EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018097

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 122/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-04-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201802709
Maila: Ediktua
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 122/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Barbara Berasategui Fernandez.
Abokatua: Jose Ignacio Velasco Dominguez.
Prokuradorea.
Demandatua: Top Cars Motion-Top Gt Europe SL.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-06an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Jose Ignacio Velasco Dominguez legelariak jarritako demanda, Barbara Berasategui Fernandez defendatzeko, Top Cars Motion sozietateararen aurka, eta honako erabaki hauek hartzen ditut:
1.– Top Cars Motion sozietatea kondenatzen dut Barbara Berasategui Fernandezi 1.500 euro ordaintzera, gehi judizioz kanpoko lehen erreklamaziotik (2016ko uztailaren 28tik) hona sortutako legezko interesak (1.100, 1.101 eta ondorengo artikuluak).
2.– Top Cars Motion sozietatea kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Top Cars Motion-Top Gt Europe SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.