EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018096

702/2018 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Paloma Cobas Lozano andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Ginekologia (Onkologiako arloa).

Xedapenaren zenbakia: 201800702
Xedapenaren data: 2018-04-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201802660
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/18an argitaratutako 2017/06/13ko 201700825 EBAZPENA

Ekainaren 13ko 825/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Ginekologia (Onkologiako arloa).
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Paloma Cobas Lozano andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Ginekologia (Onkologiako arloa).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Paloma Cobas Lozano andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Ginekologia (Onkologiako arloa).
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2018ko apirilaren 11a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2018ko apirilaren 13a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E: (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.