EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018096

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Derioko geltokiaren seinaleztapen-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2018-05-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201802680
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/13an argitaratutako 2018/02/05eko IRAGARPENA [201800816]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: lanak.
b) Xedearen deskribapena: Derioko geltokiaren seinaleztapen-lanak.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2018ko otsailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 31. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat ehun eta berrogeita hamabi mila berrehun eta hiru euro hogeita zortzi zentimorekin (1.152.203,28), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2018ko apirilaren 19a.
b) Esleipenduna: Siemens Rail Automation, S.A.U.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat hamahiru mila eta hirurehun eta hirurogeita bi euro hirurogeita hemezortzi zentimorekin (1.013.362,78).
e) Burutzapenerako/entregarako epea: zazpi (7) hilabete).
Bilbao, 2018ko maiatzaren 3a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.