020.
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Imanol Urbieta».
Titularra: Zarauzko Udala.
Helbidea: Nafarroa kalea 40.
Udalerria: Zarautz.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
– Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
– Adarrak:
• Kantua: kantu korala.
• Instrumentu sinfonikoak: flauta, biolina, tronpeta, tronpa eta biolontxeloa.
• Instrumentu polifonikoak: pianoa.
• Instrumentu tradizionalak: txistua, trikitixa eta panderoa.
• Zenbait joera: klarinetea, gitarra, tronboia, saxofoia eta bateria.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.