EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018098

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, «Norprevención SL» onar dadin meatze-makinistaren txartela lortzeko azterketa-zentrotzat.

Xedapenaren data: 2018-04-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201802725
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2006/04/12an argitaratutako 2006/03/14ko 200600063 DEKRETUA

Espedientea: EXA/2017/001.
AURREKARIAK
Hainbat espezialitatetako profesional baimenduei kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduen ziurtagiriak emateko araubideari dagokionez, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatu behar da, horrek arautzen baititu industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan aipatutako funtsezko gaietako batzuk zehaztu ditu.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-instrukzioa onartu zen, zeinetan arautzen baita nola lortu makineria finko eta mugikorreko meatze-makinistaren, meatze-argiketariaren eta lurpeko lanetako eta barne-meatzaritzako meatze-zaindariaren kualifikazio indibidualeko txartelak.
2017ko uztailaren 28an, «Norprevención SL» enpresak «makineria finko eta mugikorreko meatze-makinistaren txartela» lortzeko gaitasunak egiaztatu ahal izateko azterketa-zentrotzat jotzea eskatu zuen. Eskabide horrekin batera, industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren; zehazki, hauek:
– Erakundea identifikatzeko datuak: egoitza Lugoko (Lugo) Catasol kaleko 11 zenbakian du.
– Zentroaren helburua eskatutako egiaztapena lortzeko azterketa dela egiaztatzen duen agiria.
– Dagozkion azterketak egiteko erakundeak dituen instalazioen, giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.
– Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
2018ko apirilaren 3an, txosten teknikoa egin zuen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Meatzeen Atalak; beraz, eskabideari aldeko txostena egin zaiola ulertzen da.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan.
Bi.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoaren arabera izapidetu da; horrek arautzen ditu, bada, industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak, eta hainbat espezialitatetako profesional baimenduei kualifikazio indibidualeko txartelak emateko araubidea eta enpresa baimenduen ziurtagiriena. Dekretu hori Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez garatu zen.
Hiru.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betez, erakunde eskatzaileak behar beste dokumentazio aurkeztu du ikastaroei buruz, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz, eta erakundeak ikastaroak emateko dauzkan giza baliabideak ere behar bezala frogatu dira.
Lau.– Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekreturen 1. artikuluak ezartzen duenez, erregelamenduaren arauak gutxieneko arautzat hartuko dira, eta estatutu bidezko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek garatu egin ahal izango dituzte arau horiek. Hori da Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.2.c) artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz, oinarrizko arauak betearaztea ziurtatzen baitu.
Bost.– Meatze-makineria mugikorraren operadore eta gidariei buruzko araudia honako hauetan jasotzen da, funtsean: Meategietako Segurtasuneko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duen apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren 117. artikuluan, eta Industria eta Energiako Ministerioaren 1990eko apirilaren 16ko Aginduaren bidez onartutako Erregelamenduaren VII. kapituluko «Aire zabaleko lanak. Zereginen garapena» 07.1.03 Instrukzio Tekniko Osagarrian. Aipatu aginduaren 5.1 apartatuak zehazten duenez, meatze-makinaria mugikorra meatze-agintaritzaren baimena jaso duten operadore eta gidariek baino ezin dute erabili, beste betekizun batzuen artean. Gainera, 04.5.04 eta 04.6.02 Instrukzio Tekniko Osagarriek gidari eta makinisten betekizunak zehazten dituzte lurpeko ustiapenetako ibilgailuen kasuan. 863/1985 Errege Dekretuan ezartzen denez, lanbidean aritzeko baimen administratiboak langileen gaitasun fisikoaren eta egiten duten lanaren arabera berritu beharko dira.
Sei.– Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko irailaren 17ko Ebazpenaren bidez, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-instrukzioa onartu zen, eta instrukzio horren bidez, meatzeko makinistaren (makineria finko eta mugikorrekoa) praktikaldia eta kualifikazio indibidualeko txartelak lortzea arautu zen. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko maiatzaren 24ko Ebazpena –martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne–instrukzioa onartu zen –zeinaren bidez arautzen baita nola lortu makineria finko eta mugikorreko meatze-makinistaren, meatze-argiketariaren eta lurpeko lanetako eta barne-meatzaritzako meatze-zaindariaren kualifikazio indibidualeko txartelak–, espezialitate gehiago hartzen ditu aintzat eta haien erregulazioa sartzen du meatze-argiketariaren eta lurpeko lanetako eta barne-meatzaritzako meatze-zaindariaren espezialitateekin.
Zazpi.– Era berean, kontuan hartzekoa da Energia eta meatzeen arloan zenbait erregelamendu-arau aldatzen dituen martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretua, lege hauetara egokitzeko: azaroaren 23ko 17/2009 Legea (zerbitzu-jardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzkoa) eta abenduaren 22ko 25/2009 Legea (zeinak zenbait lege aldatzen baititu zerbitzu-jardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzko legera egokitzeko).
Aurreko legezko arauak eta aplikatu beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– «Norprevención SL» erakundea meatze-makinistaren txartela lortzeko azterketa-zentrotzat onartzea.
2.– Erakunde hori Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian inskribatzea, erregistro-zenbaki hau duelarik: ERF-603.
3.– Erakunde hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan izangaien lan-zentroetan azterketak egiteko azterketa-zentro gisa baimenduta dago. Horretarako, nahitaezko baimena eskatu beharko du lurralde-ordezkaritza honetan lan-zentro bakoitzerako, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzuetako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Donostia, 2018ko apirilaren 23a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.