EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018119

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko apirilaren 26ko bilkuran hartua Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontu Orokorrari buruzko fiskalizazio-txostena, 2016, behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2018-04-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201803200
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko apirilaren 26a egindako bilkuran.
ERABAKI DU:
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontu Orokorrari buruzko fiskalizazio-txostena,2016 behin betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOAREN KONTU OROKORRA, 2016
Laburdurak.
BAO: Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
BFA: Bizkaiko Foru Aldundia.
BGP: Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
BMT: Bilbo Metropoliko Trena.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EBAO: Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala.
EIB: Europako Inbertsio Bakua.
EJ: Eusko Jaurlaritza.
ET-FV: Eusko Trenbideak /Ferrocarriles Vascos S.A.
ETS: Euskal Trenbide Sarea.
HAZPSEL: 31/2007 Legea, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetan kontratatzeko prozedurei buruzkoa.
HKEE: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia.
MBSA: Metro Bilbao S.A.
PROTRANS: Operadore ekonomikoak sailkatzeko sistema, 31/2007 Legean (uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetan kontratatzeko prozedurei buruzkoa) aurreikusitakoaren babesean.
SPKLTB 3/2011: Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.
I.– Sarrera.
HKEEk, otsailaren 5eko 1/1988 Legean ezarritakoarekin eta lan-egitarauan ezarritakoarekin bat etorriz, 2016 ekitaldiari dagokion Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontu Orokorraren fiskalizazioa egin du.
HKEEk eginiko BGPren kontu orokorraren azken fiskalizazioa 2009 eta 2010 ekitaldiei dagokie.
BGPren kontu orokorra BGP toki-erakundearen kontuek, Metro Bilbao S.A. sozietate anonimoaren urteko kontuek (sozietatearen Batzorde Nagusiak onetsitakoak; akziodun bakarra BGP da) eta urteko kontu bateratuek osatzen dute.
Fiskalizazioak alderdi hauek barne hartzen ditu:
– Legezkoak: aurrekontu-esparruetan, zorrak eta eragiketa finantzarioak, langileak, obren kontratazioa, erosketak eta zerbitzuak, eta zuzenbide publikoko diru-sarrerei buruzko araudia.
– Kontabilitatekoak: aztertu da Kontu Orokorra aplikagarriak diren kontabilitateko printzipioekin bat etorriz egin den. BGPren kontuen kontabilitateko esparru garrantzitsuenak aztertzeko, kanpoko auditoretza-enpresa batek adostutako prozeduren txostena egin du, eta MBSA sozietate publikoko urteko kontuak enpresa berak eginiko auditoretza finantzarioaren xede izan dira.
– Egoeraren finantza-analisia 2016 ekitaldia ixtean, bai eta Finantza Planarena ere, etorkizuneko inbertsioak bete ahal izateko.
– Lanaren zabalak ez du barne hartzen gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko analisia. Hala ere, hautemandako akatsak «Barneko kontrol sistemari eta kudeaketa-prozedurei buruzko oharrak» epigrafean zehazten dira.
BGP abenduaren 30eko 44/1975 Legearen bidez sortu zen, berezko izaera juridikoa duen eta partzuergoko erakundeekiko independentea den toki-erakunde gisa. 2016ko abenduaren 31an, hau da erakunde horien parte-hartzea: Eusko Jaurlaritza (% 50), Bizkaiko Foru Aldundia (% 25) eta eraginpeko udal hauek: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao (% 25).
Hau du helburu soziala: «Bilbo Metropoliko Trenaren azpiegituraren obretako finantzaketan parte hartzea, horiek hartuz exekutatu direnean, eta horri dagozkion gainegiturazko eta ekipamendu orokorreko proiektuak eta obrak gauzatzea, bat etorriz 44/1975 Legean ezarritakoarekin» eta "trenbide horrek eman behar duen garraio publikoko zerbitzua kudeatzea, kudeaketa sistema zuzenaren bidez, Partzuergoaren kapitalarekin sozietate pribatua eratuz (Metro Bilbao S.A.), eta bat etorriz Lege beraren bosgarren artikuluan xedatutakoarekin.
1986tik BGPren finantzaketa EJren eta BFAren artean egiten da (bakoitzak % 50), eta azken horrek partzuergoko udalen finantzaketa bere gain hartzen du.
MBSA sozietatea 1993ko otsailaren 18an sortu zen eta bere jarduera nagusia BMTren kudeaketa egitea da. 1. linea 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen. 2016ko abenduaren 31n, 1. linea (Basauri-Plentzia) eta 2. linea (Basauri-Kabiezes) daude funtzionamenduan.
2015ean zehar, ETS zuzenbide pribatuko erakunde publikoak (EJren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailera atxikita dago, eta berariaz sortu zen 6/2004 Legearen bidez) BMTren 1. eta 2. lineen exekuzio, jarraipen eta kontrolerako proiektu eta lanen ardura hartu zuen, sail horren agindu baten bitartez (605.000 euroan).
2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea martxan jarri zen. Linea hori ETSk eraiki zuen eta EJk eta BFAk zuzenean finantzatu zuten (bakoitzak % 50). Orduan, BMTren zerbitzua MBSA ematen hasi zen 1. eta 2. lineetan, eta ET-FV (EJren titulartasuneko erakunde publikoa) 3. linean; hala ere, zerbitzu bakar gisa funtzionatzen zuen erabiltzaileentzat. Barik txartelaren edozein titulu edo erabilera osagarri gehitzeko eskuduntza BGPri dagokio bakar-bakarrik. BGPko Kontseilu Nagusiak, 2016ko apirilaren 19an eginiko bilkuran, BGP, MBSA eta ET-FVren arteko Hitzarmen Arautzailea onetsi zuen. Hitzarmen hori 2016ko apirilaren 26an sinatu zuten, haien artean garatu beharreko jarduketak definitzeko. Hitzarmenean ez dira ezartzen BGPk bere gain hartuko dituen obligazio eta konpromiso ekonomikoen zenbatekoak, ez eta horiek egingo diren jarduketetara eta aurrekontura zuzenean egozteko edo denboran banatzeko modua ere; behin zehaztuta eta definituta, onetsi eta kontratatu egingo dira dagokion BGPren Kontratazio Organoaren eskutik.
II.– Iritzia.
II.1.– Legeak betetzeari buruzko iritzia.
Bizkaiko garraio partzuergoa.
Langileen gastuak.
1.– Langileen ordainsariak batez beste % 2 areagotu dira 2015. urteari dagokionez, 2016rako Aurrekontuen Lege Orokorraren 19. artikuluan ezarritako % 1a gaindituz.
Metro Bilbao S.A. Sozietate Publikoa.
Langileen gastuak.
2.– 2016an eginiko 58 kontratazioetan (1 mugagabe, 38 bitarteko, 7 aldi baterako eta 12 errelebo-kontratu), MBSAk enpresa aditu batekin kontratatu du publizitatea eta egin beharreko proben garapena, eta hautagaien amaierako zerrenda bat jaso du. Ondoren, MBSAk prestakuntza-prozesuak eta aurrez aurreko elkarrizketak gauzatu ditu, behin betiko zerrenda bat eratuz, baina bakoitzari balorazio indibidualik eman gabe. Horrenbestez, ez da bermatzen berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen aplikazioa langileen kontratazioari dagokionez.
3.– 2016an, MBSAk 15 langileren aldi baterako lan-kontratuak mugagabe egin ditu, MBSAren hitzarmen kolektiboan jasota dagoen barne-sustapeneko prozeduraren bitartez, eta beraz, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak bete gabe.
Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa.
4.– Zerbitzuen 2 espedientetan (zehazki, 12 eta 13 zenbakikoak, 1,4 milioi euroan esleitutakoak) pleguetan ezarritako gehieneko exekuzio-epea gainditu da. 2016 ekitaldian kontraturik gabe erregistratutako gastua, esleipen berrira arte, 883.717 eurokoa da. Halaber, geltokietako ate eta atasken gaineko mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailearen kontratua 2015eko maiatzaren 2an amaitu zen, eta 2016an kontraturik gabe erregistratutako gastua 95.276 eurokoa da.
5.– BMTko geltokietako publizitate estatikoaren kontratua, 604.626 euroko diru-sarrera ekarri duena, 2016an exekutatu da azaroaren 15ean kontratu berria formalizatu arte, 2016ko urtarrilaren 2a muga-eguna luzaezina bazen ere.
Epaitegi honen iritziz, 1etik 5era bitarteko paragrafoetan zehazten diren ez-betetzeengatik izan ezik, Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Metro Bilbao S.A. sozietate publikoak nahiko ondo bete dute 2016 ekitaldian beren jarduera ekonomiko-finantzarioa arautzen duen lege-araudia.
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
1.– BGPko aurrekontuaren likidazioan ez da erregistratu, ekitaldiko irabazi eta galeren kontua barne hartzen badu ere, 2,4 milioi euroko gastua, hainbat operadoreren abenduko titulu partzuerren baliozkotzeei dagozkienak (2017ko aurrekontuan erregistratu dira). Ondorioz, ekitaldiko aurrekontuaren emaitzan eta diruzaintzako soberakinean zenbateko hori murriztu behar da.
2.– 2016ko abenduaren 31n, BGPk ez du ibilgetu materialaren ondasunen inbentario fisiko indibidualizatu eta eguneraturik. Hortaz, ezin da egiaztatu bere jardueran erabilitako ondasunen egiazkotasuna eta jabetza; eta ondorioz, ezta egun horretara arteko kontabilitate-erregistroa egokia den ere.
3.– MBSA sozietateak bere jarduera gauzatzeko bere jabetzakoak ez diren ondasun jakin batzuk erabiltzen ditu (BGPrenak edo beste erakunde publiko batzuenak dira); eta horiek ez dira jaso egoera-balantzeko aktiboan. Horiek erabiltzeak ez dio sozietateari inolako kosturik ekartzen.
Halaber, sozietateak ez du kargurik jaso BMTren eraikuntzaren finantzaketari dagokionez, eta, estatutu sozialen arabera, bere kargura egin beharko litzateke.
Txosten honen datara arte, ezin izan da zehaztu, bidezkoa izatekotan, sozietateari egotzi ahal izango litzaiokeen zenbatekoa, arestian adierazitako kontzeptuengatik, ez eta jabetzaren forma juridikoari eta ondasun horiek erabiltzeko eskubideari buruz hartzen den azken erabakiak atxikitako urteko kontuetan izan dezakeen eragina ere.
Epaitegi honen iritziz, 1etik 3ra bitarteko paragrafoetan adierazitako salbuespenengatik izan ezik, BGPren eta MBSAren kontu orokorrek eta BGPren Finantza Egoera Bateratuek agerian uzten dute, alderdi garrantzitsu guztietan, 2016 aurrekontu-ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, ondarearen irudi fidela eta 2016ko abenduaren 31ko finantza-egoerarena. Eta horrez gain, baita egun horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion eragiketen emaitzena eta eskudiruen fluxuena ere; hori guztia bat etorriz aplikagarria den informazio finantzarioaren arau-esparruarekin eta, bereziki, bertan jasotako kontabilitateko printzipio eta irizpideekin.
III.– Barneko kontrol-sistemei eta kudeaketa-prozedurei buruzko oharrak.
Atal honetan zehazten dira bai jarduera ekonomiko-finantzarioa arautzen duten printzipioak betetzeari modu nabarmenean eragiten ez dioten AKATSAK, bai kudeaketa hobetzeko agerian jartzen diren prozeduraren alderdiak.
III.1.– Bizkaiko garraio partzuergoa.
III.1.1.– Lege-araubidea eta estatutuen erreforma.
Abenduaren 30eko 44/1975 Legeak (BGP sortzekoa) toki-erakundeko bere izaera eta erakunde mota horiei aplikagarri zaien legeriarekiko atxikipena ezarri zuen. Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak (horren bidez bat egiten dira Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean eta sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean eginiko lege-aldaketak) partzuergoak arautzen ditu 118. artikulutik 127. artikulura bitartean. Arestian adierazitako arau-aldaketek ezartzen dute partzuergo bakoitzaren estatutuek zehaztuko dutela zein administrazio publikotara atxikiko diren, araudi horretan ezarritako lehentasun-irizpideei jarraikiz. Horrez gain, partzuergo horiek atxikiko diren administrazioaren aurrekontu-, kontabilitate- eta kontrol-araubidearen menpe egongo dira.
40/2015 Legea indarrean sartu zen 2016ko urriaren 2an, eta urtebeteko (1) epea ezartzen du lege-erreforma egiteko eta estatutuak egokitzeko. Horretarako, azken xedapenetatik 17.ean xedatzen du epea iraungi arte sortze-legearen arabera arautuko direla. Hortaz, 2016an, BGP toki-erakundea zen, eta ez zen bere atxikipenaren araberako lege-araubidea aplikatu behar.
Hornitzaileen ordainketetako berankortasunari, egonkortasunari eta finantza-tutoretzari dagokionez, BGP Euskal Autonomia Erkidegora atxikita dago, eta hala jasotzen da Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Orokorraren erakundeen inbentarioan.
Txosten honen datara arte, epea iraungita dago 2017ko urriaren 2tik eta ez da sortze-legearen erreformarik egin eta, halaber, ez dira estatutuak aldatu. Eta horrenbestez, ez da zehaztu zein administraziotara atxikita egongo den.
Partzuergoen araudiaren erregulazio berriak oinarrizko araudiaren izaera du, 40/2015 Legearen azken xedapenetatik 14.arekin bat etorriz; beraz, egokitze-legeria berria esparru horretan garatu beharko da. Ondorioz, BGPren Legearen erreforma, bai eta estatutuen egokitzapena ere, lehenbailehen egin behar dira.
Aldaketa garrantzitsuenek langileen kudeaketaren eta ordainsarien araudiari eragingo diete; horiek muga kuantitatibo eta kualitatiboak ezartzen dituzte, lege-erreforma egin eta estatutuak egokitu arte aintzat hartu beharrekoak. Zentzu horretan, BGPren lanpostu batzuetako osagarri espezifikoarengatiko ordainsariak beren gainetik dauden administrazioetako eta/edo beren jarduera finantzatzen dutenetako antzeko lanpostuei dagozkienak baino altuagoak dira. 2016ko urriaren 2tik indarrean dagoen 40/2015 Legearen 121. artikuluan ezarritakoaren ondorioz, BGPren araubide juridikoa atxikitzen zaion administrazio publikoarena izango da, eta ordainsariek ezingo dituzte inola ere administrazio publiko horretako lanpostu baliokideetakoak gainditu. Horrenbestez, ordainsariak atxikiko zaion administrazioko lanpostu baliokideetara egokitzeko aholkatzen da. Halaber, partzuergoen zerbitzurako langileak soilik parte hartzen duten administrazioetako funtzionarioak edo lan-kontratudunak izan ahalko dira.
III.1.2.– Bilbo Metropoliko trenari lotutako azpiegituren titulartasuna.
BGP sortzeko abenduaren 30eko 44/1975 Legeak bere 4.3 artikuluan ezartzen du BMTren sarearen azpiegitura-obrak, onetsitako proiektu bakoitzari dagozkionak, amaitzen doazen heinean, horiek emango zaizkiola BGPri. Hark trenbidea, material mugikorra, elektrifikazioa, osagarriak eta zerbitzua ustiatzeko beharrezkoak diren gainerako elementuak emateko betebeharra izango du, horretarako dagozkion proiektuak idatzita.
BGPren Estatutuen 46. artikuluak ezartzen du azpiegitura-obrak amaitzen diren neurrian, horiek eman beharko direla. Harrera-aktak behar bezala baimendutako bi erakundeetako funtzionarioek sinatuko dituzte.
Txosten honen igorpen-datara arte, ez da BMTri atxikitako ondasunen titulartasun juridikoa eskualdatu; hala ere, BGPren eskura jarri dira eta horren ibilgetuaren zati dira.
III.1.3.– Aurrekontua.
Konpromiso-kredituak.
– Likidazioaren konpromiso-kredituen egoerak ez ditu barne hartzen funtzionamendu-gastuen kapituluan baimendutako konpromiso-kredituak, 2,7 milioi euroko zenbatekoan. Horietatik 1,3 milioi esleituta daude 2016ko abenduaren 31n.
Aurrekontu-aldaketak.
– Funtzionamendu-gastuen kapituluan txertatutako 1,8 milioi euroetatik, soilik % 33,5 exekutatu dira. Aipatzekoa da 1,6 milioi euro txertatu direla BARIK txartela saltzeko, jasotzeko, bertatik jasotako dirua biltzeko, lagundutako kargarako, txartelak biltzeko eta banatzeko komertzializazio-sare bat ezartzeko eta ustiatzeko kontratua dela eta. Aintzat hartuta txertatutakoaren eta espediente honetarako aurrekontu arruntaren exekuzioa, 1,4 milioi euro txertatu dira, 2016an gauzatu gabe, 10/2003 Foru Arauaren 32. artikuluan ezarritakoaren kontra.
Aurrekontu arruntaren exekuzioa.
Hasiera batean 2016rako inbertsio errealen aurrekontuan sartutako 32,9 milioi euroetatik, soilik 9,8 milioi eurori dagozkion obligazioak aitortu dira; hau da, % 29,6. Aurreikusitako proiektuak behar bezala aztertu eta aurrekontuan sartu behar dira, urteko kontuak beharren eta aurreikusitako jarduketa errealen arabera kuantifikatuz.
III.1.4.– Langileak.
Aurrekontu-plantilla.
– Aurrekontu-plantillak ez du jasotzen 2016an ordaindutako produktibitate-osagarria, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren kontra.
