EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018111

EDIKTUA, 237/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-05-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201803017
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 237/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Zurich Insurance PLC, Espainiako sukurtsala.
Abokatua: Alejandro Fernandez Galan.
Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.
Demandatua: Mario Alvarez Cuazo.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horren gainean, 55/2018 epaia eman zen, 2018-05-04an. Hau dio epaitzak:
EPAITZA
Baiesten dut Zurich Insurance PLC, Espainiako sukurtsalak Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak ordezkatuta aurkeztutako demanda, Mario Álvarez Cuazoren aurkakoa,
Demandatua kondenatzen dut demandatzaileei 259,68 euro ordaintzera, gehi errekerimendu judizialetik (2016-12-16) ordaindu arte sortutako ohiko interesak, hargatik eragotzi gabe epai honetatik aurrera interesa bi puntutan handitzeko aukera.
Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazortziko maiatzaren zazpian.
Mario Alvarez Cuazo demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.