EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2018105

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humanitarioetarako laguntzak ematen baitira larrialdietarako laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako finantzaketa-lerro iraunkorretik, 2018rako garapenerako lankidetzaren kargura.

Xedapenaren data: 2018-05-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201802894
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/11n argitaratutako 2018/03/28ko EBAZPENA [201801889]

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautu zituen garapenerako lankidetzaren kargupeko ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi jarduketa mota nagusi bereizi zituen. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinen bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira, urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.), 2018rako garapenerako lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.
Deialdiaren ebazpenaren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2018ko maiatzaren 22ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren erakundeei diru-laguntzen eskaerak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena.– Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igaro eta ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta irekita geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.