EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018115

AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Urkiolako eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari, eta jendaurrean jartzen da.

Xedapenaren data: 2018-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201803103
Maila: Agindua
2016ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez, Urkiolako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onartzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zen.
Arabako Foru Aldundiak planaren gaineko txostena egin du, eta, gero, entzunaldi-izapidea ere bete du, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.b) artikulua betez.
Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak 2018ko ekainaren 7an egindako deialdian, plan horren berri eman zen, eta onartu egin zen, 2018ko ekainaren 8an emandako txostenak egiaztatzen duenez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 7.c) artikuluak ematen didan eskumena dela bide (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Urkiolako eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planaren hasierako onarpena agintzea.
Bigarrena.– Urkiolako Parke Naturalaren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana jendaurrean jartzea, 60 egunez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Interesdunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/natura) kontsultatu ahal izango dute dokumentu hori.
Era berean, erakunde hauetan ere aztertu ahal izango da dokumentua:
– Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Abadiño, Amorebieta-Etxano, Aramaio, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza eta Mañariko udalak.
Alegazioak, iradokizunak eta oharrak, ahal dela, baliabide elektronikoen bidez bidaliko dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARIA ARRIOLA LÓPEZ.