– 2010etik 28 funtzionario-lanpostu dituen plantilla sartzen da aurrekontuan, onetsitako lanpostu zerrendarekin bat etorriz, baina 2016ko abenduaren 31ra arte bete gabeko 7 lanpostu ere sartzen dira. 2011n BMTren 2. linea martxan jartzeko beharrezko lanak amaitu ziren eta 2004an ETS sortu zen, BMTren 3. linea eraikitzeko. Horrez gain, 2012an Barik kontaktu gabeko txartela sartu zen Bizkaiko garraio publikoan, eta ondoren, txartelen modalitate berriak. Horrek guztiak aldaketa nabarmenak eragin ditu BGPren jardueran. Gomendagarria litzateke egungo benetako beharrak aztertzea, epe ertainean, eta aurrekontu-plantilla horietara egokitzea.
Ordainsariak.
– BGPk kalte-ordain bat ordaindu du erretiro aurreratuari aldez aurretik uko egiteagatik, 54.171 euroan, 2014ko martxoaren 31n onetsitako giza baliabideen plan estrategikoan aurreikusitakoaren babesean. Hala ere, 7. artikuluan aurreikusitakoa ez da bete; horren bidez, planaren exekuzioari aplikagarri zaizkion aurrekontu-erabilgarritasunetara mugatzen dira jarduketak, eta 2016an eta partida horretarako ez zegoen zenbatekorik esleituta.
– 2010eko txostenean adierazi genuen bezala, BGPko 2 funtzionariok, BGPra sartu zirenetik (duela 22 eta 14 urte, hurrenez hurren) administrazio publikoen menpeko merkataritza-sozietateetan aldez aurretik emandako zerbitzuetan oinarritutako hirurtekoak jasotzen dituzte, sozietate horiek administrazio instituzionalaren barnean egon ez arren, 70/1978 Legearen 1.2 artikuluaren ondoreetarako eta Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziaren arabera. 2016an ordaindutako zenbatekoa 4.151 euro dira.
III.1.5.– Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa.
Kontratazio-espedienteak.
Aztertutako espedienteen berrikuspenean alderdi hauek hauteman dira:
– BGPk, aztertutako 3 luzapenetan (10, 11. eta 12. espedienteak), ez die esleipendunei eskatzen kontratatzeko gaitasuna egiaztatzeko (SPKLTBren 60.1.d) artikulua).
– Sopela-Plentzia zatiaren komunikazioen proiektuaren espedientean (3. espedientea), 538.758 euroan esleitutakoan, adituen batzordeak bi teknikari sartu ditu, eta horiek proposatu dute kontratatzeko beharra (SPKLTBren 150.2 artikulua).
– 3,9 milioi euroan esleitutako bi horniduretan (3. eta 5. espedienteak), ez dira urtero kontuak egokitu (APKLEOko 96. artikulua) eta horrek konpromiso-kredituak areagotzea eta xedapen faseko kredituak murriztea ekarriko luke.
III.2.– Metro Bilbao S.A.
III.2.1.– Langileak.
Atal honetan alderdi hauek nabarmentzen ditugu:
– Zuzendaritzak 2016ko helburuengatik finkatu ezin den ordainsari aldakorraren (302.793 euro) banaketarako ezarritako helburuak, maila guztietarako, trenen puntualtasuna eta erabiltzaileek BMTko zerbitzuaren kalitatea hautematea dira. Helburu horiek BMTren ohiko jardueraren xede orokorrak dira eta ez daude helburu indibidualekin lotuta.
Gainera, hitzarmenetik kanpoko mailetarako ez dira helburu indibidualak ezarri, «Soldata-egitura berria» dokumentuan jasotzen den bezalaxe. Buruzagitzei ordaindutako zenbatekoa 31.428 eurokoa da.
– Ez dira agiri bidez jaso Zuzendari Kudeatzaileak, Kontseiluak eskuordetuta, hartutako erabakiak, langileen kudeaketari buruzkoak. Ulertzen dugu organo eskudunak hartutako erabakiak, sektore publikoko sozietateetan funtzionamendu orokorreko printzipioarekin bat etorriz eta gutxieneko segurtasun juridiko gisa, behar bezala dokumentatu, arrazoitu eta oinarritu behar direla, beharrezkoak diren pribatutasunerako eta kudeaketa onerako neurriak hartuz.
III.2.2.– Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa.
Aztertutako espedienteen berrikuspenean alderdi orokor hauek hauteman dira:
– Kontratuetan eta Administrazio Baldintza Partikularren Pleguetan aurreikusten da kontratuaren ondoriozko galdera, liskar eta desadostasun guztiak ebazteko Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Elkargoaren arbitrajera jo behar dela. SPKLTBren 50. artikuluan arbitrajera jotzeko aukera ezartzen den arren, aholkatzen dugu sektore publikoko interesak bermatze aldera, administrazioarekiko auzien jurisdikziora jotzeko, HAZPSELren 108. artikuluan ezartzen den moduan, edo jurisdikzio zibilera (SPKLTBren 21.2 artikulua).
– PROTRANS sailkapen-sistemaren arabera izapidetutako espedienteetarako, HAZPSELren arabera, aholkatzen da teknikari eskudunaren ziurtagiria eskuratzea, kontratuaren xedearen eta eskatutako epigrafeen arteko korrelazioa egiaztatzeko.
– Balio-judizioen inguruko irizpideei dagokien dokumentazioa irekitzea eta baloratzea aholkatzen da, formula bidez kuantifika daitezkeen irizpideak baloratu aurretik. Halaber, jendaurrean ireki behar dira, objektibotasun- eta gardentasun-printzipioak betetze aldera.
– Esleipenaren jakinarazpenean ez da zehazten lizitatzaileen aldetik erreklamazioak aurkezteko aukera (HAZPSELren 101. artikulua eta hurrengoak, eta 39/2015 Legearen 40.2 artikulua).
– Kontratuaren dokumentazioan ez dago jasota estimatutako balioa (HAZPSELren 17. artikulua eta SPKLTBren 88. artikulua), dagokion kontratazio-prozedura ezartzeko beharrezko atalaseak zehazten dituena.
– 13 espedientetan (2016an esleitutakoak, 2,9 milioi euroko zenbatekoan), prozedura murriztura jo da, PROTRANSen bidezko deialdiarekin, eta estimatutako balioak ez ditu gainditu HAZPSELko atalaseak. Lege horren aplikazioa eta, beraz, PROTRANS sailkapen-sistema hori, honen menpe daude: esleituko diren kontratuen estimatutako balioak bere 16. artikuluan ezarritako atalaseak gainditu behar ditu (hornidura eta zerbitzuen kontratuetan 418.000 euro, BEZik gabe).
PROTRANSen bidezko lizitazioa egin ezin den prozedura murriztuetan, beharrezkoa da publizitatea egitea, SPKLTBren 191. artikuluarekin bat etorriz.
Kontratazio-espedienteak.
Kontratazioko 18 espedienteak aztertu ondoren (guztira, 24,8 milioi euroan esleitutakoak), alderdi hauek nabarmentzen dira:
– Bederatzi espedientek, 11,3 milioi euroan esleitutakoak (8., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16. eta 17. espedienteak), ez dute betetzen aurreikusitako aldaketetarako eskatzen diren baldintzak eta/edo mugak modu argi, zehatz eta zalantzagabean zehazteko betekizuna (SPKLTBren 106. artikulua).
– 2 espedientetan, 736.660 euroan esleitutakoak (6. eta 7. espedienteak), prezio-irizpidea prezio txikienaren araberako proportziotik abiarazten den formula batekin zenbatzen da; hortaz, puntuak bermatzen ditu eskaintza aurkezteagatik, horrek tasa berdintzen duenean ere. Hori dela eta, irizpide hori indargabetuta geratzen da eta balio-judizioen bidezko irizpideen bitartez baloratu beharreko portzentaje-proportzioan eragiten du (SPKLTBren 150. artikulua). Horrez gain, trenbidearen mantentze-lanen espedientean, 3,3 milioi euroan esleitutakoa (1. espedientea), prezioaren irizpidea puntuatzeko oinarri gisa lizitazioaren prezioaren % 80 ezartzen duen formula bat erabiltzen da, puntuazio bera emanez oinarri hori baino txikiagoak diren eskaintza guztiei; hortaz, zailagoa da ekonomikoki onuragarriena den eskaintza hautatzea (SPKLTBren 1. artikulua).
– Prozedura negoziatu bidez 5,2 milioi euroan esleitutako 5 espedientetan (2., 5., 9., 10. eta 11. espedienteak) ez dira baldintzen pleguak jasotzen (HAZPSELren 32. artikulua); eta 4,9 milioi euroan esleitutako 3 espedientetan (12, 14. eta 16. espedienteak), ez da pleguetan jasotzen eskaintza ekonomikoa baloratzeko formula.
– 11 milioi euroan esleitutako 8 espedientetan (2., 5., 6., 7., 9., 10., 12. eta 15. espedienteak), fidantza kontratua sinatu eta exekuzio-epea hasi ondoren eratu da.
– 3,2 milioi euroan esleitutako 4 espedientetan (5, 9., 10. eta 11. espedienteak) ez da esleipena EBAOn argitaratu, eta 500-550 trakzio-ekipoen ordezkoak hornitzeko espediente batean (5. espedientea; 1,2 milioi euroan esleitutakoa), ez da esleipendunaren dokumentazioa jasotzen.
– Zaintza-espedientearen luzapenean (15. espedientea; 4,9 milioi euroan esleituta), ez dira jasotzen luzapenaren baldintzei edo zerga-obligazioen eta obligazio sozialen betetze-mailari buruzko txostenak.
– 7 espedientetan (7., 9., 12., 13., 14., 16. eta 17. espedienteak; 6,5 miloi euroan esleitutakoak), pleguetan isilbidezko luzapenak egiteko aukera jasotzen da (SPKLTBren 23.2 artikulua). Jada luzatutako espedienteek (9., 12., 13., 14 eta 16) ez dituzte jasotzen luzapenaren onespen-akordioak.
– TUetan martxa eraginkorra ezartzeko espedientean (11. espedientea; 695.889 euroan esleituta), ez da exekuzio-epearen aldaketa onetsi.
– 4 espedientetan (5., 9., 10. eta 11. espedienteak; 3,2 miloi euroan esleituak), memoriek justifikatzen dute zerbitzu horiek aplikazioen esleipendunak bakarrik egin ditzakeela. Aplikazioak mantentze-lanekin batera eskuratzeko/berritzeko lizitazioa egin ahal izateko aukera aztertzeko aholkatzen dugu.
– BMTko geltokietako publizitate estatikoko kontratua, 2006an esleitutakoa (17. espedientea), 2013ko azaroaren 26an aldatu zen, formatu berriak gehitzeko; horiek lizitatzailearen jabetzakoak dira eta kanona % 5era murriztu zen formatu digitaleko publizitaterako, eta % 40 binilorako. Hori guztia azterlanik egin gabe, aplikatzeko kanon berria negoziatu gabe eta MBSAren berariazko onespenik gabe.
– Publizitate-espazioak ustiatzeko espedientean, fakturazio garbiaren % 68,5eko sarrerako kanonaren esleipenarekin (18. espedientea), ez da jasotzen kontratua esleitzeko aintzat hartzen diren irizpideen, lizitazio-prezioaren eta diru-fluxuen justifikazioa; ISO ziurtagiriak edukitzea baloratzen da, esleipenerako irizpide gisa, kaudimenezkoa denean. Prezioen berrikusketak ez du aurrez zehaztutako sistemari ezartzen eta fidantzaren zenbatekoa baxua da kontratuaren zenbatekoarekin alderatuta.
Administrazio-kontrataziorako espedienterik gabeko gastua.
– 2016 ekitaldian zehar, antzeko beste ondasun eta zerbitzu batzuk eskuratu dira, guztira 1,7 milioi euroan. Gure ustez hori aztertu beharko litzateke, homologatu daitezkeen hornidurak eta aurreikusi ezin diren zerbitzuak identifikatu direlako eta, hortaz, horien kontratazioa prozedura bakarrean egin daitekeelako.
III.2.3.– Beste alderdi batzuk.
– BMTko geltokietako MBSAren publizitate estatikoaren kontratuan ezartzen da kontratistak hilero gutxieneko informazioa eman behar duela, benetako publizitate-jarduera kontrolatzeko. Horrez gain, kotizazio sozialen egiaztagiriak eta zergen ordainketa eta fidantzaren eguneratzea ere aurkeztu behar ditu, eta alderdi horiek ez dira bete. Gainera, kontratuan ezarrita dago kontratatutako benetako jarduera eta fakturazioa baliozkotzeko kanpoko auditoria bat eskatzeko aukera dagoela, eta kontratuak iraun dituen 10 urteetan ez da halakorik egin.
IV.– Inbertsioen plana, finantza-plana eta finantza-egoera.
IV.1.– Inbertsioen plana eta finantza-plana.
Inbertsioen plana.
BGPk urtero onesten ditu inbertsioen plan bat eta horri heldu ahal izateko finantza-plan bat. Hala gainegiturazko eta BMTren 1. eta 2. lineen ekipamendu orokorreko proiektuak eta obrak (BGPren eskumenekoak dira) nola BMTren azpiegiturazko obren kontratazioa eta zuzendaritza (EJren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eskumenekoak dira), BGPren aurrekonturako karguarekin exekutatzen dira.
2016ko abenduaren 19an Inbertsioen Plan berria eta finantza-plana onartu ziren, jarduketa bereziak 145,1 milioi euroko metatutako zenbatekora aldatuz, bai eta 2017tik 2020ra bitarteko aldirako egiteke dauden 33,2 milioi euroko inbertsio batzuk ere.
Hau da metatutako inbertsioen planaren xehetasuna, 2016ko abendukoa:
Egiteke daude 2. lineako jarduketak (9,3 milioi euroan) eta jarduketa bereziak (33,2 milioi euroan); horien artean, hauek nabarmentzen dira: Ibarbengoako aparkalekua (5,6 milioi euro), dresina eta bidaiarientzako ateak egokitzeko material mugikorreko inbertsioak (2,6 milioi euro), aginte-postu zentralizatua (2 milioi euro), trenbideen berrikuntza-lanak (1,8 milioi euro), multitxartelaren sistemak ezartzea (1,1 milioi euro) eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanak (596.000 euro).
Finantza-plana.
BGPren finantza-plana urtero berrikusten da. 2016ko abenduaren 19an Kontseilu Nagusiak onetsitakoak 2027. urtera arteko aurreikuspena jasotzen du.
BGP sortzeko legeak parte-hartze hau ezartzen du finantzazioari dagokionez: EJ (% 50), BFA (% 25) eta Partzuergoko udalak (% 25); hala ere, BFAk eta EJk sinatutako hitzarmenen arabera, praktikan kide bakoitzari % 50eko betebehar finantzarioa dagokio.
Hauek dira finantza-planaren baliabideak, titulu partzuerren gastua eta diru-sarrerak aintzat hartu gabe, horiek eragin orokor neutroa baitute, ez eta beste diru-sarrerak eta gastu txikiak ere:
– EJren eta BFAren ekarpenak: ekarpen parekideak ezarri dira; 2016 eta 2017rako 38,6 milioi eurokoak, 2018rako 43 milioi eurokoak, 2019rako 44 milioi eurokoak, eta 2020 eta 2021erako 45 milioi eurokoak. Gainerako aldian, 2027ra arte, zenbatekoak ekitaldi bakoitzean aldatu egiten dira.
– Zorrak: EJk eta BFAk eginiko ekarpenak ez dira nahikoa BGPren jardueratik datozen obliga zioak finantzatzeko; hortaz, zorduntzera jo behar da. Zorduntzea planifikatu den azken ekitaldia 2018. urtekoa da, zorduntze horren ondorioak finantza-planaren amaierara arte luzatuz.
2016rako, Kontseilu Nagusiak baimendu zuen, 2016ko ekainaren 21eko bilkuran, mailegu-eragiketa bat formalizatzea, 2016ko azken hiruhilekoan, eta ordaintzea, gehienez 26,4 milioi euroko zenbatekoan. Horietatik 11 milioi euro formalizatu eta xedatu dira.
Hau da finantza-planaren egoera 2016ko abenduaren 31n, titulu partzuerrak eta beste partida txiki batzuk aintzat hartu gabe:
2017tik aurrera, EJren eta BFAren ekarpenak hauek finantzatzera bideratuko dira: finantza-karga, inbertsioen planean adierazitako jarduera bereziak, MBSAren mantentze-lanak (urtean 18 milioi euro) eta BGPren kudeaketa-gastuak (urtean 5 milioi euro).
IV.2.– Finantza-egoera.
Hauek dira BGPren aurrekontu-kontuetatik kentzen diren finantza-magnitude nagusiak:
Bai eragiketa arruntzen emaitzan bai kapitaleko eragiketen emaitzan sortutako bariazioak partzuergoko erakundeengandik jasotzen diren sarrerekin dute lotura; hau da, EJk eta BFAk eginiko ekarpenekin, eragiketa horiek finantzatu ahal izateko.
Nagusiki, jasotako baliabideak finantzaketa-eragiketetara bideratu dira, inbertsioen exekuzioa 12,5 milioi eurokoa bakarrik delarik.
Finantzaketa-eragiketen emaitzan, nagusiki hau jasotzen da finantza-aktiboen bariazio gisa: MBSAren funtsetara eginiko 11 milioi euroko ekarpena; eta hau finantza-pasiboen bariazio gisa: 11 milioi euroko mailegu-xedapenak eta 40,4 milioi euroko amortizazioak. Ondorioz aurrekontu-emaitza baxuagoa izan da, 29,4 milioi eurokoa.
2016 ekitaldian Diruzaintzako Soberakina areagotzea transferentzia arrunten bidezko diru-sarreren igoerarekin eta ekitaldiko inbertsioen gaineko kapital-transferentzien soberakinarekin lotuta dago.
Ondorioa.
BGP EJren eta BFAren menpe dago gastu arrunteko eta inbertsioko bere jarduera finantzatzeko, zorduntzearen finantza-karga ere aintzat hartuta. Finantza-planak 2027ra arteko ekarpenak aurreikusten ditu; urte horretan zorra amortizatzen amaituko dela aurreikusten da.
