EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018103

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 18koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2017-2018 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

Xedapenaren data: 2018-05-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201802849
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/29an argitaratutako 2017/09/08ko EBAZPENA [201704683]

2017ko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2017-2018 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 8ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 6.4 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2018ko maiatzaren 18a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.