EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018101

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2017ko abenduaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena, 2018ko ekitaldirako»; era berean, beste epe bat irekitzen da.

Xedapenaren data: 2018-05-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201802801
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/27ko AGINDUA aldatzen du [201706299]

Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako 2018ko ekitaldirako laguntzetarako dei egiten duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Aginduak (2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.) 31. oinarriko lehenengo tartekian ezartzen duenez, «50.000 eurokoa izango da informazio- edo promozio-jarduera batean diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua; jardueratzat hartuko da informazio- edo promozio-programa bat osatzen duten ekintzen multzoa». Oinarri horretan jasota dago neurri honetan ezarritakoa: «M03.2 Barne-merkatuko ekoizle-taldeek abiarazitako informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, Landa Garapenerako 2015-2020ko aldirako Programan jasota dagoena». Hala ere, eta ziurtatutako kalitatedun euskal produktuak elikadura-katean hobeto sartzen laguntzeko, hain zuzen ere ekoizleek eta produktuek kalitate-araubideetan duten parte-hartzea areagotuz, produktu horiek barne-merkatuetan duten kokapena eta aintzatespena hobetuz, Europako Batzordeari eskatu zaio Landa Garapenerako Programa aldatzea, informazio- edo promozio-jarduera batean diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua handitzeko, 150.000 euroko bihurtuz. Kontuan harturik eutsi egiten zaiola muga bati esaten duena kalitate hautagarriko programa batek gehienez ere Programaren aldi osoan azpineurri honetarako aurreikusitako gastu publikoaren % 25eko jaso dezakeela, eta kontuan harturik, baita ere, laguntza gehienez ere lagundu daitezkeen kostuen % 70era iritsi ahal izango dela (1305/2013 Erregelamenduaren 16. artikulua eta II. eranskina), gardentasun eta segurtasun juridiko handiagoa eman zaio idatzitakoari, eskatzaileek, diru-laguntza handiagoa lortzeko, sustapen-programa zatikatuak diseinatu beharrik izan ez dezaten, proposatzen dituzten jardueren eta ekintzen bakartasuna laguntza-kudeatzaileek auzitan jar dezakete-eta. Era berean, beste epe bat irekitzen da lehengo eskabideak berridazteko edo eskabide berriak aurkezteko.
Bestalde, Batzordeari eskatu zaion Landa Garapenerako Programaren aldaketan sartuta dago orobat «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (BJD) jatorri-deitura berria. Jatorri-deitura hura erregistratzeko eskaera Batzordeari jakina razi zaio dagoeneko. Babes nazional iragankorra eman zaio jatorri-deitura horri, sailburuaren 2017ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez (2017ko abuztuaren 14ko BOE, 193. zk.).
Aldaketa horiek 2018ko martxoaren 21ean jakina razi zitzaizkion Europako Batzordeari, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 65. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoa betez. Erregelamendu horren bidez, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen arruntak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen orokorrak ezartzen ziren, eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzen. Aldaketak deialdian sar daitezke, eskaera egiten den unetik aurrera. Hori dela eta, agindua adierazi bezala aldatzen da eta beste epe bat irekitzen, nahi duenak lehengo eskabideak berridatz edo eskabide berriak aurkez ditzan.
Ondorioz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak proposatuta eta Gobernu Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren I. eranskinaren 17. oinarriaren 2. apartatuaren a) paragrafoaren 1) tartekia (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Honela geratzen da idatzita:
«1) Errioxa/Rioja jatorri-deitura (JD) eta «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (BJD), «Idiazabal» (BJD), «Euskal sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (BJD).»
Bigarrena.– Aldatzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren I. eranskinaren 17. oinarriaren 2. apartatuaren b) paragrafoa (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Honela geratzen da idatzita:
«b) EBk aitortutako kalitate-araubideak, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoak aitortutako eta bertan ezarritako nekazaritako produktuen eta elikagaien ustiategiak egiaztatzeko araubideak barne –Eusko Labela–. Horien babesean daude nekazaritzako produktu hauek: euskal letxuga, euskal tomatea, Ibarrako piparrak, euskal babarrunak, Arabako patata, oliba-olio birjina estra, euskal esnea, euskal baserriko oilaskoa, euskal baserriko arrautza, euskal esne-bildotsa, baserriko txerria, eta eztia.»
Hirugarrena.– Aldatzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren I. eranskinaren 27. oinarriaren 4. apartatuaren c) paragrafoa (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Honela geratzen da idatzita:
«c) Mezu nagusitzat produktuaren jatorria hartzen dutenak, kasu hauetan izan ezik: «Idiazabal» (BJD), «Errioxa/Rioja jatorri-deitura» (JD), «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (BJD), «Euskal sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (AGB), «Euskal Okela» edo «Carne de vacuno del País Vasco» (AGB) eta Gernikako Piperra/Pimiento de Gernika» (AGB).»
Laugarrena.– Aldatzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren I. eranskinaren 31. oinarriaren 1. tartekia (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Honela geratzen da idatzita:
«– 150.000 eurokoa izango da informazio- edo promozio-jarduera batean diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua; jardueratzat hartuko da informazio- edo promozio-programa bat osatzen duten ekintzen multzoa.»
Bosgarrena.– Ordeztea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren II. eranskinaren 2017/6299 (47/19), 2017/6299 (47/22), 2017/6299 (47/45) orriak (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Orri haien ordez, agindu honen I. eranskinekoak ezartzen dira, modu korrelatiboan.
Seigarrena.– Ordeztea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren III. eranskina (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Eranskin haren ordez, agindu honen II. eranskina ezartzen da.
Zazpigarrena.– Ordeztea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren IV. eranskina (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Eranskin haren ordez, agindu honen III. eranskina ezartzen da.
Zortzigarrena.– Lehengo eskabideak berridazteko edo eskabide berriak aurkezteko epea hamar egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Agindu honen bidez eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez deitutako laguntza emateko (agindu haren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2018ko ekitaldirako; 2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), Landa Garapenerako 2015-2020ko aldirako Programaren aldaketa onartu beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 17a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
ANEXO I
ANEXO II
COSTES CERTIFICACIÓN
ANEXO III
AUTOABASTECIMIENTO