EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2018112

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, erakunde horren lanpostu-zerrendan egindako aldaketak argitara emateko dena.

Xedapenaren data: 2018-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201803038
Maila: Ebazpena
Ebazpen hori azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean hartu da. Dekretu horren bidez, arautu egiten dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak. Izan ere, 2018ko maiatzaren 22an egindako bilkuran, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak erabaki zuen lanpostu-zerrendan aldaketa bat egitea, Aholkularitza Juridikoko Arloko arduradun-lanpostua sortzeko. Aldaketa hori egiteko, dagokion administrazio-espedientea izapidetu da, behar diren txostenak eskatu eta eman ondoren. Horietako batzuk ditugu, hain zuzen ere, Aurrekontu Zuzendaritzarenak, Funtzio Publikoko Zuzendaritzarenak eta Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzarenak. Langileei entzuteko izapidea ere bete da.
Hartutako erabakiari jarraituz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak behar diren neurriak hartu beharko ditu erabakia gauzatzeko eta egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren bertsio kontsolidatu baten bidez.
Horrenbestez, Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako Erabakia, aurretik aipatutakoa, betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako Erabakiaren berri ematea. Erabaki horren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrenda aldatzea, handituz. Ebazpen honen I. eranskinean ageri da zerrenda.
Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendan egindako aldaketen berri ematea. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da zerrendaren bertsio kontsolidatua.
Hirugarrena.– Lanpostu-zerrendan egindako aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako erabaki honek, ebazpen honen bidez jakinarazten denak, bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.