Inbertsioen planean (2016 ekitaldiaren amaieran indarrean zegoen eta 2016ko abenduaren 19an onetsi zen) aurreikusten da BGPren inbertsioen planean sartutako jarduketa bereziak 2020an amaituko direla.
2017tik aurrera, ez dago apenas exekutatzeko inbertsiorik, eta EJren eta BFAren ekarpenen helburua finantza-karga, inbertsioen planean adierazitako jarduera bereziak, MBSAren mantentze-lanak (urtean 18 milioi euro) eta BGPren kudeaketa-gastuak (urtean 5 milioi euro) finantzatzea da.
Hurrengo urteetarako ez da aurrekontuan sartu BGPrentzako inbertsio nabarmenik, eta eginkizun nagusia izango da Barik txartelaren elkarreragingarritasuna ezartzea eta garatzea, horretarako laguntza teknikoak azpikotratatuz.
Bestalde, ETSk, EJren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailera atxikita dagoenak eta berariaz 6/2004 Legearen bidez sortu zenak, trenen eskuduntza du EAEn. Horrez gain, hura sortu zuen legearen 2. xedapen gehigarriarekin bat etorriz, BMTko linea berrien eraikuntza bere gain hartzen du, bai eta haren ondasun guztien kudeaketa ere, hots, BGP titular gisa duten trenen azpiegitura osatzen duten ondasunena. Lineen eraikuntza eta ondasunen kudeaketa egiteko baldintzak EJk, BGPk eta ETSk sinatuko duten hitzarmenean arautuko dira.
BMTren 3. linearen kudeaketa ET-FV sozietate publikoak gauzatzen du (% 100ean EAEkoa den sozietatea). Era berean, 2015ean, erakunde horrek BMTren 1. eta 2. lineen proiektu eta obren exekuzioaren, jarraipenaren eta kontrolaren ardura hartu zuen, EJren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren agindu baten bidez, 605.000 euroan.
Bestetik, 2017an Bizkaiko Mugikortasuneko Agintaritza sortu da, EJren, BFAren, BGPren eta Bilboko Udalaren ordezkaritzarekin, Bizkiko garraio publikoa antolatzen saiatzeko, hurrengo hamarkadan lurraldeko garraio-sarea optimizatzeko plan estrategiko bat sortuta.
V.– Urteko kontuak.
V.– BGPREN urteko kontuak.
V.1.1.– Bgpren aurrekontu-kontuak.
V.1.2.– BGPren Ondare-kontuak.
V.2.– MBSAren urteko kontuak.
V.3.– kontu bateratuak.
TXOSTENAREN ONDORIOEI EGINDAKO ALEGAZIOAK
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
Langileen gastuak.
«1.– Langileen ordainsariak % 2 igo dira, batez beste, 2015arekin alderatuta; beraz, gainditu egin da 2016rako Aurrekontuen Lege Orokorraren 19. artikuluan xedatutakoa, alegia, % 1.»
Alegazioa:
48/2015 Legeak, urriaren 29koak, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, 19. zazpi artikuluan xedatzen du honako hau: aurreko zenbakietan (bertan arautzen da aztertzeko esparrua; ordainsariak; pentsio planetarako, enplegu planetarako edo aseguru kolektiboen kontratuetarako ekarpenak; soldata masa; soldata; hirurtekoak eta ezohiko ordainsariak; edo titulazio taldeak) xedatutakoa gorabehera, ohiz kanpoko kasuetan egokitzapenak egin ahalko dira ordainsarietan, beharrezko direnean lanpostuen edukiagatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruen aldaketagatik, edo programarako finkatutako helburuen lortze mailagatik.
Badirudi kalkuluetan barne hartu direla ezberdinak diren hainbat jarduketa, esparru ezberdinetan egindakoak, bat ez datozen unetan egindakoak, berdinak ez direnak, eta askotariko ezaugarriak eta izaera dutenak, beren artean harremanik gabekoak, eta aztertutako 2016. urtea ez beste aldi batzuetatik datozen jarduketetatik eratorritakoak, 2012ko abenduko ezohiko ordainsaria berreskuratzearen kasuan eta 2015eko ekitaldiko produktibitatearen kasuan bezala.
Ordainsarien doikuntza oso txikiak dira, aipatutako arauan lanpostu bakoitzarentzat bereziak direlako esplizituko salbuetsita daudenak (Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren bariazioen datuak batez beste eta lanpostuaren arabera aurkezten dira), eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko (BGP) bizitako salbuespeneko egoera bati erantzuten diotenak. Doikuntza horiek beharrezkoak izan dira lanpostuen edukiak gora egin duelako etengabe (dagozkion espedienteetan justifikatu den bezala), eta Partzuergoaren eskura dagoen langile kopurua etengabe murriztu delako (2016a amaitzean lanpostuen zerrendako 28 postuetako % 29 bete gabe zegoen, 2009tik 6 pertsona erretiratu ziren [langileen % 21], eta langile horiek ez ziren ordeztu; hortaz, 2016an 20 funtzionario bakarrik zeuden). Doikuntzak bete-betean sartzen dira legeak aurreikusitako kasu honetan: «ohiz kanpoko kasuetan egokitzapenak egin ahalko dira ordainsarietan, beharrezko direnean lanpostuen edukiagatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruen aldaketagatik, edo programarako finkatutako helburuen lortze mailagatik». Izan ere, lanpostuen edukia aldatu egin da, eta langile kopurua murriztu egin da, eta, dagoeneko esan denez, nabarmen, gainera.
Langileen arloko BGPren jarduketak soilik aplikatzen dira aurretik beharrezko espedienteak formulatzean eta dagokion araudia aplikatuz, eta soilik indarrean sartzen direnean. Diligentzia horren ondorioz, kontrol handia egiten da soldatak zehaztean egindako akordioetan oinarrituta; Herri Kontuen Euskal Epaitegiari (HKEE) aurkeztutako txostenetan jasota daude horiek.
Jarraian deskribatuko dira esparruen nahasmena sortu ahal izan duten jarduketak, kasualitatez ekitaldi berean gertatutako hainbat jarduketa guztiz ezberdin bat etorri direla-eta sortutakoa. Jarduketa horien izaera, xedea eta helburua guztiz ezberdinak dira eta, gainera, aldi ezberdinei dagozkie.
Adierazi behar da aztertutako ekitaldi bakoitzean dauden egoerez gain, langile kopurua etengabe murrizteak asko zailtzen duela konparaketa homogeneoa egitea HKEEren txostenean jasota dauden bi aldietan (2015 eta 2016).
BGPren ordainsarien zenbatekoek (oinarrizko soldata, hirurtekoak, lanpostu mailako osagarria eta osagarri espezifikoa), 2016 ekitaldiari dagozkionek, barne hartzen dituzte 2015ean indarrean zeudenekin alderatutako % 1eko igoera, 48/2015 Legeak, 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, espresuki baimendutakoari jarraikiz, eragozpenik sortu gabe aurrerago 2012ko abenduko ezohiko ordainsaria berreskuratzeari, aurreko ekitaldiaren produktibitateari (2015) eta egindako lanpostuen balorazioari buruz adieraziko denari. % 1eko soldata aldaketa finkatuta dago 2016rako, aipatutako legeak baimendutako funtzionarioen kidegoak eta eskalak antolatzeko talde bakoitzerako; hori entitate honi aplika dakioke legearen 19. artikuluan adierazitakoari jarraikiz. Hortaz, egiaztatzen da 2016. urtean BGPren langileen ordainsariak % 1 igo direla 2015eko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.
Bestalde, jakina dagoenez, 2012an BGPk ez zuen ordaindu urte horretako abenduko ezohiko ordainsaria, 20/2012 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa aplikatuz. Horren ondoren ordaindu izan dira 2012ko abenduko ezohiko ordainsari horren zatiak, horren aukera eman zuten arauek xedatutakoa zorrotz betez, eta itzulketa hori 2016an amaitu zen, 48/2015 Legearen, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorren, hamabigarren xedapen gehigarrian, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria eta ordainsari gehigarria berreskuratzeari buruzkoan, xedatutakoari jarraikiz. Horrela, BGPk onartu egin du eta bete egin du 2016ko ezohiko ordainsari hori, legeak hala baimentzen duelako, jaso ez ziren zenbatekoetan, bakarrik berreskuratu gabeko zatian, eta barne hartzen du, gainera, oinarrizko soldata eta antzinatasuna, lanpostu mailako osagarria eta osagarri espezifikoa.
Halaber, HKEEko txostenaren 13. orrialdean adierazten den moduan, 2016an BGPk erretiro aurreratuari aurretik uko egiteagatiko kalte ordainak ordaindu ditu, BGPren gastuen aurrekontuari egotzi zaizkionak aurrekontu aplikazioetako bakoitzean (oinarrizko soldata, antzinatasuna, lanpostu mailako osagarria eta espezifikoa).
Aurretik aipatutakoa alde batera utzita, kontuan hartu behar da espediente propioa eta ezberdindua, 2015eko produktibitate osagarriagatik 5.452,66 euro zehazten dituena, 2016ko otsailaren 1ean Kudeaketako Zuzendaritzak ebazpen bidez onartutakoa Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak emandako baimenarekin. 2015eko helburuak bete izanari dagokio; horren ezaugarriak izan dira errendimendu handia, ezohiko jarduera eta lanpostua betetzeko interesa, iniziatiba edo esfortzua, eta bertatik lortutako errendimendua edo emaitza, 6/1989 Legearen, uztailaren 6koaren, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoaren, 79.1.c) artikuluak eta 30/1984 Legearen, abuztuaren 2koaren, Funtzio Publikoa Berritzeko Neurriei buruzkoaren, 23.3.a) artikuluek xedatutakoari jarraikiz; horiek modu iragankorrean daude indarrean, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, urriaren 30ekoaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenaren, laugarren azken xedapenean xedatutakoa betez; eta aurrez aipatutako 48/2015 Legearen 19.zazpi artikulua betez, zeinak ezartzen baitu sektore publikoko langileen ordainsariei buruz xedatutakoa ulertu behar dela eragotzi gabe ohiz kanpoko egoeretan egokitzapenak egin ahal izatea ordainsarietan, beharrezko direnean programarako finkatutako helburuen lortze mailagatik.
Espediente hori egin da lanpostu motari, lanpostuko lana egiteko moduari eta zehaztutako emaitzak edo helburuak lortzeko parte hartze mailari lotutako irizpide eta egoera objektibo eta partikularrei jarraikiz, eta modu ez orokortuan egin da, 2015. urteari dagozkion lortutako emaitzen, iraunkortasunaren eta abarren arabera. Onartzeko ebazpena 2016an onartu zen arren, ez dagokio urte horri, haren izaera dela eta. Kontuan hartu behar da ekitaldia amaitutakoan onartu zela, esan gabe doa, 2015. urtean zehar gertatutakoen araberako kuantifikazioa amaitu denean (lortutako emaitzak, errendimendua, iraunkortasuna, eta abar), txostenean 2015. urteari dagozkion dokumentazio eta zenbaketa guztiekin batera jasota dagoen bezala. Urtea amaitu denean bakarrik da posible kalkulatzea eta ebaluatzea lan bakoitzean urte horretan egin dena. Urte berean baloratu ezin izateak ez du desnaturalizatu behar egindako jarduketaren izaera, eta, horrenbestez, zaila da horiek 2016. urteari egoztea.
Beranduago, 2016ko irailaren 23an onartu zen, Kudeaketako Zuzendaritzak 189 zenbakiko ebazpenaren bidez, 2016ko jarduketei dagokien ebazpen baten bidez.
Jarduketa, kalkulu eta ebaluazio guztiak aipatutako espedientean jaso dira. HKEEk berrikusi egin zituen, eta haien mugak, garapena, egikaritzea eta ezaugarriak Partzuergoaren organo gorenak (Kontseilu Nagusiak) ezarri zituen, indarrean dagoen legediak zehaztutako mugen barruan. Haien emaitzak ez dira finkaturik geratu Partzuergoko langileen ordainsarietan.
Beste alde batetik, BGPn berregituratu egin da lanpostuen edukia, jardueren eta funtzioen aldaketak direla medio. Horren ondorioz, lanpostuen balorazioa egin da lanpostu zerrendarekin, Korporazioaren osoko bilkurak (Kontseilu Nagusia, BGPn) ondore horretarako onartutako memoriaren arabera, honako hauei jarraikiz: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, urriaren 30koaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenaren 74. artikuluan, 6/1989 Legearen, ekainaren 6koaren, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoaren, 79.1.d) artikuluari lotuta dagoena, zeinak xedatzen baitu osagarri espezifikoak, hura esleituta duen lanpostu bakoitzarentzat bakarra izango denak, ordainduko dituela zailtasun teknikoa, dedikazioa, erantzukizuna, bateraezintasuna, arriskua edo nekea; eta 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, urriaren 30ekoaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenaren, 74. artikuluari, lanpostuak antolatzeari buruzkoari, zeinak xedatzen baitu Administrazio Publikoek beren antolaketa egituratuko dutela lanpostu zerrenden bidez edo antzeko beste antolaketa tresnen bidez; horiek, gutxienez jasoko dituzte lanpostuen izendapenak, sailkapen profesionaleko taldeak, atxikita dituzten kidegoak edo eskalak, hornikuntza sistemak eta ordainsari osagarriak. Horrela, lanpostuak zehaztu egin dira, dagokien osagarri espezifikoarekin, eta dagokion zenbatekoa zehaztu da LPZ horretan. Era horretan, osagarri espezifikoetara bideratutako guztizko zenbatekoa agertu egiten da aurrekontuan, eta ez du gainditzen % 75 ezein modalitatetan, 861/1986 Errege Dekretuaren, apirilaren 25ekoaren, Administrazioko Funtzionarioen Soldaten Araubidea ezartzen duenaren, 4. artikuluan xedatzen den moduan; izan ere, arautu egiten du osagarri espezifikoa, eta xedatzen du osagarri espezifikoaren helburua dela ordaintzea lanpostu batzuen ezaugarri partikularrak, beren zailtasun teknikoa, dedikazioa, bateraezintasuna, erantzukizuna, arriskua edo nekea direla medio. Araudian ezarritakoari jarraitu zaio, bestalde, ezartzen duenean ezein kasutan ezin izango zaiola esleitu osagarri espezifiko bat baino gehiago lanpostu bakoitzari, baina hura finkatzean kontuan hartu ahal izango direla aipatutako ezaugarri partikularretako bi edo gehiago aldi berean, lanpostuak horiek izan baditzake. Horrez gain, kontuan hartu ahal izango da osagarri espezifikoa ezartzeak edo aldatzeak eskatuko duela aurrez Korporazioak lanpostuaren balorazioa egitea, artikulu horretan zehaztutako ezaugarriei begira (lanpostuen ezaugarri partikularrak ordaintzea, beren zailtasun teknikoa, dedikazioa, bateraezintasuna, erantzukizuna eta abar kontuan hartuz). Balorazioa eginda dagoenean, Korporazioaren osoko bilkurak (Kontseilu Nagusia, BGPn) lanpostu zerrenda onartzean zehaztuko du zeintzuei baitagokie osagarri espezifiko bat, eta haren zenbatekoa; osagarri espezifikoen esleipenerako guztizko zenbatekoa aurrekontuan egongo da.
BGPn diagnostiko hori egin da, lanpostuen balorazio estandarizatuaren neurketa zifratuarekin, zeina eratorri baita BGPren jardueran sortutako egiturazko aldaketa garrantzitsuetatik, HKEEk bere txostenean ere adierazitakoetatik, eta aurretik aipatutako 861/1986 Errege Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Horrela, esanguratsua da BGPk bere gain hartu zuela, esklusiboki, edozein titulu edo BARIK txartelaren erabilera gehigarri integratzeko eskumena, bi sozietatek operatutako (Metro Bilbao S.A. eta Eusko Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos S.A.) metro zerbitzuko 3. linea abian jartzean eta Bizkaiko Mugikortasunerako Agintaritza (BMA), lurraldeko garraio arloko erakundeen arteko lankidetza organoa, sortzean. Azken horren bidez aurrera egiten da garraio publikoaren koordinazioan eta hobekuntzan, gure garraio publikoaren errealitatearen eta bilakaeraren analisi sakonaren bitartez, garraio beharren araberako antolaketa eraginkor batekin behar horiei epe ertainean erantzuteko helburuarekin. Agintaritza horretan Bizkaiko Garraio Partzuergoak parte hartzen du (Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bilboko Udalarekin batera), eta berezko nortasun juridikorik ez duenez, Bizkaiko Garraio Partzuergoarenaz baliatzen da, baita haren baliabide material eta pertsonalez ere, haren lana egiteko. BGPk sostengua ematen du eta BMAren akordioak burutzen ditu (Plan estrategikoaren kontratazioa eta garapenarekin egiten den moduan) BGPren dagozkion funtzio gehiagoekin.
Gaur egun, BGPn, zenbateko garrantzitsua duten lan, zerbitzu edo hornikuntaz 40 espediente baino gehiago daude izapidetzean edo egitean.
Horrela, BGPk aztertu eta ebaluatu egin ditu Partzuergoko langileen funtzioak, lanpostu bakoitzaren baldintza formaletan oinarrituta, Kudeaketako Zuzendaritzaren eskuduntza oinarritzen duten balorazio egitura eta irizpide objektibo batzuei jarraikiz, eta horren arrazoi diren faktoreak eta baldintzak zehaztu ditu: ebaluazio hori aldizka eskatu zen, entitate horretako langileen egoera kritikoa zela eta, lanpostuen % 29 bete gabe baitzituen, eta 2016 amaitzean 20 funtzionario baitzituen soilik. Gainera, geroz eta jarduketa gehiagori erantzun behar zioten: elkarreragingarritasuna, bi sozietatek kudeatutako metro linea berria abian hastean BGPk operatzaileen tituluak hartzea, ardurak areagotzea, eta abar. Horiek horrela, Kontseilu Nagusiak osagarri espezifikoa esleitu zuen lanpostuen zerrendan (funtzionarioen gainerako ordainsariak aldatu gabe), aipatutako balorazioaren ondorioz.
