EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-06-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2018105

83/2018 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201800083
Xedapenaren data: 2018-05-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201802882
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko maiatzaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Aranzazu Sanabria Llaguno andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko maiatzaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.