EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018115

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 4koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez jendaurrean jartzen da Oiartzunen Berango 2004 Servicios Logísticos SLren instalazioetan, hondakinen kudeaketa jarduerarentzako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Xedapenaren data: 2018-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201803106
Maila: Ebazpena
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea, edo hori ezinezkoa denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena osotasunean babes dezan.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak ezarritakoari jarraikiz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat herri-administrazioren koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, proiektu publikoek zein pribatuek, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar dute, legean adierazten den moduan.
Ingurumen-organo honetan ingurumen-baimen bateratua lortzeko eta Ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko izapidea hasi da, Oiartzunen Berango 2004 Servicios Logísticos SL enpresak hondakinen kudeaketa jarduera proiektuarena; izan ere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateginaren 1. eranskinean jasotzen da, eta baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean ere.
Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak aurreikusten duen prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak xedatutakoaren arabera, autonomia erkidegoek beharrezko neurriak hartuko dituzte ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko, derrigorrezkoak direnean eta eskumena autonomia erkidegoari dagokionean.
Ondorioz, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuak ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri behar dira, Oiartzunen Berango 2004 Servicios Logísticos SL enpresak sustatutako hondakinen kudeaketa jardueraren ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta, oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia. Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Oiartzunen Berango 2004 Servicios Logísticos SL enpresak sustatutako hondakin kudeaketa jardueraren ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Bigarrena.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo 70, Donostia).
Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Oiartzungo Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan.
Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (https://euskadi.eus/egoitza) izango da, herritarrek errazago eskura dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.