Egiaztatu da BGPn ez dagoela prozeduren omisiorik. Aitzitik, prozesu analitiko bat egin zen, eta justifikazio zenbaketaren dokumentuan islatu zen 2015eko abenduaren 9ko saioan Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiak lanpostu zerrenda aho batez onartzean onartutakoa. Dokumentu hori espedientean jasota dago, BGPko langileen ordainsarien aldaketa justifikatzeko –ez da berbera BGPko langile guztientzat– dagokion dokumentazioarekin batera, eta hura egiteko modu koordinatuan eta ordezkaritza sindikalarekin negoziatuta analizatu ziren lanpostuen funtzioak, sortutako baldintzak, ekintzen ebaluazioa, ardurak, lanak eta abar, 30/1984 Legearen, Funtzio Publikoa Berritzeko Neurriei buruzkoaren, 23. artikuluari jarraikiz, eta dedikazio, zailtasun tekniko berezi eta erantzukizun irizpideei jarraikiz. Kudeaketako Zuzendaritzaren espediente administratiboan zehazten da zein zen jarduketa eragin zuen egoera, soilik osagarri espezifikoari dagokionez, zeinak, gainera, zenbateko oso txikia baitakar (6.298,94 euroak 21 funtzionarioentzat, hau da, 2016ko I. kapituluko soldaten aurrekontuaren 1.962.732,80 euroak guztizkoaren % 0,32: 2016ko ordainketa bakoitzean 21 euroak gehiago, batez beste, langile bakoitzari). 2016an Partzuergoko lanpostu zerrendan bete gabeko plazen (LPZn jasotako 28 funtzionarioetako 8) osagarri espezifikoen zenbatekoak 205.519,12 eurokoak ziren, BGPk ordaindu ez zituenak, funtzioak eta ardurak era esponentzialean areagotzen ari zirenean, plaza hutsen ehunekoa handia zenean, epe luzeko baja bat bete gabe zegoenean, eta soldatarik gabeko baimen bat eta lanaldi murrizketa bat zeudenean. Horrek guztiak ekarri zuen urte horretan zeregin horiei guztiei erantzuna eman behar izana zeuden funtzionario gutxi horiekin.
Ikusi behar da ez zela jaso ezohiko ordainketarik, eta ez zela sortu ordainsari berririk edo ordaintzeko kontzeptu berririk, ez zela ordainketarik egin batzordeetan parte hartzeagatik, ezta parte hartzeagatiko edo sari gisako beste ordainketarik ere proiektuak sortzeagatik, zuzendaritza edo ikuskaritzagatik, aholkularitzagatik, edo irizpenak edo txostenak idazteagatik. BGPko ordainketak 861/1986 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoak dira, zeinak xedatzen baitu Tokiko Administrazioko funtzionarioek ordainketak jaso ahal izango dituztela soilik Funtzio Publikoko Lege Organikoan xedatutako kontzeptuengatik. Honako hauengatik, hain zuzen: oinarrizko ordainsariak (soldatak, hirurtekoak eta bi aparteko ordainsari), ordainsari osagarriak (lanpostu mailako osagarria, osagarri espezifikoa, produktibitate osagarria eta aparteko zerbitzuengatiko haborokinak). Entitate honetan, ez da ordaindu aparteko zerbitzuengatiko haborokinik, ez dago plusik, ezta klausula gehigarririk ere (kenduta behar bezala adostutako lan-hitzarmenean dauden laguntza mediko edo farmazeutikoari dagokiona edo bidaia tituluak erabiltzeko aukerari dagokiona), ohiz kanpoko kasuetan ordainsarietan egin behar izan diren egokitzapenak salbu, beharrezko direnean lanpostuen edukiagatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruen aldaketagatik, edo osoko bilkurak (Kontseilu Nagusiak) aurretik finkatutako helburuen lortze mailagatik.
Hala eta guztiz ere, homogeneotasunari dagokion konparazioko bi aldietako kalkuluek, bai langileei dagokienez, bai haien antzinatasunari dagokionez, islatzen dute soldata masa murriztu egin zela 2016an, 2015arekin alderatuz gero. Hala islatzen dute HKEEren txostenean bertan jasotako datuek, lanpostuen eta kontzeptuen arabera xehatutako langileen gastuei dagozkienek. 2015eko eta 2016ko amaierako datuen konparaketan nabarmen ikus daiteke langile kopurua jaitsi egin zela, eta langile gastua txikiagoa zela (108.798,93 euroak gutxiago) 2016an, 2015ean egondakoekin alderatuta. Horrela, egiaztatu da bi konparazio aldien homogeneotasunari dagokionez, BGPn sektore publikoarentzako lana egiten zuten langileen ordainsariek ez zutela jasan igoera globalik, 2015eko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.
BGPko soldata masa etengabe jaitsi da 2014tik, eta, horrela, honako hau izan da azken urteetako langileen gastuen kapituluan aitortutako betebeharren zenbatekoa:
Langile gastuengatik aitortutako betebeharrak (I. kap.) 1.580.673,98 eurokoak izan ziren 2016an, eta urte amaieran BGPn beren lana egiten ari ziren funtzionarioak 20 ziren.
Langile gastuengatik aitortutako betebeharrak (I. kap.) 1.689.472,91 eurokoak izan ziren 2015ean, eta urte amaieran BGPn beren lana egiten ari ziren funtzionarioak 21 ziren.
Langile gastuengatik aitortutako betebeharrak (I. kap.) 1.744.699,74 eurokoak izan ziren 2014an, eta urte amaieran BGPn beren lana egiten ari ziren funtzionarioak 22 ziren.
Azken finean, alde batetik, kontzeptu guztietan igoerak egon ziren, aipatutako Estatuko Aurrekontu Orokorren legeko % 1 linealeko igoeratik eratorrita; bestetik, aldaketak osagarri espezifikoan gertatu ziren soilik, eta horien jatorria dira beste jarduketa batzuk: erretiro aurreratuari aurretik uko egiteagatiko ordainketa, lanpostuen balorazioa, 2012ko aparteko ordainsariaren itzulketa, 2015eko helburuen lortze maila, eta abar. Horiek osagarri espezifikoan izan duten eragina da % 1en eta % 1,28ren artekoa.
Jarduketa horiek guztiak orokorrean hartuta, bilakaera bat lortzen da kontzeptu guztiengatik, homogeneoki kalkulatutako aurreko urteko zenbatekoekin alderatuta: % 1,51eko igoera, batez beste; % 1,63 eta % 1,48 artean, lanpostuaren arabera. Kontuan izan behar da BGPn ez dela ezagutzen HKEEk aipatutako ehunekoan jasotzen ote diren antzinatasuna eta bajak, osagarri espezifikoaz soilik ari den, kontuan izan ote den beranduago sortutako beste produktibitate partikularrik, eta abar.
Esparru honetan aintzat hartu behar da Auzitegi Gorenak emandako epai garrantzitsuenetako bat, non argi laburbiltzen den Auzitegi Gorenak muga kuantitatiboei eta horiek aplikatzeko moduari buruz duen doktrina (2009ko urtarrilaren 5eko epaia, Valentziako erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia, Administrazioarekiko Auzien Sala), non erkidegoko goi-auzitegiak 3. FJ delakoan hauxe xedatu zuen Auzitegi Gorenaren jurisprudentziako argudioa bere eginez:
«...2006ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen 19. artikuluan xedatutakoa urratzeari dagokionez, ohartarazi behar da, errepikatutako Auzitegi Gorenaren doktrinarekin bat etorriz, alde batetik, ordainsarien mugak globalki haztatu behar direla talde bakoitzaren ordainsarien bolumen osoari dagokionez, eta ez banaka. Edonola ere, 2. zenbakian erakunderen zerbitzura dauden langileen gehieneko muga kuantitatibo bat ezarri bada ere, 4. zenbakian eskatu da muga hori konparatzeko judizioa homogeneotasun terminoetan izan dadin, eta posible egiten du muga horiek salbuespen gisa gainditzea homogeneotasunaren terminoetan justifikatutako kasu berezietan. Horri dagokionez, jurisprudentziak eskatu du aipatutako idatz-zatian jasotako homogeneotasuna aintzat hartzeko arrazoia eta egitatea zehazteko, bertan ezarri den ordainsari-muga ikus dadin eta egiaztatu ahal izan dadin ordainsaria igo zaien lanpostuak daudela, nahiz eta horien egoera ez den aldatu (guztiengatik, Auzitegi Gorenaren 2003ko abenduko epaia).»
Hori dela eta, aurrekontuko mugak ez dagozkio alderdi kuantitatiboari bakarrik, baita ere alderdi kualitatiboari; izan ere, hala ez balitz, ezin izango litzateke arauak eskatzen duen homogeneotasunaren judizio egiaztatzailerik eman. Muga langile-taldeari dagokion kreditu globalaren zenbatekoari buruzkoa izan behar da eta dagoeneko existitzen diren lanpostuak kontuan hartuta. Horiek oinarri hartuta alderatu beharko da, eta ordainsarian aldaketarik egon den edo ez identifikatu, eta horiek justifikatzeko arrazoiak ere bai. Hala ez bada, Auzitegi Gorenak adierazi duen bezala, ezin izango litzateke epaitze/konparazio hori egin, antzekotasunetarako bilaketa sistematikoaren prozesu logikoa homogeneotasuna hautemateko egitatean eta arrazoian oinarritu behar baita, ez abstraktuan aintzat hartzen.
Horrez gain, kontuan izan behar da jarduketa horiek guztiak beti egin direla Bizkaiko Foru Aldundiko langile funtzionarioen lan baldintzak arautzeko akordioan xedatutakoari jarraikiz, zeina aplikagarri baitzaie Partzuergoko langileei Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak 2015eko abenduaren 9ko saioan erabakiaren ondorioz.
II.2.– Urteko kontuen iritzia.
«1.– BGPren aurrekontuaren likidazioak ez du erregistratu 2,4 milioi euroko gastua, zenbait operadorek egindako partzuergoko tituluen balidazioei dagokiena, 2017ko aurrekontuan erregistratutakoa, baina jasota dago ekitaldiko irabazien eta galeren kontuan. Ondorioz, ekitaldiko aurrekontuaren emaitzak eta diruzaintzako soberakinak aipatutako zenbatekoa jaitsi beharko dute.»
Alegazioa:
Bizkaiko foru aldundiaren 13/2015 Foru Dekretuak, uztailaren 28koak, Bizkaiko toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duenak, 3. eranskinean arautzen du toki administrazioari egokitutako kontabilitate publikoaren plan orokorra (TAKPPO). TAKPPO horrek bost zati ditu: lehenengoan ezartzen da kontabilitate publikoaren kontzeptu esparrua, eta bertan xedatzen dira urteko kontuen elementuak erregistratzeko edo aintzatesteko kontabilitate irizpideak.
Bertan xedatzen denez, erakundearen baliabide ekonomikoak edo zerbitzu potentziala murrizten direnean ondarearen emaitza Ekonomikoaren Kontuan edo ondare garbiaren aldaketen egoera orrian gastua aintzatetsi BEHAR da. Aktiboak murriztu direlako edo pasiboak gehitu direlako murrizten dira baliabide ekonomiko edo zerbitzu potentzial horiek, betiere, zenbatekoa fidagarritasunez balioetsi daitekeenean. Gastu bat aintzatesteak, aldi berean pasibo bat, edo pasibo horren hazkundea, edo aktibo baten desagerpena edo murrizpena dakartza. A sensu contrario, obligazio bat aintzatesteak baina aldi berean harekin zerikusia duen aktibo bat ez aintzatesteak berekin dakar gastu bat dagoela, eta hori kontabilitatean jaso behar da. Aurrekontua egiterakoan isla izan dezaketen gastuei eta sarrerei dagokienez, kasu bakoitzean jarritako prozeduraren arabera, aurrekontuen gastuak eta sarrerak aintzatesteko ekintzak zehazten direnean egin ahal izango da aintzatespena. Kasu honetan, aldia ixten den egunean behintzat, aipatu ekintzak ez zehaztuta ere, erakundeak egun horretara arte sortutako gastuak eta sarrerak ondarearen emaitza ekonomikoaren kontuan aintzatetsi beharko dira, edo ondare garbiko aldaketen egoera orrian. Edonola ere, urteko kontuen denboraldi berean erregistratuko dira transakzio berberetatik edo beste gertaera ekonomiko batzuetatik zuzenean eta aldi berean sortzen diren gastuak eta sarrerak.
4. apartatuan, aurrekontu gastuei eta sarrerei dagokionean, honako hau adierazten da: aurrekontuaren likidazio egoeran aurrekontu gastua aintzatetsiko da, jarritako prozeduraren arabera, aurrekontu obligazioa aintzatesteko eta kitatzeko dagokion administrazio egintza agintzen denean.
Egiaztatu da araudiak berak ezberdintzen dituela ondarearen emaitza ekonomikoaren kontuan derrigorrez egin beharreko jarduketak eta aurrekontuan egin daitekeenak.
BGPri fakturak igortzeko momentuari buruzko erabakia hartzekodunek hartutakoa da, eta partzuergo honek ez du botererik haren gainean (hartzekodun batzuek dagokion urtearen datarekin igortzen dute, baina beste batzuek ez). Kasu hauetarako, TAKPPOk aurreikusita dauka 413 kontua: «Aurrekontuan aplikatzeko dauden eragiketengatiko hartzekodunak». Aurrekontuari aplikatzeke dauden obligazio horien kasuetarako ezartzen da, eta, gainera, memorian informazio asko eta xehetua eskatzen da, gutxienez aipatu behar duena kontua sortzeko momentuan jada aplikatu ote zaion ekitaldiko aurrekontuari, eta azaldu behar duena zein den arrazoia urtarrilaren 1ean aplikatzeke dagoen zenbatekoa bat ez etortzeko aurreko urteko abenduaren 31an aplikatu beharrekoarekin. Informazio hori eman da. Ikusi betetako memorian apartatu hau: «Aurrekontuan aplikatzeko dauden eragiketengatiko hartzekodunak. Egindako gastu bakoitzaren informazioa». Urte osoko aurrekontuari aplikatuz gero (fakturarekin edo hori gabe), ez luke zentzurik izango aipatutako araudiak, nahitaez bete behar denak.
Gastu jarduketa horien egitate ekonomikoak, zeintzuen fakturak ez baitira jaso, BGPren kontuetan islatuta daude, horiek ekarri duten ondasun eta zerbitzu korronte errealaren arabera, edozein dela ere horietatik eratorritako korronte monetarioa edo finantzarioa gertatzeko momentua, 413 kontuan egindako apunteekin TAKPPOn xedatutakoari jarraikiz.
Faktura bat beranduagoko urte batean igortzen bada (kasu honetan, 2017an), faktura horrek ezin du sortu bgpn igorpen dataren aurreko (2016) data duen egintza administratibo bat. Irizpide hori oro har onartzen da, era uniformean aplikatu da ekitaldietan, eta estatuko administrazioko kontu-hartzailetza nagusiak (eaeh) partekatzen du. Berrikusitako ekitaldian, bgpk informazio guztia du betetako jarduketa horiei buruz, zeinak esparru horretan aztertu baititu, aldeko iritzia emanez, sona handiko auditoretza enpresa batek urtero prozedura ugari katalogo zabal baten bidez, bgpren kontuak egiaztatzen dituenak (ondarearen emaitza ekonomikoaren kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera, memoria, eta abar).
HKEEk adierazten du diruzaintzako soberakina murriztu beharko litzatekeela, 2017ko aurrekontuan erregistratutako hainbat operadorek abenduan baliozkotutako partzuergoko tituluen zenbatekoagatik. Entitate bateko diruzaintzaren soberakina lortzeko gehitu egin behar dira funts likidoak eta kobratzeko dauden eskubideak, kendu egin behar dira ordaintzeko dauden obligazioak, eta gehitu egin behar dira aplikatzeko dauden partidak, baina 2016ko abenduaren 31an hartzekodunek ez zuten BGPrekin kobratzeko obligaziorik, eta amaieran BGPk ere ez zuen hartzailekoekin ordaindu beharreko obligaziorik; izan ere, aurretik adierazi den bezala, hartzekodunez ez dituzte egin modu egokian izateko behar diren jarduketak.
Ordaintzeko dauden alegiazko obligazioak barne hartuta, zeintzuk ez baitatoz bat hartzekodunek egiaz igorritako faktura errealekin, BGPn modu egokian jasotakoekin eta 2016an modu egokian baliozkotutakoekin, horrek emaitza artifiziala islatuko luke, hornitzaileek bidalitako faktura ERREALEKIN EZ baita izango bat, modu egokian jasota BGPn eta zuzen moduan oniritzia emanda, alegia, haien aintzatespena justifikatzen duten dokumentu fede emailerik ez dutenak, diruzaintzako soberakina aldatzeak ekarriko luke diruzaintzako soberakin txikiago bat lortzea. Horrek, ordea, ez du eraginik BGPn, partzuergo honek ez duelako erabili beste gastu batzuk edo gastu handiago batzuk finantzatzeko 2017ko aurrekontua aldatuz, gobernantza onaren irizpideei jarraikiz, salbu eta aurreko urteko aurrekontuko kredituen soberakinak hurrengo ekitaldian gehitzean. BGPk mantentzen jarraitzen du Kontseilu Nagusiak 2010ko uztailean ezarritako printzipioa, urteko likidazioa egitean eta partzuergoko tituluak banatzean; bertan erabaki zen partzuergoko tituluen kudeaketarako erabilitako kontuetan gordetzea 2010eko abenduaren 31n partzuergoko tituluen likidazioaren zenbatespenari zegokion zenbatekoa, eta kopuru horren gaineko soberakina bakarrik erabil zitekeela beste helburu batzuetarako.
