EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018115

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 8koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren).

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201803099
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/27an argitaratutako 2018/02/26ko AGINDUA [201801028]
  • Ikus 2018/05/31n argitaratutako 2018/05/23ko EBAZPENA [201802859]

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduratarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra dago hautaketa-prozesuan parte hartzeko.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2018ko maiatzaren 31koa), onartu zen hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu ziren izangaien behin-behineko zerrenda.
Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin aztertuta, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren).
2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:
– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».
– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Aurreko probak: gaztelania eta euskara» – «Irakasleen hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea».
3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, bost laneguneko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.