EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018115

EDIKTUA, 877/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-04-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201803124
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunterako demandari dagokionez, Fernando Benito Lavilla Gonzalez, Maria Cruz Baez Uriarte eta Pan Santa Maria S.A.en aurka, Laboral Kutxak eskatuta, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian bideratutako 877/2017 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:
91/2018 EPAIA
Epailea: David Losada Duran.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Data: 2018ko apirilaren 19a.
Alderdi demandatzailea: Laboral Kutxa.
Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.
Prokuradorea: Maria Leceta Bilbao.
Alderdi demandatua: Fernando Benito Lavilla Gonzalez, Maria Cruz Baez Uriarte eta Pan Santa Maria S.A.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak.
EPAITZA
Aurreko guztia aintzat hartuta, osorik baiesten da Fernando Benito Lavilla Gonzalezen aurka, Maria Cruz Baez Uriarteren aurka eta Pan Santa Maria S.A.ren aurka Caja Laboral Popular Coop. de Crédito erakundeak aurkeztutako demanda, eta honako erabakiak hartu dira:
Lehenengoa.– Alderdien artean 2002ko apirilaren 19an eta 2011ko urtarrilaren 14an sinatutako finantza-errentamendua suntsitua dela deklaratzen da.
Bigarrena.– Demandatuak kondenatzen dira solidarioki Caja Laboral Popular Coop. de Crédito erakundeari honako ondasun higiezina berehala itzul diezaioten:
Demandaren 1. agiri gisa aurkeztutako salerosketa eskrituran deskribatua: merkataritza-lokala, beheko solairuan kokatutakoa, Vitoria-Gasteizko Florida eta Errioxa kaleek bat egiten duten tokian dagoen eraikinaren A-azpipartzelan (20. zk.; sarrera Errioxa kaletik dauka); honela dago inskribatuta Gasteizko 5. zenbakiko Jabetzaren Erregistroan: 23632 finka, 4342 liburukia, 646 liburua, 159 folioa.
Hirugarrena.– Pan Santa María, S.A., Fernando Benito Lavilla González jauna eta María Cruz Báez Uriarte andrea kondenatzen dira solidarioki alderdi demandatzaileari berrogeita hiru mila bederatziehun eta hirurogeita hamabost euro eta hirurogeita hamaika zentimo (43.975,71) ordain diezaioten.
Laugarrena.– Pan Santa María, S.A., Fernando Benito Lavilla González jauna eta María Cruz Báez Uriarte andrea kondenatzen dira solidarioki alderdi demandatzaileari hileko ordainketa baten epeari dagokion kopurua (% 50ean handitua) ordain diezaioten, ondasun higiezina itzultzen atzeratzen diren hilabete edo hilabete-frakzio bakoitzeko.
Bosgarrena.– Pan Santa María, S.A., Fernando Benito Lavilla González jauna eta María Cruz Báez Uriarte andrea kondenatzen dira solidarioki alderdi demandatzaileari ebazpen honen zazpigarren oinarrian deskribatutako berandutze-interesak ordain diezazkioten.
Seigarrena.– Pan Santa María, S.A., Fernando Benito Lavilla González jauna eta María Cruz Báez Uriarte andrea kondenatzen dira solidarioki kausa honetan sortutako kostu prozesalak ordaintzera.
Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Fernando Benito Lavilla Gonzalez, Maria Cruz Baez Uriarte eta Pan Santa Maria S.A. demandatuei behar bezala jakinarazteko, honako hau egin eta sinatzen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko apirilaren hogeita hiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.