EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018114

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-inguruneen garapenera eta ekonomia-dibertsifikaziora bideratutako laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Xedapenaren data: 2018-05-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201803078
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/27ko AGINDUA [201706300]

Ikusi da 2017ko abenduaren 27ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), zeinaren bidez deialdia egiten baita 2018ko ekitaldirako «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzak emateko.
Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Balorazio Batzordeak hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko zuzendariak izendatuak: bi, aipatu zuzendaritzako kide izango dira, eta bi horietako batek presidente gisa jardungo du. Hirugarren pertsona HAZI Fundazioak proposatuko du.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:
Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.
Batzordekideak:
– Olga Prado Villar, idazkaria ere izango dena.
– Virginia Andrés Aranberri, HAZI Fundazioak proposatutako pertsona.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.