EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018098

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 1139/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko hirugarren interesdunak.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-05-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201802738
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/01ean argitaratutako 2017/05/23ko AGINDUA [201702700]

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak agindu du bidal dakiola 1139/2017 prozedura arruntean jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtso hori agindu honen aurkakoa da: Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 23ko Agindua (2017ko ekainaren 1eko EHAA, 103. zk.), zeinaren bidez 2017-2018ko ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatzen baitira, eta laguntza horietarako deialdia egiten baita.
Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.