EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018110

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22 Agindua argitaratzen duena, zeinaren bidez eteten baita Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea. Erabaki horren bidez, interes publikoko arrazoiak tarteko, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.

Xedapenaren data: 2018-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201802995
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/01/24an argitaratutako 2013/01/10reko 201300001 EBAZPENA

2018ko maiatzaren 22an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak erabaki zuen Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea etetea (erabaki horren bidez, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari). Horrenbestez, erabaki horri behar duen publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, zeinaren bidez eteten baita Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea (erabaki horren bidez, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari). Erabaki hori eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 31.
Zerbitzu zuzendaria,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.
ERANSKINA, ZERBITZU ZUZENDARIAREN 2018 MAIATZAREN 30EKO EBAZPENARENA
AGINDUA 2018ko maiatzaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez eteten baita Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea. Erabaki horren bidez, interes publikoko arrazoiak tarteko, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d) artikuluaren arabera, prozedura bat ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legezko gehieneko epea eten ahalko da, administrazio bereko edo beste administrazio bateko organo bati nahitaezko txostenak eskatzen zaizkionean, txostena eskatzen denetik jaso artean, eta bi daten berri eman beharko zaie interesdunei. Era berean, artikulu horrexek xedatzen duenez, etenaldia ezingo da izan hiru hilabetekoa baino luzeagoa, eta, txostena eskatutako epean jaso ezean, prozedurak aurrera jarraituko du.
2018ko urtarrilaren 23an, Gobernu Kontseiluak erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedurari. 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren bidez, uko egin zitzaion frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106.5 artikuluan ezartzen denarekin bat eginez, berrikusteko prozedura ofizioz hasten bada eta hasten denetik sei hilabete igarotzen badira ebazpenik eman gabe, prozedura iraungi egiten da.
Entzuteko izapidea egin zaie eragindako erakundeei, kontsulta publikoaren izapidea bideratu da, eta aurkeztu diren alegazioak aztertu dira; bada, ebazpen-proposamen bat idatzi da, eta, gainerako dokumentazioarekin batera, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora bidali da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106.1 artikuluan eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 3.1.g) artikuluan xedatzen denarekin bat. Halaber, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 26.1 artikuluak ezartzen duenez, Batzordearen irizpenak emateko epea horren esku-hartzea aurreikusten duen xedapenean adierazitakoa da, eta, adierazita ez badago, bi hilabetekoa.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez bidali dira ebazpen-proposamena eta gainerako dokumentazioa Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora.
Bestetik, ebazpen hau izapide-egintza ez-kualifikatua da; hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 (bigarren paragrafoa) artikuluan jasotakoarekin bat, ezin daiteke errekurtsorik jarri honen aurka; hala ere, interesdunek alegazioak jarri ahalko dituzte, prozedura amaiaraziko duen ebazpenean aintzat har daitezen.
Horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea etetea (erabaki horren bidez, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari), txostena eskatu denetik (2018ko maiatzaren 18tik) txostena jaso artean.
Bigarrena.– Interesdunei ebazpen hau jakinaraztea, eta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren txostena jasotzen denean, etenaldia amaitu dela jakinaraztea.