EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018104

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 18koa, HABE ko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017-2018 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

Xedapenaren data: 2018-05-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201802872
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/29an argitaratutako 2017/09/08ko EBAZPENA [201704684]

2017ko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017-2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABE ren zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 8ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.4 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABE ren zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2018ko maiatzaren 18a.
HABE ko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.