EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018104

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 22koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, 2018ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Xedapenaren data: 2018-05-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201802869
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/20ko EBAZPENA [201706291]

Kontsumobideko zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu zen, 2018ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.
Lau erakundek eskabidea aurkeztu zuten 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.
Kontuan hartu da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratu den epaimahai kalifikatzaileak 2018ko maiatzaren 9an egindako proposamena.
Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau.
XEDATZEN DUT:
1.– Diru-laguntzak ematea kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuetarako; 388.887,24 euro guztira, honako erakundeen artean eta honela banatuta:
Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE:
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB:
Euskal Kontsumitzaileen Elkartea – ACUV/EKA:
2.– Acubi, Asociación de Consumidores y Usuarios del Bidasoa elkarteak eskatutako diru-laguntza ukatzea, jarduera-esparrua EAE osoa izateko baldintza betetzen ez duelako (3. artikulua).
3.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.