EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018118

EDIKTUA, 3233/2017 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-05-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201803193
Maila: Ediktua
Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan 3233/17 espedientea bideratu da, Ahmed Bakhada zehatuaren aurka (AIZ: XX4930256E; azken helbidea: Fika kalea 38-2.B, Bilbao, baina egun ez dakigu non dagoen). Espediente horretan, autoa eman da 2018-05-21ean, eta honako hau diote haren egitateek eta erabakiak:
AUTOA
Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 21a.
EGITATEAK
Lehenengoa.– 2017-05-09an, espediente honi dagokionez, jakin da Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 282/15-D auzian Ahmed Bakhada zehatuari gizartearentzat lan egiteko ezarritako 120 lanaldiko betearazpen-planaren berri.
Bigarrena.– 2017-09-12an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena bidali du, non esaten baita zehatuak, 30 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa; ez dakigu zergatik eta nolatan.
Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zerbitzu horretan agertu behar duela zehatuak, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak dekreta dezakeela zehapena ez duela bete; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zehatuari ezin izan zaiolako jakinarazi, auzi-ihesean baitago. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.
Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.
ERABAKIA:
Bete gabetzat jotzea Ahmed Bakhadari gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 120 eguneko zehapenetik 90 egun. Zehapen hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 282/015-D betearazpenean ezarri zitzaion.
Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.
Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.
Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zehatuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka, erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.
Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.
Ahmed Bakhada zehatua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hemezortziko maiatzaren hogeita batean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, jakinarazpen hau egiten denetik aurrera hiru eguneko epean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.