EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018097

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2017ko Ikerkuntzako Euskadi Saria Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean esleitzen duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201802700
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/14an argitaratutako 2017/12/05eko 201700261 DEKRETUA

Hezkuntzako sailburuaren abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak, Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, eta sariaren deia egiten Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 19ko Aginduak, 2017ko Ikerkuntzako Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean.
Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren esleitzeko prozedurari buruzko 9. artikulua betez,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Enrique Echeburua Odriozola irakasleari esleitzea 2017ko Ikerkuntzako Euskadi Saria, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.