EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2018106

IRAGARKIA, Eika, Koop.E. (kooperatiba xurgatzailea) eta Isoleika, Koop. E. (kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko xurgapenagatiko bategiteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-05-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201802925
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2018ko maiatzaren 19an Eika, Koop. E.ren eta 2018ko maiatzaren 11an Isoleika, Koop. E.ren ohiko batzar orokorrek bi kooperatibak bategiteko erabakia hartu dutela, Eika, Koop. E.k Isoleika, Koop. E. xurgatuz. Bi kooperatiben kontu auditoreek, bere kasuan, egiaztatutako 2017ko abenduaren 31n itxitako bategite balantzeak onartu dira, eta bategite erabakia 2018ko apirilaren 26an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako Bategite Proiektura egokitu da. Modu honetan, Isoleika, Koop. E. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Eika, Koop. E.ra.
EKLren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bategitean parte hartu duten kooperatibetako aurka bozkatu duten bazkide guztiek eta, Batzar Orokorrean ez egonda, azken bategite erabakiaren iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.
Modu berean adierazten da bategitean parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea, EKLren 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera, bategite erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.
Etxebarria, 2018ko maiatzaren 22a.
Eika, Koop. E.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria,
IBON IBARZABAL KORTABITARTE.
Isoleika, Koop.E.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria,
Eika, Koop.E.ren ordezkari pertsona fisikoa,
DANIEL DE LOS TOYOS LÓPEZ.