Nolanahi ere, ez da ulergarria zergatik murriztu behar den soilik diruzaintzaren soberakinaren eta aurrekontuko emaitzaren kalkulua beranduagoko urte batean (2017) igorritako partzuergoko tituluen balioztapenaren zenbatekoan. Irizpide/iritzi hori nahitaez bete beharko balitz, hala beharko luke 2016an gertatutako edo sortutako BGPren gainerako gastuentzat ere, haien fakturak 2017ra arte igorri ez direnentzat. Eta, beraz, TAKPPOn ezarrita eta zehaztuta dagoen 413 kontua: «Aurrekontuan aplikatzeko dauden eragiketengatiko hartzekodunak» ez da behar izango. Era berean, memorian ezarritako aurrekontuan aplikatzeko dauden eragiketengatiko hartzekodunentzako esparrua ere ez da beharrezko izango, dena aplikatuta egongo litzatekeelako.
Kontabilizazioa eginda, BGPk bere ondarearen, finantza egoeraren eta kontuen ondare emaitza ekonomikoaren irudi garbia adierazi du, eta ez ditu ezkutatu partzuergoko tituluekin egindako gastu eta sartze operazioak. Bariken erabilera orekatua eta neutroa da izatez (halaxe adierazten da HKEEren txostenaren 19. orrialdean); sartzeak eta gastuak ekitaldian zehar gertatu dira, eta diferentzia HKEEren txostenaren 35. orrialdean aipatutako likidazioarekin (banaketa) bat dator. Hura Kontseilu Nagusira bidali zen onar zedin eta sisteman parte hartzen duten gainerako entitateek izapidetu zezaten. Banaketa hori behar den moduan kontabilizatuta dago BGPn diru-sarreretan eta gastuetan.
Horrez gain, itxieraren ondoren, entitate honek jakinarazi zuen, ondorengo egitateen memorian, ezagutzera ematen dituela ekitaldi amaieran dagoeneko existitzen ziren zenbait egoera, eta, erregistro eta balorazio arauak aplikatuz, batzuek ekarri dutela eta besteek ez dutela ekarri doikuntzarik urteko kontuetako zenbakietan. Geroko egitate horiek ez diote eragiten erabiltzaileek urteko kontuak ebaluatzeko duten gaitasunari, diruzaintzaren soberakina ez baita erabili, eta, HKEEko txosteneko 35. orrialdean adierazten den moduan, BGPren diruzaintzak barne hartu baititu partzuergoko tituluen kudeaketako banku kontuetako zenbatekoak, 8,7 milioi eurokoak 2016ko abenduaren 31n. Azken horien likidazioa 2017ko maiatzaren 3an onartu zen, 1997ko uztailaren 11ko Tarifak Koordinatzeko Esparru Akordioan aurreikusitakoari jarraikiz, kudeaketatik eratorritako emaitza ekonomikoa instituzio parte hartzaileen artean banatzeko, egiaztatutako baliozko baliogabetzeen arabera. Alegia, HKEEren iritziak ez du aldatzen funtsik egotea, alegiazko ordaindu beharreko obligazio gehiago sortzen ditu, zeintzuk ez baitaude ordaindu gabe BGPrentzat, ez dagozkion hartzekodunek ez baitute bidali faktura egokirik, eta BGPk ez baitu halakorik jaso, haren zenbateko zehatza ezagutzeko, behin horretarako egiten den likidazioarekin erkatu ondoren eta faktura zuzena dela egiaztatu ondoren.
II.2.– Urteko kontuen iritzia.
«1.– BGPk ez dauka 2015eko abenduaren 31ko ibilgetu materialaren banakako inbentario fisiko eguneratu bat; horrenbestez, ez da posible egiaztatzea haren jardueran erabilitako ondasunen egiazkotasuna eta jabetza, ondorioz, ezta egun horretan kontabilitatearen erregistroa egokia den ere.»
Alegazioa:
Partzuergo hau duela urte batzuk hasi zen inbentarioa faseka edo zatika kontratatzen. Ikusita, ordea, Euskal Trenbide Sarea (ETS) beste kontratazio bat egiten ari zela euskal trenbide sarearen inbentariorako, Bilboko Metroarena barne, alde batera utzi zen, gastua ez bikoizteko eta baliabide publikoak ez xahutzeko. Horrez gain, inbentarioa ondo egiteko beharrezkoa da aldez aurretik ondasunak EAEtik hartzea, beraz, ulertzen dugu gabezia hori ez zaiola BGPri egotzi behar. BGPk legeak ezarritako moduari jarraikiz jaso nahi ditu hari emandako ondasunak.
Aldizka planteatu izan da egoera hori HKEEren txostenetan, baina, gure ustez, gabezia hori ez zaio BGPri egotzi behar, eraginkorra izan nahi badu. Izan ere, BGP prest dago emandako ondasunak onartzeko, erabiltzen baititu garraio zerbitzua emateko haren sozietatearen, Metro Bilbao SAren bidez. Entrega hori egin behar duen administrazioak konpondu behar du gabezia hori. BGP oraindik zain dago, BGPren jabetzako Trenbide azpiegiturak noiz eskualdatuko. Horrela adierazten da, zuzen, III.1.2 apartatuan, Bilboko Metropoliko Trenbideari lotutako azpiegituren titulartasunari buruzkoan (2016ko hkeeren txostenaren 12. orrialdea) eta a.5 egiazko inbertsioak eta ibilgetua apartatuan (2016ko HKEEren txostenaren 34. orrialdea); bertan adierazten da BGPk bere balantzean jasota dituela, eta dagozkien amortizazioak ematen dira. Bilboko Metropoliko Trenbideari dagozkion ondasunen titulartasun juridikoa ez zaio BGPri eskualdatu, eta inbentarioa egiteko oztopo bat da hori.
Dena den, adierazi behar da ez dela izan BGPren eta Metro Bilbao SAren ondasunen inbentarioan katalogatu daitezkeen ondasunen informazio edo kontrol galerarik, BGPk kontrol erregistro sistematiko eta xehatua baitu haren ibilgeturako, ondasunetan eta kontuetan sailkatuta, eta ezberdinduta Metro Bilbao SAk erabiltzen dituenak (dagokion kargua egiteko, hala dagokionean); erregistro hori eguneratu egiten da urteroko inbertsioekin eta mugimenduekin (altak, bajak, eskualdaketak, eta abar). Horrela, egiaztatu egiten da eta bateratu egiten da kontabilitateko, hirigintzako eta gainerako informazio administratibo eskuragarriarekin, kudeaketaren informazio guztia emanez. Memorian jasota dago haren egoeraren informazioa, mendeko entitatearekiko harremanena eta baliabide horiek kudeaketarena; kudeatutako ondasun guztiei dagozkien eragiketak kontabilizatu egiten dira, eta horien berri ematen da urteko kontuetan dokumentu ugari eta zehaztuekin 120 orri baino gehiagoko agirietan. BGPren ibilgetua jarduketa xehetuen xede da, eta horiek aintzatesteko, baloratzeko eta abarrerako araudiari jarraitzen diote, Kontabilitate Publikoko Plan Orokorreko araudietan eta definizioetan xedatutakoarekin bat. Alor horretan BGP guztiz gardena da, eta ahalik eta informazio gehien ematen saiatzen da.
III.– Barne kontroleko sistemen eta kudeaketa prozeduren inguruko oharrak.
III.1.1.– Lege erregimena eta estatutuen erreforma.
«Txostena egin den egunean epea iraungita dago 2017ko urriaren 2tik, eta ez da aldatu hura sortzeko legea, ez dira estatutuak aldatu, eta, ondorioz, ez da zehaztu atxikitzeko administrazioa.»
Alegazioa:
Kontuan izan behar da BGPk iniziatiba hartu zuela horiek egiteko. Gainera bere garaian egin zen, epe barruan, atxikipenari dagokion eskaera, dagokion araudiari jarraikiz. Atxikipena gertatu ez izana ezin zaio partzuergo honi egotzi. Eusko Jaurlaritzari dagokio partzuergo hau sortzeko 44/1975 Legea egokitzea. Horrela, bai estatutuak aldatzea, bai atxikipena, organo legegilean erabakitakoaren mende dago.
III.1.1.– Lege erregimena eta estatutuen erreforma.
«Aldaketa esanguratsuenek ordainsari erregimenari eta langileen kudeaketari eragingo liekete. Azken horiek ezartzen dituzte muga kuantitatibo eta kualitatiboak, eta kontuan hartu beharko lirateke aurretik aipatu den bezala legea aldatu arte eta estatutuak moldatu arte. Zentzu horretan, BGPko lanpostu batzuetako osagarri espezifikoagatiko ordainketak altuagoak dira antzeko lanpostu batzuetan haien ardura duten eta/edo beren jarduera finantzatzen duten administrazioetatik jasotzen dutena baino.»
Alegazioa:
Ez da ezagutzen BGPn egiten diren jarduketen antzeko lanposturik, ez soilik EAEn, Estatu osoan baizik. Partzuergoko tituluen konplexutasunak eta Bizkaiko garraio sistemako operatzaileen sarearen antzekorik ez dago Estatu osoko beste inongo lurraldetan. BGPn egiten diren jarduerak ez dituzte egiten beste entitateek, eta, beraz, ordainsarien konparaketa ez da homogeneoa, ezta antzekoa ere. Konparaketa egiteko, jarduketek antzekoak izan behar dute, edo bestela, uniformeak neurriren batean edo, behintzat, analogoak. Edonola ere, HKEEko txostenean bertan adierazten den moduan, atxikipenaren araberako lege erregimena ez da aplikagarria moldaketa egin arte, partzuergoa sortzeko 40/2015 Legearen 17. azken xedapenari jarraikiz.
III.1.2.– Bilboko metropoliko trenbideari lotutako azpiegituren titulartasuna.
«Txostena igorri den egunean oraindik ez da eskualdatu Bilboko Metropoliko Trenbideari dagozkion ondasunen titulartasun juridikoa, baina jarri dira BGPren eskura, eta haren ibilgetuaren parte dira.»
Alegazioa:
Kontuan hartu behar da eskualdatze hori egin ez izana ezin zaiola BGPri egotzi, aldian-aldian eskatu baitzuen Eusko Jaurlaritzak lehenbailehen egin zezan. Kasu honetan ere eskualdatzea egin ez izana ezin zaio partzuergoari egotzi.
III.1.3.– Aurrekontua.
Konpromiso kreditua.
«Likidazioko konpromiso kredituaren egoera orriak ez ditu barne hartzen funtzionamendu gastuetako kapituluko baimendutako konpromiso kredituak, 2,7 milioi eurokoak, zeintzuetatik 1,3 milioi adjudikatuta baitzeuden 2016ko abenduaren 31an.»
Alegazioa:
10/2003 Foru Arauak, abenduaren 2koak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoak, 22. artikuluko, konpromiso kredituei buruzko, 5. apartatuan xedatzen du enpresa entitate publikoen eta sozietate publikoen aurrekontuetako konpromiso kredituen egoera orriak jasoko dituela soilik kapitalaren eragiketei dagozkienak. 6. apartatuan xedatzen da ez direla konpromiso kredituen egoeran jasoko langileei, finantza zamei, zorpeketatik sortzen diren amortizazioei eta ondasun higiezinen errentamenduari dagozkien gastuak, ezta iraunkorrak direnak eta segidako traktukoak ere.
BPGk bete egiten du aipatutako 10/2003 Foru Arauaren 22. artikuluan xedatutakoa, eta, 7. apartatuan xedatzen denari jarraituz, konpromiso kredituak egokiro eta banan-banan kontabilizatu dira. Horrela, jarduketen informazioa eta zerrendak eskura daude, eta HKEEri eman zaizkio eskatu dituenean, baina ez dira aurkeztutako espedientean sartu, araudiak xedatzen duena betetzeko. Izan ere, HKEEk ezagutzen ditu funtzionamendu iraunkorreko eta segidako traktuko eragiketa horiek, BGPk aurkeztu dizkiolako gainerako zerrendekin, baina ezin ditu gehitu konpromiso kredituen egoera orri gisa, aipatutako artikuluan xedatutakoa betetzeko.
III.1.3.– Aurrekontua.
Aurrekontuen aldaketak.
«Funtzionamendu gastuen kapituluan jasotako 1,8 milioi eurotik % 33,5 bakarrik bete dira. Aipagarria da 1,6 milioi euro erantsi izana, BARIK txartela saltzeko, biltzeko, birkargatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko merkaturatze sarea sortzeko eta ustiatzeko kontratukoak. Kontuan izanda erantsitakoaren exekuzioa eta espediente honetarako aurrekontu arruntarena, 1,4 milioi euro erantsi dira 2016. urtean egin ez badira ere, 10/2003 Foru Arauaren 32. artikuluan xedatutakoaren aurka.»
Alegazioa:
2016ko HKEEren txostenean dagoeneko adierazi da Barik operadoretik eratorritako jarduketak orekatuak eta neutroak direla izatez BGPrentzat (eta hala adierazten da HKEEren txostenaren 19. orrialdean), eta bertatik sortzen dira ekitaldi bakoitzean zehar sortzen diren gastuei aurre egiteko sarrerak. Bariken gastuen barruan dago, besteak beste, BARIK txartela saltzeko, biltzeko, birkargatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko merkaturatze sarea sortzeko eta ustiatzeko kontratuari dagokiona, eta partzuergoko tituluek finantzatzen dituzte titulu horien jarduketak. Ondorioz, operatiba horretarako finalista dira, eta justifikatu egiten dute, beraz, egindako segidako eransketa, aipatutako neutraltasuna bermatzekoa. Alor horretan suertatutako ezberdintasunak bat datoz dagokion sarrera eta gastu guztien likidazioarekin (banaketa), beraz, Barik sistemaren neutraltasuna bermatzen dute.
III.1.3.– Aurrekontua.
Aurrekontu arrunta betetzea.
«Hasieran 2016rako egiazko inbertsio gisa aurrekontuan jasotako 32,9 milioietatik 8,9 milioi euroko obligazioak jaso dira soilik, hau da, % 29,6. Aurreikusitako proiektuak behar bezala berrikusi behar dira eta behar bezala jaso behar dira aurrekontuetan, urteko ordainketak zenbatetsiz, aurreikusitako beharren eta aurreikusitako egiazko jarduketen arabera.»
Alegazioa:
Honako azalpenak eman nahi ditugu bi jarduketa handiren inguruan:
Urdulizeko lurperatzea: Lan horiek 2017ko apirilean inauguratu ziren, eta harrezkero martxan daude. Horrenbestez, egikaritzea osorik islatuko da urte horretatik aurrera.
Urbinagako aldageltokia: Lan hori Sustapen Ministerioaren jarduketen menpe dago. Badakigu aurrerapausoak egiten ari direla horren inguruan. Horrela, 2017ko ekainaren 1ean onartu egin zen ingurumen inpaktuaren txostena, ebazpena aldekoa izan zen, eta momentu honetan ADIFen egikaritze proiektuarekin ari dira lantzen. Hori dela eta, kalkulatu da epe ez oso luzean hasiko dela proiektu horren egikaritzea.
III.1.4.– Langileak.
Aurrekontu plantilla.
«Aurrekontu plantillak ez du jasotzen 2016an ordaindutako produktibotasun osagarria, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren aurka.»
Alegazioa:
Produktibotasun osagarriak saritzen du errendimendu berezia, ezohiko jarduera, eta lanpostuko lanak egiteko interesa, iniziatiba edo ahalegina, edo, bestela, lanpostu horretatik lortutako errendimendua edo emaitzak, araudiak xedatzen duenari jarraikiz. BGPk ezin izan du aurreikusi zein kopuru sartu behar diren plantillan, ordainketa, egiten bada, bidezkoa den zehazteko moduagatik:
Aurrekontua eranskinekin egin zenean (plantillan jasota daudenak), ez zegoen kontzeptu horrekin zehaztutako kopururik. Osagarri hori bakarrik jasotzen da lanpostu mota bakoitzeko lanak egiteari lotutako baldintza objektiboak badaude, eta soilik egiaztatzen baldin bada esleitutako emaitzak edo helburuak bete direla, neurtu eta gero zenbateraino bete diren. Urtea amaitu arte ez da zenbatzen, banan-banan, eta lanpostu bakoitzeko lanak egiteari zuzen-zuzenean lotutako baldintza objektiboei jarraikiz. Era berean egiten da aurrekontuarekin: hasierako aurreikuspen bat sartzen da. Gero, ekitaldiak aurrera egin ahala, baldintza guztiak betetzen direnean aldatzen da soilik, eta, hala dagokionean, behin-betiko egoera sortzen du.
Horrez gain, kontuan izan behar da, gainera, BGPk 2016an onartu duela produktibotasun osagarria, 2016an lanpostu mota bakoitzeko lanak egiteari lotutako baldintza objektibo horiei jarraikiz. Zenbateko horiek, beraz, ez dagozkio 2016ari, baizik eta 2015ari, eta ezin dira 2016ko plantillan jaso.
Honako hau xedatzen du 6/1989 Legearen, uztailaren 6koaren, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoaren, 21.1 artikuluak:
Funtzionarioei dagozkien aurrekontu zerrendek, ondoren aipatutako kontzeptuen arabera eratutako kreditu horniduren zerrenda emango dute:
(...)
d) Emankortasun osagarria, gastu egitarau bakoitzak hartzen duen langilegoaren erabateko kostuaren ehunekotan adierazia.
