EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018109

456/2018 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 122/2018 Ebazpenean dauden hutsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, onartu ziren Farmazialari kategorian (Ospitaleko Farmaziako fakultatibo teknikoaren lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Mediku-Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Xedapenaren zenbakia: 201800456
Xedapenaren data: 2018-04-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201802965
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/03/05ean argitaratutako 2018/02/14ko 201800122 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako hutsak atzeman dira otsailaren 14ko 122/2018 Ebazpenean (martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.), eta, beraz, zuzendu egin behar dira:
(III. eranskinean 6. orrialdean):
Honako hau dioenean:
«2.–Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan Administrazio sanitarioko edota Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetako lehen mailako arretako osasun-zerbitzuetan ere Farmazialari gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.»
Hau esan behar du:
«2) Osakidetzako zerbitzu erakundeetan edo Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Administrazioan, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako edo, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lehen mailako arretako Farmazialari gisa edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.»
Honako hau dioenean:
«3.–) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Administrazio Sanitarioan, Osasun Sailean, eta Insaludeko, Osasun Ministerioko eta Autonomia Erkidegoetako zein Europa Batasuneko beste estatu kideetako sare publikoetako egitura baliokideetan Farmazialari kategorian edo langile ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.»
Hau esan behar du:
«3) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Administrazio Sanitarioan, Osasun Sailean, eta Insaludeko, Osasun Ministerioko eta Autonomia Erkidegoetako zein Europa Batasuneko beste estatu kideetako sare publikoetako egitura baliokideetan Farmazialari kategorian langile ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.