EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018103

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 23koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez indargabetzen baitira turismo- eta merkataritza-sektoreei laguntzak emateko zenbait agindu.

Xedapenaren data: 2018-05-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201802835
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2010/10/25ean argitaratutako 2010/10/20ko AGINDUA indargabetzen du [201004902]
  • 2011/03/28an argitaratutako 2011/03/16ko AGINDUA indargabetzen du [201101719]
  • 2011/07/21ean argitaratutako 2011/07/05eko AGINDUA indargabetzen du [201103667]
  • 2014/05/14an argitaratutako 2014/05/07ko AGINDUA indargabetzen du [201402103]
  • 2014/07/02an argitaratutako 2014/06/25eko AGINDUA indargabetzen du [201402957]
  • 2015/10/09an argitaratutako 2015/09/30reko AGINDUA indargabetzen du [201504270]

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak turismo- eta merkataritza-sektoreen lehiakortasuna sustatzea dauka legegintzaldi honetako erronka edo ardatz nagusitzat. Horretarako, iraganean aplikatu izan diren zenbait diru-laguntza Sailaren diru-laguntzen esparru berrira egokitu nahi dira, eta, hori lortzeko, diru-laguntzei buruzko araudi berria prestatzen ari da.
Horrenbestez, agindu honen xedea da sektore horien laguntzei buruzko aginduak indargabetzea, 2018ko ekitaldian deituko diren laguntzak planteatu den diru-laguntzen esparru berriaren araberakoak izan daitezen.
Zehazki, honako hauek dira planteatutako indargabetzeak eragindako programak:
Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzen programa.
Merkataritza-saltokien modernizazioa bultzatzeko programa.
Merkataritzaren inguruko ezagutza, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko eta zabaltzeko laguntzen programa.
Merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak.
Euskal Turismo Sariak.
Euskal Merkataritzako Sariak.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzen programa. Honako xedapen hau indargabetuta geratzen da:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 5eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzen programa.
2. artikulua.– Merkataritza-saltokien modernizazioa bultzatzeko programa. Honako xedapen hau indargabetuta geratzen da:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 25eko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programa.
3. artikulua.– Merkataritzaren inguruko ezagutza, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko eta zabaltzeko laguntzen programa. Honako xedapen hau indargabetuta geratzen da:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Agindua, ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa arautzen duena.
4. artikulua.– Merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak. Honako xedapen hau indargabetuta geratzen da:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Agindua, Merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.
5. artikulua.– Euskal Turismo Sariak. Honako xedapen hau indargabetuta geratzen da:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Agindua, Euskal Turismo Sariak arautzen dituena.
6. artikulua.– Euskal Merkataritzako Sariak. Honako xedapen hau indargabetuta geratzen da:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Agindua, Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dituena.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Agindu honetan ezarritako indargabetzeak egin arren, indargabetutako aginduen babespean emandako laguntzak xedapen horietan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira, amaitu arte.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.