Arau horretan aurreikusitakoa betez, partzuergoaren 2016ko aurrekontuek, Kontseilu Nagusiaren 2015eko irailaren 9ko saioan onartutakoek 18.180,00 euroak jasotzen dituzte 00100 92000 121.03.00 aurrekontu aplikazioan. Guztizko horretatik % 35,6 bakarrik erabili da eta horren zehaztapena ezin izan dira ezagutu azterketa guztiak burutu arte.
III.1.4.– Langileak.
Ordainsariak
«BGPk erretiro aurreratuari aurretik uko egiteagatiko kalte-ordainak eman ditu, 54.171 euro, guztira, 2014ko martxoaren 31n onartutako giza baliabideen plan estrategikoan aurreikusitakoari jarraikiz. Dena dela, ez da bete haren 7. artikuluan aurreikusitakoa: bertan jarduketak mugatu egiten dira, eta plan hori egikaritzeari aplika dakizkiokeen aurrekontuaren baliabide eskuragarrien menpe jartzen dira. 2016an, eta partida horretarako, ez zegoen zenbatekorik esleituta.»
Alegazioa:
10/2003 Foru Arauaren, abenduaren 2koaren, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoaren, 13-3. artikuluak, aurrekontu egitarauaren mailei buruzkoak, xedatzen du aurrekontu aplikazioa, zeinen kopuru adierazpena aurrekontu kreditua baita, egitaraukako egiturak eta egitura ekonomikoak definituko dutela, gutxienez, egitarau taldearen mailan eta kontzeptuen mailan, hurrenez hurren. Horrez gain, xedatzen du gastuen kontabilitatea aurrekontu aplikazioaren gainean egingo dela, eta kontu hartze kontrola arau horretako 19-2. artikuluaren arabera zehaztuko den lotura mailaren gainean egingo dela.
19-2. artikuluak xedatzen aurrekontu kredituak muga eta lotura izaerakoak direla. Lotura mailak xedatzen ditu urteko aurrekontua betetzeko arauak, eta, adierazpen zehatzik ez badago, kapituluak xedatuko ditu, langileen gastuei dagokionez. Lotura maila hori bera da BGPren 2016rako aurrekontua betetzeko arauan xedatutakoa: kapitulu mailako lotura, langileen gastuei dagokienez.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren 139/2015 Foru Arauaren, uztailaren 28koaren, Bizkaiko Toki Entitateen Kontabilitatearen Arau Esparrua ezartzen duenaren, 23. erregelak, zeinak arautzen baitu Bizkaiko toki erakundeen kontabilitate instrukzioak, erreferentzia egiten dio Lotura juridikoari. Haren 1. apartatuan adierazten da gastu proiektuei esleitutako kredituak daudela aurrekontua betearazteko arauan horiek egiteko aurreikusi diren aurrekontu aplikazioei zehaztutako lotura juridikoko mailaren menpean. 19. erregelan ere erreferentzia egiten zaio kreditu soberakinak egoteari jatorrizko ekitaldian indarrean dagoen kredituen lotura juridikoko mailako aurrekontu aplikazio bakoitzarentzat.
Toki Ogasunak Arautzeko Legearen Testu Bateginaren 167. artikuluak, sarreren eta gastuen egoera orrien egiturari buruzkoak, 4. apartatuan xedatzen du aurrekontu kreditua den kopuru adierazpena duen aurrekontu aplikazioa definituko duela egitaraukako egiturak eta egitura ekonomikoak definituko dutela, gutxienez, egitarau taldearen mailan eta kontzeptuen mailan; toki entitateak sailkapen organikoa erabiltzea hautatzen badu, haren barnean sartuko dela aurrekontu aplikazioa; eta gastuen kontabilitatea aurretik definitutako aurrekontu aplikazioaren gainean egingo dela, eta kontu-hartze kontrola lege horretako 172. artikuluaren arabera zehaztuko den lotura mailaren gainean egingo dela; azken artikulu horrek zehazten du baimendutako kredituek muga eta lotura izaera dutela.
Argi dago BGPn aurrekontu aplikazioa dagoela, aurrekontuan esplizituki adierazitakoa gastuen egoera orrian (kasu hau ez da aurrekontu aplikazioa egoera orrietan espresuki agertzen ez den kasu bat). Hura erabiltzeko, gainerako aurrekontu aplikazioekin egiten den bezala, aipatutako araudian xedatutakoari jarraitzen zaio, eta lotura mailak erabiltzen dira.
Erretiro aurreratuari aurretik uko egiteagatiko kalte-ordainen zenbatekoa islatuta geratu da aurrekontuan, garden-garden, hura zehazteko kontzeptu guztiei jarraikiz, eta horrelaxe islatu da dagozkion aurrekontu aplikazioetan. Zenbatekoak lortzen dira uko egin duen pertsonaren arabera, eta horrela aplikatzen dira, banan-banan, saihesteko kontzeptu guztiak bakarrean pilatzea. Izan ere, hori egiten da zenbateko horren atzean dagoen informazioa ez ezkutatzeko. Esan gabe doa kontzeptu horietako bakoitzak haren kontsignazioa zuela, eta nahikoa kreditu zuela. Gure ustez, lan egiteko modu hori bat dator zuzentasun printzipio orokorrekin, gobernantza onaren eta administrazio onaren printzipioekin; izan ere, jarduketak banan-banan aurkezten ditu (informaziorik ezkutatu gabe), eta kalte-ordainen osagai guztiak islatzen ditu, haien egiazko edukiari jarraikiz.
III.1.4.– Langileak.
Ordainsariak.
«2010eko txostenean adierazten zenez, BGPko bi funtzionariok jasotzen dituzte BGPn lanean hasi zirenetik, duela 22 urtetik eta duela 14 urtetik, hurrenez hurren, aurretik administrazio publikoen menpeko merkataritza sozietateetan emandako zerbitzuetan oinarritutako hirurtekoak. Sozietate horiek, ordea, ez dira instituzio administrazioaren parte 70/1978 Legearen 1.2 artikuluaren ondoreetarako, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera. 2016an ordaindutako zenbatekoa 4.151 eurokoa da.»
Alegazioa:
Hirurtekoen aintzatespena bere garaian egin zen 70/1978 Legearen, abenduaren 16koaren, 1. artikuluari eta 1461/1982 Errege Dekretuari, ekainaren 25ekoari jarraikiz, Eusko Trenbideaki esleituta Estatuak RENFEri aitortutako tratu bera. (Estatuko Zerbitzu Juridikoaren Zuzendaritza Nagusiaren irizpena, 1989ko irailaren 12koa).
III.1.5.– Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa.
Kontratazio espedienteak.
«BGPk aztertutako 3 luzapenetan (10, 11. eta 12. espedienteak) ez die eskatzen adjudikaziodunei frogatzeko kontratatzeko duten gaitasuna (60.1.d) artikulua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina).
Sopela-Plentzia tarteko komunikazio proiektuaren espedientean (3. espedientea), 538.758 eurogatik adjudikatutakoan, aditu batzordeak barnean bi teknikari sartu zituen, kontratazio beharra proposatu zutenak (150.2 artikulua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina).
Bi horniketetan, esleipena 3,9 miliotan egin ziren (3 eta 5 espedienteak), ez dira birbanaketak doitu (RGLCAPren 96 artikulua), horrela etorkizuneko kredituak murriztuko ziren eta ezarritako kredituak ere murriztuko izan ziren.»
Alegazioa:
Kontratistei kontratua luzatzeagatik indarrean dauden xedapenek ezarritako Gizarte Segurantza betebeharrak edo zerga betebeharrak egunean izatea frogatzeko eskatu ez izanari dagokionez, edo, 50 langileko edo gutxiagoko enpresek kasuan, beren langileen % 2k behintzat desgaitasunen bat duten langileak izatea frogatzeko eskatu ez izanari, adierazi behar da betekizun hori ez duela aurreikusten ordenamendu juridikoak. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 23.2 artikuluak ez du zehazten horrelako betekizunik luzapena adosteko baldintzen artean:
«Kontratuak behin edo gehiagotan luzatu ahal izango dira; betiere, luzapenak luzapen, kontratuaren bereizgarriak iraunaldi osoan ez aldatzekotan eta, kontratua esleitzeko lehiaketan, kontratuaren gehieneko iraupena kontuan hartu bada, luzapen eta guzti.»
Kontratazio organoak erabakiko du kontratua luzatu edo ez. Luzatzea erabakitzen badu, enpresaburuak ezinbestean onartu beharko du luzapena, non eta kontratuak ez duen berariaz kontrakoa aurreikusten. Ezin da luzapenik izan bi aldeen isilbidezko adostasunaren bidez."
Aitzitik, legeak zehazki arautzen ditu lizitatzaileei dokumentazio hori eskatzeko baldintzak. Horrela, honako hau xedatzen du 146. artikuluak, aurrez bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteari buruzkoak:
1.– Proposamenak – prozedura irekian– eta parte hartzeko eskabideak –prozedura murriztuan edo negoziatuan eta lehia-elkarrizketan– honako agiri hauekin batera aurkeztu behar dira:
a) Enpresaburuaren nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak; eta, hala balegokio, haren ordezkaritza egiaztatzen dutenak.
b) Enpresaren sailkapena egiaztatzen duten agiriak, hala balegokio, edo enpresaren ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun tekniko edo profesionala justifikatzen dutenak.
Enpresa sailkapena eskuratzeko zain baldin badago, sailkapena lortzeko eskabidea egin duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du, eta eskatutako sailkapena lortu duela egiaztatu beharko du, lege hau garatzeko arauetan agirietako akatsak eta hutsak zuzentzeko ezarritako epearen barruan.
c) Kontratatzeko debekurik ez duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena. Adierazpen horretan, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela adierazi beharko du; nolanahi ere, gerora, frogagiria berriz aurkeztu beharko du esleipena jasoko duen enpresaburuak, esleipena egin aurretik.
(...)».
Bere aldetik, honako hau xedatzen du 151. artikuluak, eskaintzak sailkatzeari, kontratua esleitzeari eta esleipena jakinarazteari buruzkoak:
«1.– Kontratazio-organoak sailkatu egingo ditu aurkeztutako proposamenak, puntuazio altuena duenetik gutxien duenera, hurrengo artikuluan adierazitakoaren arabera anormalak edo neurrigabeak ez badira. Sailkapen hori egiteko, pleguan edo iragarkian adierazitako esleipen-irizpideak hartuko ditu kontuan, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen dituen txosten tekniko guztiak eskatuko ditu. Kontuan hartu beharreko irizpide bakarra prezioa baldin bada, ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena preziorik baxuena duena izango da.
2.– Kontratazio-organoak eskatuko dio ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileari aurkez dezala, errekerimendua jasotzen duen egunaren biharamunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, zergen eta Gizarte Segurantzaren inguruko betebeharrak betetzen egunean dagoela justifikatzeko dokumentazioa, edo eman diezaiola baimena kontratazio organoari dokumentazio hori zuzenean jasotzeko. Horrez gain, epe berean, kontratua gauzatzeko erabili edo jarri beharreko bitartekoak, 64. 2 artikuluaren arabera hitzemandakoak, benetan dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, baita dagokion behin betiko bermea eratu izanarenak ere. Dagozkion ziurtagiriak bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabilita egin ahal izango dira, pleguetan besterik ezartzen ez bada.»
Ez dugu ukatzen kontratuen luzapenagatik dokumentu horiek eskatzea komenigarria denik; hala izan daiteke ere eskatzea kontratuaren lizitazio fasean egiaztatutako kaudimen baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen ziurtagiria eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 60. artikuluko kontratatzeko gainerako debekuetako kasuren baten barne ez dagoela egiaztatzekoa. Eskakizun hori, ordea, ez dator legean.
Sopela-Plentziako tarteko komunikazio proiektuko espedientearen aditu batzordean kontratatzeko beharra proposatzen duten bi teknikariek parte hartzeari dagokionez, adierazi behar da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak debekatzen duela adituen batzordeko kideak egotea kontratua proposatzen duen organoan. 2009/817 Errege Dekretuaren, maiatzaren 8koaren, sektore publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea zati batean garatzen duenaren, 28. artikuluan zehazten da inongo kasutan ezingo dutela egon kontratua sinatzea proposatzen duen organoan. Egia da partzuergoak, egitura txikia duenez, ez duela haren organoetara atxikitako funtzionariorik (Kontseilu Nagusia, Batzorde Exekutiboa, Kudeaketako Zuzendaritza). Kontseilu Nagusiaren eskuduntzako kontratuak izapidetzeko proposamena –halakoa da aztertzen ari garena– zuzendari nagusiari dagokio, berezko zerbitzu baten –Kudeaketako Zuzendaritzaren– organo titularrari; adituen batzorderako izendatutako teknikariak ez dira zerbitzu horren parte.
Horrez gain, arau berak xedatzen duenez, «posible denean, aipatutako batzordeko kideek ministerioko saileko edo organismo kontratatzaileko langile izan beharko dute. 3. Batzordeko kide guztiek izango dute prestakuntza profesional egokia, balorazioaren xede den gaiaren araberakoa», eta kontuan hartu behar da Partzuergoak ez duela nahikoa teknikari kualifikatu posible izateko entitatearen kontu arruntei buruzko informazioa ematen duten horiek adituen batzordean parte ez hartzea.
Azkenik, adierazi behar da horniketa kontratuaren xede proiektua ez zutela teknikari horiek idatzi, baizik eta kanpoko ingeniari batzuek, zegokion espedientea izapidetu ondoren kontratatutakoek. Horrenbestez, uste dugu horrek indartu egiten duela adituen batzordeko kideen inpartzialtasun betekizuna.
Urterokoen birbanaketari buruz, aipatu behar da horrelako ekintzan oso ohikoak direla BGPn. HKEEk aipatu duen kasua isolatua da, hala ere, Kontu Epaitegiak egindako oharrak aintzat hartu eta baloratu egingo dira esparru horretan izapideak hobetzen jarraitzeko.
IV.2.– Finantza egoera.
Ondorioa.
«2017tik aurrera, ez dago ia inbertsiorik betetzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren eta BFAren ekarpenak bideratu dira honako hauek finantzatzera: finantza zama, inbertsio planean aipatutako jarduera bereziak, Metro Bilbao SA, urteko 18 milioi eurorekin, eta BGPren kudeaketa gastuak, urteko 5 milioi eurorekin.
Aurrekontuan ez da sartu BGPrentzako inbertsio garrantzitsurik hurrengo urteetarako, eta zeregin nagusia izango da Barik txartelaren elkarreragingarritasuna eta hura garatzea laguntza teknikoak azpikontratatuz.»
Alegazioa:
BGPren 2016ko aurrekontua 200.002.884,18 eurokoa izan zen (206.589.760,49, Metro Bilbao SArekin bateratuta). BGPren 2017ko aurrekontua 204.235.800,00 eurokoa izan zen (217.279.218,00, Metro Bilbao SArekin bateratuta); horietako 24.485.572,29 euroak inbertsioetarako izan zituen BGPk. 2018an, aurrekontua 225.178.359,95 eurokoa da (229.223.676,95, Metroa Bilbao SArekin bateratuta); horietatik BGPk 27.462.459,95 euroak ditu inbertsioetarako. Gainera, BGPk 2017an konpromiso kredituak ditu, fase ezberdinetan dauden eta datozen urteei dagozkien 16.865.134,03 euroko saldo biziko inbertsioenak (hori guztia 21 langilek kudeatuta).
2018rako aurreikusita dauden 27.462.459,95 euroko inbertsioen artean garrantzitsuenak honako hauek dira, oso funtsezkoak direlako Bilbao Metropoli Trenbiderako (BMT) eta Barik txartelerako:
Hala ere, kontuan hartu behar da administrazio eremuan inbertsioen kopurua ez dela beti garrantzitsuena, BGPtik hiritarrei ematen zaien zerbitzua oso nabarmentzekoa da: BGPk bultzatu eta zuzentzen ditu Barik tituluen ekintza guztiak, Bilbao Bizkaia Cardekin ekintza turistikoak, aparkaleku disuasorioak, eta abar. 2016ko datuak oso adierazgarriak dira:
*-* Urte horretan 119.834.354 bidaia, Barik txartelarekin.
*-*97.303.737,00 euroko aurrekontua 44000 programan, 2016ko (garraioaren administrazioa).
*-*96.809.593,05 euroko errekargak urtean Barik tituluetan, sistemaren 9 operadoreetan (Metro Bilbao, Eusko Tren, Eusko Tran, Feve, Renfe, Bilbobus, Bizkiabus, Artxandako Funikularra, Larreinetako Funikularra) eta kanpoko sareko sistema desberdinetan (salmentarako komertzializazio-sarea, dirubilketa, lagundutako errekarga, biltegiratze eta banaketa, Kutxazainak, NFC eta web).
*-*1.516.940 Barik txartelen parkea (herrialdeko biztanleen kopurua baino gehiago).
Eremu honetan BGPk zuzendu eta bultzatu du MUGI eta BAT txartelekin interoperabilitatea, izan ere, GOVAri eta BGPri esker, praktikan, EAE osoan txartel bakar bat dago bidaiak egiteko.
Hirugarren Linea indarrean hasi zenetik, Metro Zerbitzuaren bidaiari-neurketak burutzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egiteko gakoa da BGP, izan ere linea hori sozietate desberdin birek ustiatzen dute (Metro Bilbao, S.A. eta Eusko Trenbideak, S.A.). Era horretan operadore bakoitzaren sarrera eta ordainketen kitapenetarako datuak biltzen dira.
BGPren Bezeroentzako Arreta Bulego (BAB) guztiek zerbitzu komunak eskaintzen dituzte Bizkaiko garraio sistema osorako, kontuan hartu gabe operatzailearen jabegoa edo erakundearen eremua eta beraien arteko desberdintasunik egin gabe. Horrela, BAB berean biltzen dira Eusko Trenbideak SAren, Bizkaibusen, Bilbobusen eta Metro Bilbao SAren langileak, denak formakuntza berarekin, eduki berdinak eskainita, etab. Hori hortzen da BGPk haiekiko etengabeko koordinazioa egiten duelako, ekintzak, kudeaketak, formakuntza, erantzuteko era, eta abar bateratuta.
