EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018099

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 9koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita 12.0005.48.01.01.02 (SH-325/11) espediente-I482011000105834 arau-hauste aktan lan-arriskuen prebentzioan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena aditzera emateko.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201802758
Maila: Ebazpena
UTE Eba-San José Clínica IMQ (Eraikuntza Birgaikuntza Artapena, S.L. eta Constructora San José, S.A.) enpresari irekitako zehapen-espedientea hartu da kontuan (IFZ: U-94015666; helbidea: Urquijo kalea 1 – 48014 Bilbao, Bizkaia), I482011000105834 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak 2011ko azaroaren 11n irekia.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez, UTE Eba-San José Clínica IMQ enpresari seiehun mila (600.000) euroko zigor bat ezarri zitzaion, lan-arriskuen prebentzioan arau-hauste oso astun bat egin zuelako. Arau-hauste hori Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko testu bateginaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dago (testu bategin hura abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen). «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».
Bigarrena.– Ebazpena 2018ko apirilaren 19an egin da irmo.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Espediente hau ebazteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari dagokio, honako hauetan ezarritakoa betez: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA), maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. Artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).
Aipatutako lege-betebeharrak eta aplikatu beharreko gainerakoak kontuan hartuta, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen eskuduntzak baliaturik, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ezarritako zigor irmoaren datuak:
– Sozietatearen izena: UTE Eba-San José Clínica IMQ (Eraikuntza Birgaikuntza Artapena, S.L. eta Constructora San José, S.A.)
– Zer arlotan diharduen: Eraikinen eraikuntza.
– Identifikazio fiskaleko kodea: U94015666.
– Helbide soziala: Julio Urquijo kalea 1, 48014 Bilbao (Bizkaia).
– Eraginpeko lantokia: «Igualatorio Médico Quirúrgico Zorrotzaurre» Ballets Olaeta, 4 – 48014 Bilbao (Bizkaia).
– Egindako arau-haustea. Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko testu bateginaren 13.10 artikulua: Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea.
– Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: seiehun mila (600.000) euro.
– Arau-hauste aktaren data: 2011ko azaroaren 11.
– Ebazpen zigortzailearen data: 2017ko apirilaren 4a.
– Zigorra irmo egin zen eguna: 2018ko apirilaren 19a.
Bigarrena.– Argitaratu nahi diren datuak lan-arriskuen prebentzioko arau-hauste oso astunen zigor-erregistroan inskribatzeko agintzea (erregistro hori Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago), lehenago aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Ezarritako zigorrari dagozkion erregistro-datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zigorra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 9a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.