EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018101

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 16koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen).

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201802796
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/27an argitaratutako 2018/02/26ko AGINDUA [201801028]

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Aipatutako Aginduaren 7.3.1 oinarriaren arabera, 2018ko maiatzaren 2tik 14ra arte, biak barne, sarbide libreko eta desgaitasunagatiko erreserbarako txandetako izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu behar zuten.
Aipatutako programazioa epe barruan entregatu ez duten pertsonek galdu egingo dute hautaketa-prozeduran parte hartzen jarraitzeko eskubidea, eta baztertu egingo dira.
Programazio didaktikoa aurkeztu ez duten izangaiak ezarritako epean badirela egiaztatu ondoren,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedura Hezkuntzako Sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu zen).
2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:
http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Emaitzak» – «Programazio didaktikoa».
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Oposizio-aldia» – «Programazio didaktikoa».
3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka, bost laneguneko epean, argitara eman den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 16a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.