EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018103

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak 2018ko ekitaldirako arautzen eta iragartzen dituena».

Xedapenaren data: 2018-05-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201802847
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/05/23an argitaratutako 2018/05/10reko AGINDUA akatsen zuzenketa [201802731]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduan, lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak 2018ko ekitaldirako arautzen eta iragartzen dituena (2018ko maiatzaren 23ko EHAA, 98. zk.). Beraz, zuzendu egiten da:
2018/2731 (38/26) orrialdean, IV. eranskinean, honako hau dio:
«Flyscharen ibilbidea Zumaian.»
Baina hau esan behar du:
«Flyscharen ibilbidea euskal kostaldeko geoparkean».