EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2018098

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko agindua laugarren aldiz aldatzen duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201802720
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2013/07/31n argitaratutako 2013/07/10reko AGINDUA aldatzen du [201303467]

2013ko uztailaren 10eko Agindua aldatu egin behar da. Agindu horrek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu, eta 2014ko ekainaren 3ko, 2015eko uztailaren 9ko eta 2016ko maiatzaren 16ko Aginduen bidez aldatu zen.
Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bateginaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskal Autonomia erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ogasuna eta Ekonomia Sailak dagokion espedienteari aldeko informea eman diola, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko uztailaren 10eko Aginduan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituenean, «Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila» aipatzen den guztietan, horren ordez, «hezkuntza arloan eskumena duen saila» jarri behar da.
Bigarren artikulua.– 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren 2. artikuluaren 2. atala aldatzen da. Agindu horrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu. Aldaketaren ondorioz, atal hori horrela idatzita geldituko da:
«2.– Interesduna matrikulatzeko unean, prezio publiko horien diru-zenbatekoa aurretik ordainduta izatea eskatu ahalko da.
Hala ere, Musika Kontserbatorio Profesionaletako eta «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako ikasle ofizialen matrikulagatik, ordainketa antzeko hiru epetan ordaindu ahal izango dira prezio publikoak: lehenengoa matrikula egitean, bigarrena abenduko lehenengo astean, eta hirugarrena otsaileko lehenengo astean.
Era berean, «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoan goi-mailako kirol-irakaskuntzak egiten dituzten ikasleek matrikulari dagozkion prezioak ordaintzeko modua aukeratu ahal izango dute: matrikula egitean zenbateko osoa ordainduz edo bi ordainketa berdin eginez, lehena matrikula egitean eta bigarrena ohiko ebaluazioko probak egin baino lehen.
Beste aldetik, «I D arte» Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan goi-mailako arte-irakaskuntzak egiten dituzten ikasleek matrikulari dagozkion prezioak ordaintzeko modua aukeratu ahal izango dute: matrikula egitean zenbateko osoa ordainduz edo bi ordainketa berdin eginez, lehena matrikula egitean eta bigarrena otsaileko lehenengo astean.»
Hirugarren artikulua.– 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren 3. artikuluaren 1. atala aldatzen da. Agindu horrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu. Aldaketaren ondorioz, atal hori horrela idatzita geldituko da:
«1.– Eibarko Hezkuntza Esparruko ikasleei ematen zaizkien jantoki eta ostatuko prezio publikoak hauek izango dira (BEZa barne):
KONTZEPTUA - PREZIOA
A) Ostatua (astelehenetik ostiralera) (Bazkaria barne).
– Gorbea eraikinean (Logela bikoitza): 3072,37 euro/ikasturtea.
– Gorbea eraikinean (Bakarkako logela): 3560,37 euro/ikasturtea.
– Urkiola eraikinean (Logela bikoitza): 3772,72 euro/ikasturtea.
B) Ostatua (astelehenetik igandera) (Bazkaria astelehenetik ostiralera bakarrik barne).
– Gorbea eraikinean (Logela bikoitza): 3507,95 euro/ikasturtea.
– Gorbea eraikinean (Bakarkako logela): 4088,37 euro/ikasturtea.
– Urkiola eraikinean (Logela bikoitza): 4356´95 euro/ikasturtea.
C) Bazkaria (ez egoiliarrentzat): 5,70 euro».
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, baina agindu honetan xedatutako Eibarko Hezkuntza Esparruko jantoki eta ostatuko prezio publikoak 2018ko abuztuaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.