Gainera, BGPk bere sozietatearen bidez hobetu, mantenua egin eta eskaintzen du Bizkaiko populazio-gehien duten herrietako garraiobide nagusia, 2016an 87,1 milioi bidaiari izan zituena.
Deigarria da datu horiek konparatzea EAEko garraio arloko lurralde mailako beste partzuergo batekin; bertan, 4.000 euro ingururen kudeaketaz arduratzen da proportzionalki askoz handiagoa den langile kopuru bat (5 langile).
IV.2.– Finantza egoera.
Ondorioa.
«Bestalde, 2017an Bizkaiko Mugikortasunerako Agintaritza sortu zen; bertan zeuden Eusko Jaurlaritzako, BFAko, BGPko eta Bilboko Udaleko ordezkariak, Bizkaiko garraio publikoa antolatzen saiatzeko, hurrengo hamarkadan lurraldeko garraio sarea optimizatzeko plan estrategiko baten bidez.»
Alegazioa:
Horri dagokionez, azpimarratu behar da Bizkaiko Mugikortasunerako Agintaritza deritzona, zeinaren parte baita BGP, haren parte diren erakundeen arteko elkarlan organo bat dela, hura sortu zuen 2017ko otsailaren 27ko hitzarmenaren lehen klausulak xedatzen duenez. Ez du nortasun juridikorik, eta haren funtzioak ez dira exekutiboak: mugikortasun politikak partekatzea, hausnartzea, eztabaidatzea, garraioaren inguruko proposamenak egitea, eta abar (bigarren klausula). BGPri dagokio hitzarmen horren jarraipena egiteko eta betetzeko beharrezko baliabideak jartzea (hamargarren klausula).
Horrenbestez, ondorioztatu behar da organo horrek ez dituela BGPren eskuduntzak eta ahalmenak murrizten: areagotu egiten ditu, eta eskuduntza, funtzio eta garapen berriak ematen dizkio, antolaketa maila handikoak, eta lurralde osoari arlo ekonomiko eta sozialean eragingo diotenak; Eusko Autonomia Erkidegoko beste eragileekin koordinatzea ere eragiten dio. Hortaz, ez ditu inola ere mugatzen BGPren eskuduntzak eta ahalmenak.
Txostenaren ondorioekiko alegazioak.
Legezkotasuna betetzearen inguruko 1. Iritzia.
Metro Bilbao, S.A. sozietate publikoa.
Pertsonal-gastuak.
2.– Iritziaren aurrean (banakako baloraziorik ez aldi baterako 58 kontratazioetan).
Alegazioa:
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak adierazi du aldi baterako 58 kontratazioen hautapen-prozesuan ez dela jaso hautagaitzen banakako baloraziorik egin denik; hortaz, jotzen du ez dagoela guztiz bermatuta berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak betetzen direla.
Iritzi hori ezeztatze aldera, batere ados ez gaudelako, jarraian deskribatzen dugu Metro Bilbao, SAn (MB) burututako hautapen-prozesua:
– Lizitazio-pleguetatik bertatik, MBk funtsezko baldintza bat ezartzen die langileak hautatzeko prozesuen kanpo-kudeaketa esleitzen dien enpresei, hain zuzen ere, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatzeko eta bermatzeko eskatzen die. Horrenbestez, printzipio horiek edozein hautapen-prozesuren hasieratik nabarmentzen dira.
– Kanpoko hautapen-prozesuen bidez langileak kontratatzeko deialdia publikoki egiten da; izan ere, hautapen-prozesuaren iragarkiak argitaratzen dira hiru egunkari desberdinetan.
– Kanpoko enpresak, ebaluazio-froga desberdinak dituen prozesua garatu ostean, MBri helarazten dio aurretik hautatutako hautagaitzen zerrenda, MBk mediku-azterketen eta elkarrizketa pertsonalen prozesua abiaraz dezan MBko barne-langileriarekin.
– Zehaztutako froga guztiak gainditu dituzten eta MBri aurkeztutako 2016ko kanpoko prozesuaren hautagaitza baliodunen zerrendan 2 talde daude eta kanpoko hautapen-enpresak lehentasunezko hautagaitzak identifikatzen ditu, ebaluazioaren eta eskatutako profilen arabera, hain zuzen ere, MBren beharrak asetzeko.
– Hautagaitza baliodun eta optimoen zerrenda aurkezten denetik, MBk mediku-azterketak eta elkarrizketa pertsonalak planifikatzeko eta garatzeko prozesu bat abiarazten du zerrenda horretako hautagaitzekin; hala, beharrezko kontratazio-premien arabera ematen zaie hitzordua hautagaitzei.
– Elkarrizketa pertsonalei dagokienez, Metro Bilbaoko Pertsonen Garapenerako Buruak Hautapena), bere prestakuntzaren, esperientziaren eta erantzukizunaren babespean, txantiloi batean oinarritutako elkarrizketa-egitura bat zehaztu du, non banaka balioztatzen diren txantiloiko eremu guztiak.
Beraz, badago hautagaitza guztien banakako balorazioa. Hautapen-prozesu horrek antolakuntzaren barruko profil desberdinei eman behar die erantzuna, hau da, lantegiko eremu teknikotik bezeroen arretaraino. Horregatik, hautagaitzak kontratazioaren xede den lanpostuaren profilaren eta betekizun espezifikoen arabera antolatzen dira.
MB dagozkien elkarrizketa pertsonala eta mediku-azterketa gainditu dituzten hautagaitza guztiekin jartzen da harremanetan telefonoz; hortaz, guztiek daukate prozesuan jarraitzeko eta MBko langileriaren kide izateko aukera, berariaz eta idatziz prozesuan ez jarraitzeko eskatzen duten hautagaitzek izan ezik, alegia.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak igorritako txostenean adierazitakoa espedientean benetan jasotakoarekin bat ez etorri arren, gogorarazi behar da zein den MBk aintzat hartzen duen araubidea lanpostua lortzeko kudeaketan eta lanpostuaren sustapenean. MBk, azaldu den bezala, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipio horiek bermatzen dituen enplegua lortzeko sistema bat eratu du, hain zuzen ere, deialdi publikoen, froga objektiboen eta banakako balorazioen bidez; sistema horretan, lanpostua lortzeak lotura zuzena dauka ebaluazioaren emaitzarekin.
Hala eta guztiz ere, MB merkataritza-sozietate publiko bat da eta, edonola ere, aipatutako printzipio gidariak betetzen ditu, baina ez ditu herri administrazioan langileriaren kontratazioa eraentzen duten prozedurak eta formalitateak bete behar. Ematen du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak administrazio batekin parekatzen duela MB igorritako txostenean, hain zuzen ere, lanpostuak hornitzeko prozeduren eta sistemen ondorioetarako. Horri dagokionez, adierazi behar da MBk printzipio gidariak soilik bete behar dituela eta ez prozedura zehatzak.
Are gehiago, Auzitegi Gorenak gai horren inguruan egindako azkenengo adierazpenetan langileriaren kontratazioaren malgutasun handiagoa nabarmentzen du eta kapital pribatuko edozein merkataritza-sozietateren kontratazioarekin ere parekatu egiten du. Hala, bereziki adierazgarria da Auzitegi Gorenaren 2016ko uztailaren 6ko kapital publikoko merkataritza-sozietate batean langileak kontratatzeari buruzko rec 229/2015 Epaia:
C) También dentro del sector público empresarial están las «sociedades mercantiles estatales» a que se refiere el artitukua 2.1.e) LGP.
Estas sociedades, «aunque forman parte del sector público empresarial estatal (artículo 3.2.b) LGP), no son Administraciones públicas (artículo 2.2 de la Ley 30/1992), de manera que «se regirán íntegramente, cualquiera que sea su forma jurídica, por el ordenamiento jurídico privado, salvo en las materias en que les sea de aplicación la normativa presupuestaria, contable, patrimonial, de control financiero y de contratación» ( DA 12 LOFAGE y artículo 166 Ley 33/2003, de 3 noviembre).....
...A partir de cuanto antecede es claro que el recurso yerra al construir la premisa mayor de su razonamiento central. Los presupuestos sobre los que debe abordarse el examen sobre ilegalidad del convenio colectivo son los siguientes:
La empresa TRAGSA no es subsumible en un concepto amplio de «Administración» a la hora de definir las normas que presiden el acceso a sus empleos. TRAGSA no es una entidad pública empresarial, sino una sociedad mercantil estatal.
La «contratación» que ha se sujetarse a normas propias del sector público no es la de personal asalariado sino la de obras o servicios.
Las normas del EBEP son inaplicables a las sociedades mercantiles de titularidad pública.
Salvo en temas patrimoniales y relacionados con ellos, a esta mercantil se le aplican las mismas normas que a cualquier otra.
Doctrina constitucional y de esta Sala conducen a la misma conclusión: no cabe extender a TRAGSA las normas sobre empleado público."
Horrela, Auzitegi Gorenak ondorioztatzen du merkataritza-sozietate publikoetan langileen kontratazioa eraendu behar duten arauak beste edozein sozietate pribatutan betetzen diren berberak izan behar direla.
Ildo beretik, MBren kontratazio-politikak ez ditu inola ere agortzen Auzitegi Gorenaren egungo interpretazioak eskaintzen dizkion malgutasun juridikoko aukerak. Halaber, MBk ez du enplegurako sarbidea merkataritza-sozietate pribatu baten malgutasun-irizpide berberekin arautzen. MBk berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioetan sinesten du eta horiek bermatzen ditu; horretarako, printzipio horiek betetzen direla zaintzen duen sistema arautu bat dauka. Hala, beste gauza bat da herri administrazioari soilik aplikatzen zaizkion formalitateak eta arauketak ere bete behar izatea, Auzitegi Gorenak argitasun osoz jo duen bezala.
5.– Iritziaren aurrean (kontratuak egikaritzeko gehieneko epea gainditzea).
Alegazioa:
Pleguetan ezarritako egikaritzeko gehieneko epea gainditu egin da 12. eta 13. zerbitzu-espedienteetan.
– Igogailuen eta eskaileren mantentze-lanak (12): Kontratua luzatu zen Preskripzio Teknikoen Pleguak egitean atzeratu zirelako. Hori gertatu zen aldaketa nabarmenak egin zirelako preskripzio teknikoen pleguen funtsean, instalazioak nahiko zaharrak baitziren. Hori dela-eta, modernizatzeko operazioak gehitu behar izan ziren, ordura arte kontratatutako mantentze-lanetan jasota ez zeudenak. Horretarako, fabrikatzaileek mantentze-lanen inguruko dokumentazioa eta energia-eraginkortasunaren eremuko modernizazioen proiektu bat aurkeztearen zain egon ginen; hala, hori Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bidez kudeatu da.
– Publizitatean eta marketinean laguntza teknikoa emateko zerbitzua (13): 2016ko abenduaren 19an luzatzen da. Luzapen hori egin behar izan da 3. Linea gehitu delako Metro Sarera. Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Euskotren) sozietateak ustiatuko du linea hori; hala, bi ustiaketa horien arteko elkarrekintzak zehazteke zeuden kontratuaren xede den eremuan. Kontratuaren xedea eta irismena argi zehazteko, baterako ekintza-plan bat ezarri behar zen MBren eta Euskotrenen artean eta hori ezin izan zen amaitu 2017ko apirilera arte. Behin hori eginda, plegua sortu zen eta lizitazio bat atera zen, 2017ko uztailean argitaratu zena.
– Ateen eta uhateen mantentze-lanak: 2015eko abenduan argitaratutako lizitazioa hutsik geratu zen urtarrilean. Aurretiazko lizitazioaren emaitza kontuan hartuta, eta beharrezkoa zenez gure beharretara eta eskaintzaileen aukeretara egokitutako plegu bat idaztea, ezin izan zen beste bat deitu 2016ko uztailera arte; hala, 2016ko irailean esleitu zen. Bitartean, kontratua uzten zuen enpresak jarraitu zuen mantentze-lanak burutzen, baldintza ekonomiko berberetan, hain zuzen.
6. puntuaren aurrean (kontratua egikaritzea hori amaitu ostean).
Alegazioa:
Metro Bilbaoren publizitate estatikoko espedientean, pleguetan ezarritako egikaritzeko gehieneko epea gainditu egin da:
– Aldaketa nabarmenak egin ziren preskripzio teknikoen pleguen funtsean, euskarri digital gehiago eta agerpen berriko bestelako euskarri batzuk gehitu zirelako. Hala eta guztiz ere, kontratu hori ez denez kontratuen legearen menpeko kontratu bat, luzapen bat egin zen, pleguak hobeto idazteko eta zehazteko. Horrez gain, adierazi beharra dago lizitazioaren esleipena atzeratu egin zela Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoaren aurrean erreklamazio bat jarri zelako eta horrek lizitazio-prozedura luzatu egin zuen.
III.– Epigrafea barne-kontroleko sistemen eta kudeaketa-prozeduren inguruko gogoetak.
III.2.– Metro Bilbao, S.A.
III.2.1.– Langileria.
Kontsolidagarria ez den ordainsari aldakorraren sortzapenerako ezarritako helburuen inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Kontsolidagarria ez den ordainsari aldakorra banatzeko helburuei dagokienez, hauxe adierazi behar da:
– Hala, 302.793 euroko zenbatekoa 740 langileren artean banatu da, inolako ordainsari aldakorrik kobratu ez duten zuzendaritzako kideak kanpo utzita. Zenbateko horren barruan sartzen dira Unitate Buruzagitza guztien artean banatutako 31.428 euro, hurrengo puntuan aipatzen direnak.
– Helburuei dagokienez, adierazitako soldata-egitura berriak berariaz gomendatzen du gaur egun ezarrita dauden helburuetatik (enpresaren helburu orokorrak) pixkanaka ezartzeko, hain zuzen ere, banantze handiagoa lortzeko. Hedapen hori abiarazteko, zehazki, banakako helburuetara arte, bilakaera-garapen graduala behar da; hortaz, oraindik ere, ezartzeko prozesuan dago.
Kudeaketako zuzendaritzak langileak kudeatzearen inguruan hartutako erabakien konstantzia dokumentalaren aurrean.
Alegazioa:
Kudeaketako zuzendaritzak langileak kudeatzearen inguruan hartutako erabakien konstantzia dokumentalari dagokionez, adierazi behar da ezin dela esan konstantzia dokumentalik ez dagoela. Egia da enpresako lan-harremanak arautzen dituzten erabakien ebidentzia dokumentala dagoela. Izan ere, kudeaketako zuzendaritzak langileen kudeaketaren inguruko enpresa-politikaren gida-elementu nagusiak sinatzen edo onartzen ditu formalki. Zentzu horretan:
– hitzarmeneko langileen ordainsari-politika arautzen duen 2016-2018 hitzarmen berria sinatu du;
– hitzarmenetik kanpoko langileentzako soldata-egitura berria onetsi du, baita agintea duten langileen eta arduradun teknikoen Garapen-osagarria (HKaren F eta G maila), dokumentatuta ere badagoena.
– Halaber, laneko lan-kontratu guztiak sinatzen ditu.
Aipatutako dokumentuek eta erabakiek arautzen dituzte enpresaren lan-kontratu guztiak; hala, kudeaketako zuzendaritzak sinatu eta berariaz onetsi egin ditu dokumentu eta erabaki horiek.
Jakina, garrantzi gutxiagoko beste alderdi batzuk existitzen dira langileen kudeaketa-politikaren barruan (lanpostu lekualdaketak; langileen ebaluazioa; diziplina-espedienteak irekitzea), kudeaketako zuzendaritzak zuzenean sinatzen ez dituenak; izan ere, enpresaren beste organo batzuek burutzen dituzte horrelako jarduketak. Hala eta guztiz ere, hori horrela izanda, langileekin lotutako izapide guztiak kudeaketako zuzendaritzak benetan egikaritzen eta dokumentatzen ez dituen arren, ezin dugu Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren baieztapenarekin bat egin, hau da, langileen kudeaketari dagozkion konstantzia dokumentalik ez dagoela. Izan ere, dokumentu eta erabakirik garrantzitsuenen konstantzia dokumentala badago, baina, jakina, ez da langileen kudeaketarekin lotutako egintza guztietara hedatzen konstantzia hori, batzuetan dagokion zuzendaritzari edo unitateari eskatzen zaiona.
Era berean, ezin gara Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren beste baieztapen batekin bat etorri; hain zuzen ere, horrek adierazi du zuzendari kudeatzaileak langileen kudeaketa ororen konstantzia dokumentala jaso behar duela. Aurreko puntuetan azaldu den bezala, langileei dagokienez, MBri ezin zaizkio aplikatu administrazio-prozeduran ezarritako formalitateak eta eskakizunak. MBk, langileen kudeaketarekin lotutako banakako egintzei edo izapidetze-egintzei dagokienez, modu deszentralizatuan jardun dezake eta, edonola ere, instantzia eskudunei jakinaraziko die, besteak beste, kudeaketako zuzendaritzari. Kasu horietan, ez da beharrezkoa kudeaketa guztiaren egintza edo onespen formalik igortzea.
III.2.2.– Ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa.
Esleipenaren jakinarazpenean lizitatzaileek erreklamazioak jartzeko aukera duten zehaztu ez izanaren inguruko gogoetaren aurrean (uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 101. artikulua eta hurrengoak eta 39/2015 Legearen 40.2 artikulua).
Alegazioa:
Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 101. artikuluan eta hurrengoetan soilik arautzen da interesdunek kontratazio-organoaren erabakien aurrean jar dezaketen erreklamazioa, ez kontratazio-organoak erreklama daitezkeen erabakiak jakinaraztean bete behar dituen betekizunak eta formalitateak. Aitzitik, jakinarazpen horiek badaude araututa uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 84. eta 85. artikuluetan; horietan, ez da ezartzen beharrezkoa denik jakinarazpen bakoitzean berariaz adieraztea erabakiaren aurrean errekurtso bat aurkez daitekeela.
Ezin da balioduntzat jo 39/2015 Legearen 40.2 artikuluaren aipamena; izan ere, 39/2015 Legea administrazioei, entitateei eta erakunde autonomoei aplikatzen zaie eta merkataritza-sozietate publikoek eta zuzenbide pribatuko bestelako erakundeek soilik bete behar dute mota horretako erakundeak bereziki aipatzen diren manuetan [39/2015 Legearen 2.2.b) artikulua]. Horri dagokionez, adierazi behar da 39/2015 Legearen 40.2 artikuluak ez dituela zuzenbide pribatuko erakunde edo sozietate horiek aipatzen. Hortaz, aurretik aipatutako 2.2.b) artikulua aplikatuz, ezin da jo 40.2 artikuluan jasotako eskakizunak MB bezalako merkataritza-sozietate bati eskatu ahal zaizkionik.
Gogorarazi behar da MB merkataritza-sozietate bat dela eta zuzenbide pribatua aplikatzen duela, arau batek arau espezifikoak betetzeko berariaz eskatzen dion kasuetan izan ezik. Kasu honetan, arau hori ez da existitzen eta ikusi da 39/2015 Legeak ez diola aztertutako alderdi horretan eragiten; beraz, MB ez dago behartuta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak antzemandako formalitate hori betetzera.
Gauzak horrela, horrek ez du inola ere esan nahi MBk aipatutako informazioa ematea saihestuko duenik edo kontratazioaren inguruan hartzen dituen erabakiak erreklamatzeko aukera ezkutatuko duenik. Kontratazioaren inguruko erreklamazioak aurkezteko aukera MBren kontratazioaren dokumentu gidarian adierazten da eta hori kontratatzailearen profilean dago argitaratuta: kontratazio-jarraibideak. Publiko orokorrak eskura dezake dokumentu hori eta lizitatzaile orok ezagutu behar du dokumentu hori edozein eskaintza aurkeztu aurretik; dokumentu horretan berariaz iragartzen da kontratazioaren inguruan erreklamazioak jartzeko aukera eta zeintzuk diren kasu bakoitzean jar daitezkeen erreklamazioak.
Kontratu-dokumentazioan balio zenbatetsia jasotzearen aurrean.
Alegazioa:
Kontratuaren dokumentazioan ez da agertzen lizitazio-prozedura ezartzeko atalaseak zehazten dituen balio zenbatetsia.
Arau orokor gisa, datu hori kontratazio-espedienteen «espedientearen hasierako» aktan adierazten da. Eskatzen duen edozein lizitatzailek eskura ditzake informazioa eta akta.
Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legeak ezarritakoa baino zenbateko txikiagoko espedienteetan Protrans erabiltzearen inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Nabarmendu behar da aipatutako 191. artikuluak kontratatzailearen profilean argitaratzearen publizitate-baliabide alternatiboak arbitratzeko aukera ezartzen duela, betiere baliabide alternatibo hori kontratazio-jarraibideetan araututa badago. Zentzu horretan, MBren kontratazio-jarraibideetan, beren-beregi arautzen da uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen atalaseen azpitik dauden kontratuentzako deialdien publizitate-baliabide gisa berezko sailkapen-sistema baten existentzia (Protrans). Hala, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legeak publizitate-sistema hori onartzen du zenbateko handiagoko kontratuentzat.
Pleguan aurreikusitako aldaketek Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 106. artikuluak eskatutako zehaztasun- eta argitasun-betekizunak betetzen ez dituztenaren inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Aipatutako klausulak kontratuetan dauden klausulak dira eta horiek dira inoiz egikaritu. Hortaz, ezabatuko dira.
Lizitazio-mota berdintzen duten eskaintzei puntuak eman ahal dizkieten formulak erabiltzearen inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Horren inguruan, adierazi behar da egia dela MBk puntu guztiak banatzen ez dituzten formulak baliatzen dituela, edonola ere bermatzen baitute puntuaziorik altuena ematea preziorik onena duen eskaintzari. Hala, puntuazio hori abiapuntutzat hartuta, puntuak proportzionalki banatzen dituzte gainerako eskaintzen artean. MBk erabiltzen duen formularen xedea da ekonomikoki onuragarriena den eskaintza antzematea; horrela, ez zaie puntuazio-alde nabarmenik ematen ekonomikoki garrantzirik ez duen aldaketa erlatiboa duten eskaintza ekonomikoei. Hala, lizitazioko gehieneko aurrekontua 1.000.000 eurokoa den kontratu batean, onargarria al da oso puntuazio desberdinak ematea ekonomikoki 5.000 euroko aldea duten eskaintzei? Argi dago ezetz. Mota horretako formulak proportzionalak dira eta puntu guztiak banatzen dituzte proportzionalki, eskaintzarik onenari puntuazio osoa bermatuz eta zero puntu emanez lizitazio-mota berdintzen duenari; hala, formula horien emaitzak irrazionalak izan daitezke «eskaintzarik onuragarrienaren» ikuspuntutik. Izan ere, antzeko eskaintza ekonomikoei puntuazio-alde gaindiezinak ematen dizkiete eta kontratazio-organoa behartzen dute kontratua teknikoki hala-nolako eskaintzei esleitzera; hain zuzen ere, eskaintza horiek aurrezki hutsala aurkezten zuten teknikoki paregabea zen beste eskaintza baten aurrean. Mota horretako formulekin, banaketa oso eta proportzionalarekin, prezioaren gehiegizko haztapena egiten da eskaintza teknikoaren gainean eta ekonomikoki onuragarriena den eskaintzari esleitzea eragozten dute.
Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiak MBk erabiltzen duen formula aztertu egin du jadanik, zehazki, 2017ko otsailaren 24ko ebazpenean. Kasu honetan, administrazio auzitegiak MBk erabiltzen duenaren formula berdintsua baliozkotu zuen; izan ere, soilik zuzendu zuen baja ausartegiaren ezarpena, hain zuzen, lizitazio-prezioaren % 10ean, jotzen zuelako puntuak banatzeko urkila estuegia zela (4 puntu besterik ez baja ausartegitzat hartutako eskaintzaren eta lizitazio-aurrekontuaren artean):
«La fórmula elegida por el órgano de contratación establece un criterio proporcional que permite la atribución de 40 puntos a la oferta que presentó el precio más bajo y al resto de propuestas los puntos se asignarán de forma inversamente proporcional a la oferta más baja. Esta fórmula constituye un criterio elegido por el órgano de contratación y expresado en los pliegos -150.2 del TRLCSP-, tiene relación con una de los principales elementos del contrato como es el precio que percibirá el contratista -150.1 del TRLCSP- y permite favorecer en la puntuación a las propuestas más económicas, frente a las que realizan una propuesta con un precio más elevado -150.1 del TRLCSP-. No obstante la fórmula, teniendo en cuenta el límite del 10% del precio base de licitación establecido para considerar desproporcionada elegida, no permite discriminar de manera proporcional las propuestas económicas de los licitadores. Sirva como ejemplo, considerando como propuesta de una licitadora el presupuesto base de licitación –expresado con carácter anual- de 1.359.073,57 euros. Este licitador, que ha propuesto rebaja alguna en su oferta económica, recibiría 36 puntos si la mejor oferta fuera 1.223.166,213 euros, que representa en cambio una rebaja del 10% del presupuesto de licitación y simultáneamente el límite que el órgano de contratación ha configurado para considerar la oferta anormal o desproporcionada, oferta que obtendría de acuerdo con la fórmula discutida 40 puntos, es decir tan sólo 4 puntos de diferencia respecto de la que no ha ofrecido rebaja alguna.
La diferencia de cuatro puntos sobre un total a distribuir de cuarenta entre la propuesta que coincida con el presupuesto de licitación y la que el órgano de contratación califica de desproporcional nos lleva a concluir que la fórmula elegida por el órgano de contratación no permite discriminar adecuadamente las propuestas económicas de los licitadores en consideración al elevado número de puntos que se atribuye al criterio de adjudicación siempre y cuando se mantenga como límite de para la desproporción el 10% del presupuesto base de licitación.»
MBren kasuan, Administrazio Auzitegi Nagusiak babesten duen formula berbera erabiltzen da, baina ez da organo horrek irregulartzat jotzen duen hori egiten; izan ere, lizitazio-prezioaren baja ausartegiaren % 10ean beharrean, baja ausartegia bajaren % 25ean ezarri da lizitazio-prezioari dagokionez. Horrela, urkila askoz zabalagoa da eta puntuazio-alde nabarmena egon daiteke lizitazio-mota berdintzen duen eskaintzaren eta baja ausartegia berdintzen duen eskaintzaren artean.
Horrenbestez, MBren formulak:
– Puntuaziorik altuena eskaintzarik merkeenari ematea bermatzen du eta soilik horri ematea puntuazio hori.
– Puntuak proportzionalki banatzen ditu eskaintza guztien artean.
– Puntuazio-alde nabarmena bermatzen du baja ausartegitik hurbil dagoen eskaintzaren eta lizitazio-mota berdintzen duen eskaintzaren artean.
Halaber, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak espediente bakar batean erabilitako formula bat aipatzen du (bidea mantentzeko lana); hala, bere txostenaren arabera, horrek ekonomikoki onuragarriena den eskaintza hautatzea eragozten du. Horri dagokionez, soilik adierazi behar da MBk jadanik ez duela formula hori erabiltzen lizitazio batean ere ez.
Baldintzen plegurik eta balorazio ekonomikoko formularik jaso ez izanaren inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Prozedura negoziatuaren bidez esleitutako 5 espedientetan, ez dira baldintzen pleguak jaso (2, 5, 9, 10. eta 11. espedienteak).
Kasu guztietan dira esleipendun bakarra egon daitekeen prozedura negoziatuak, bai menpekotasun teknologikoagatik, bai lizentzia industrialen edo patenteen eskubideengatik eta kasu guztietan daude justifikatuta txosten baten bidez edo hori eusten duen dokumentazio teknikoaren bidez. Bai edukia, produktuen edo emango diren zerbitzuen zerrenda, bai horien baldintzak, esleipendunarekin negoziatzen dira prozesu bakoitzean eta espedientearekin eta kontratuarekin lotutako azken eskaintzan islatzen dira.
Esleitutako 3 espedientetan, pleguetan ez da jaso balorazio ekonomikoa egiteko formula (12, 14. eta 16. espedienteak).
Alegazioa:
Akats bat egon zen eta ez zen pleguetan berariaz adierazi; hala ere, MBk egindako gainerako lizitazio guztietan erabilitako formula berbera baliatu zen.
Fidantza eratzearen inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Fidantza eratzeko onartutako moduen artean, fakturan atxikitzearena dago, MBren administrazio-plegu orokorretan arautzen den bezala. Hortaz, kontratua sinatu aurretik eratzen ez den kasu guztietan, besterik adierazi ezean, aukera hori aplikatzen dugu eta, kasu horietan, fidantza kontratua hasten den dataren ostean eratzen da beti.
Espediente batzuk Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu ez izanaren inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Egia da espediente horiek ez direla argitaratu, esleipendun bakarra zegoen publizitaterik gabeko prozedura negoziatuak direlako, bai menpekotasun teknologikoagatik, bai lizentzia industrialen edo patenteen eskubideengatik.
Espediente baten zerga-betebeharrak eta betebehar sozialak betetzearen eta luzapen-baldintzen txostenaren inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Luzapena kontratuaren baldintza berberetan egin zen eta zerga-betebeharren eta betebehar sozialen egiaztapenak egin ziren, MBk horretarako kontratatutako aplikazio informatiko baten bidez; aplikazio horretan, betebehar horiek betetzen ote diren egiazta daiteke denbora errealean (kontsultaren egunaren datan). Kontratuaren espedientean, ez zen gorde horien kopia fisikorik; hortaz, espedientean kontsultatu zenean, ezin izan zen luzapena onetsi zen unean egin zenaren federik eman.
Espediente baten egikaritzapen-epea aldatzearen inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Espedientean zuzendari teknikoak 2015-11-19an sinatutako eta Zuzendaritza Batzordean 2015-11-23an onetsitako txosten bat jaso da, dagokion aktan agerrarazi den bezala.
Isilbidezko luzapenen existentziari eta espedientean luzapena onetsi ez izanari buruzko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Isilbidezko luzapenei dagokienez, adierazi behar da, prozedura arintzen eta azkartzen zuen sistema bat izan arren, MBk kontratuak luzatzeko sistema aldatuko duela urte honetan eta berariazko luzapenak soilik aurreikusten dituen beste bat ezarriko duela.
Espedientean luzapenen onespenik ez agertzeari dagokionez, adierazi behar da espedientearen dokumentazioa artxibatzean edo zaintzean intzidentziaren bat egoteagatik ez direla agertzen; izan ere, onespenak edonola ere egiten dira eta horien ebidentzia espedientean geratzen da.
Publizitate estatikoko jatorrizko kontratua euskarri eta kanon berriak ezarriz aldatzearen inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Formatu digitaleko publizitatea eta binilorako euskarriak ez ziren indarreko kontratuaren xedea eta, horregatik, ez zeuden inolako kanonen menpe. Biak, hau da, publizitate digitala eta binilorako euskarriak gehitu ziren euskarri berri gisa eta horientzako kanon bat sortu zen ex novo; hala, euskarri bakoitzaren tratamendua desberdina da:
– Euskarri digitalak instalatzeko, esleipendunak egiten du inbertsioaren % 100; beraz, kanon hori ezarri zen egindako inbertsioaren itzulkin zentzuduna ahalbidetzeko. Bestalde, kanon hori ezarri aurretik, beste trenbide-ustiaketa batzuetan aplikatutako kanona aztertu egin zen eta egiaztatu zen MBn aplikatuko zen kanona merkatu-parametroetara egokitzen zela.
– Binilorako euskarriei dagokienez, kasu honetan, euskarriak Metro Bilbaorenak dira; hortaz, esleipendunak ez du inbertsiorik egin. Mota honetako euskarrietarako ezarritako kanona bat dator beste trenbide-ustiaketa batzuetan ezarritakoarekin; hala, MBk inguruabar hori egiaztatu egin du kanona ezarri aurretik.
Euskarri berrien gaineko kanonak berariaz onetsi ez izanari dagokionez, adierazi behar da berariazko onespen hori jaso egin dela espedientean. 2013ko azaroaren 26an, 2006ko urtarrilaren 2ko jatorrizko kontratuaren eranskina sinatu zen; hala, MBren zein esleipendunaren ordezkariek sinatu zuten eranskin hori eta bertan agertzen dira ustiatuko diren euskarri berriak eta horien gainean aplikatu beharreko kanonak.
Fluxu ekonomikoen; lizitazio-prezioaren; publizitate-espazioen ustiakuntza-kontratuaren esleipen-irizpideen eta esleipendunaren fakturazioaren gaineko auditoretza egitearen justifikazioaren inguruko gogoetaren aurrean.
Alegazioa:
Fluxu ekonomikoen justifikazioari dagokionez, adierazi beharra dago esleipendunak MBri bidaltzen dizkiola fakturazio-datuak. Datu horiek zuzenean iraultzen dira esleipendunaren salmenten eta fakturazioaren aplikaziotik; hala, urtero egiten da aplikazio horren auditoretza.
Publizitate-espazioen ustiakuntzaren hasieratik, ez da iragarleen erreklamaziorik jaso esleipendunen praxis okerraren inguruan, kanpaina bat ez erakustearen edo kanpaina erabakitakoen bestelako baldintzetan erakustearen eremuan, hain zuzen.
Hiru hilean behin, salmenten eta kontratazioen bilakaeraren datu globalak bidaltzen dira, euskarri motaren eta iragarlearen arabera sailkatuta. Eta, urtean hirutan gutxienez, zuzeneko bilerak egiten dira MBren euskarriak merkaturatzen dituen esleipendunaren talde komertzialarekin.
Pleguan ezarritako lizitazio-prezioari dagokionez, hau da, % 60ko gutxieneko kanona beste trenbide-ustiaketa batzuen merkatu-urkilaren barruan dago. Jakina, MBk egiaztapen hori egin zuen pleguan aurrekontua ezarri aurretik.
Bestalde, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak okertzat jotzen dituen zenbait inguruabar aipatzen dira:
– Kaudimenekoak izan behar diren esleipen-irizpideak erabiltzen dira.
– Ez da aurretik ezarritako prezioa berrikusteko sistemarik aurreikusten.
– Fidantza baxua ezartzen da kontratuaren bolumenarekin alderatuta.
Horri dagokionez, adierazi behar da aipatutako irregulartasun guztien abiapuntua dela premisa oker bat: kontratuari uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legea edo Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina aplikatzea. Prezioen berrikuspena, esleipen-irizpideak edo fidantza, besteak beste, aipatutako arauek arautzen dituzten kontzeptuak dira. Horri dagokionez, esan beharra dago arau horiek obra-, zerbitzu edo hornikuntza-kontratuei edo kontratu mistoei aplikatzen zaizkiela eta aztertutako kontratua ez da aipatutako kontratu figura horietako batean ere sartzen. Horren ondorioz, aipatutako kontratua arau horietatik kanpo geratu zen eta, hortaz, horietan araututako manuetatik kanpo ere bai.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak urratutzat jo duen araudia kontratu honi ez aplikatzearen auzia ezarrita geratu da Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak espediente honetan bertan 2016ko uztailaren 22an emandako ebazpenean.
MBk fakturazioari eta jarduerari buruzko kanpo-auditoretza bat egiteko duen ahalmenari dagokionez, berretsi nahi dugu egia dela aukera hori gauza litekeela MBk nahiko balu; orain arte, ez da aukera hori gauzatu, baina indarreko kontratuan zehar egikaritu liteke.