EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018095

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoak hartutako «proTRANS» hornitzaileen sailkapen-sistema egokituari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2018-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201802655
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleipenduna.
a) Izena: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Helbidea: Atxuri, 6.
c) Herria: Bilbao.
d) Posta kodea: 48006.
e) Telefonoa: 94 401 99 00.
f) Faxa: 94 401 99 16.
g) Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.eus
2.– Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoak proTRANS enpresa hornitzaileen erregistroaren datu basea erabiliko du hainbat kategoriatan, betiere ura, energia, garraioak eta posta zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedura koordinatzeari buruzko 31/2007 Legearen ondorioetarako. Aipatu kategoriak lan-, produktu- eta zerbitzu-taldeetan sailkatzen dira, eta iragarki honetan jasotzen dira taldeok. Ondorio guztietara, iragarki honek lizitazio-deialdiaren balioa dauka.
Produktuak eta zerbitzuak, taldeen deskribapena:
1) Obrak eta instalazioak.
2) Mota orokorreko produktuak.
3) Trenbide sektoreko produktuak.
4) Autobus garraioko sektoreko produktuak.
7) Mota orokorreko zerbitzuak.
8) Trenbide sektoreko berariazko zerbitzuak.
9) Autobus garraio sektoreko berariazko zerbitzuak.
Aurreko talde bakoitzaren barruan sartutako produktuen eta zerbitzuen maila guztiak ezagutzeko, iragarki honetako I. atalean adierazitako harreman puntuan, produktuen eta zerbitzuen kodea eska dezakezu.
Sailkapena CPV (Kontratu Publikoen Hiztegi Komuna).
0900000, 14000000, 15000000, 18000000, 19000000, 22000000, 24000000, 30000000, 31000000, 32000000, 33000000, 34000000, 35000000, 38000000, 39000000, 41000000, 42000000, 43000000, 44000000, 4800000.
3.– Sistemaren eta egiaztatze metodoen arabera sailkapenerako bete beharko diren baldintzak.
Eusko Trenbideak, Ferrocarriles Vascos, S.A.U., aurrerantzean Euskotren, enpresa hauekin batera: Metro de Madrid, S.A., Empresa Municipal de Transportes de Madrid, S.A., Empresa Municipal de Transporte de Valencia, S.A., Euskal Trenbide Sarea, S.A., Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya, Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, Ferrocarril de Soller, S.A., Metro Bilbao, S.A., Metro de Málaga, S.A., Metropolitano de Tenerife, S.A., Mintra – Madrid, Infraestructuras del Transporte, Transportes de Barcelona, S.A., Ferrocarril Metropolitá de Barcelona, S.A., Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M., «proTRANS» deritzon Hornitzaile Erregistro sistema komun bat ezarri du, beraien hornitzaileak eta kontratistak modu eraginkor batean erregistratzeko tresna bat izateko helburuarekin, behar bezala eguneratuta, objektiboa eta ez diskriminatzailea.
Hornitzaileen erregistroa oinarrizko ezaugarrien arabera egiten da, eta bereziki, elementu pertsonalak, materialak, ekonomikoak eta teknikoak eskatzen duten produktu edo zerbitzuen mailarekin erlazioan. Hornitzaileak galdetegi bat osatu beharko du eta eskatzen den dokumentazioa bidali, eta baita Deklarazio Sinatua ere.
Galdetegian honako alderdiak aztertzen dira: konpainiaren informazio orokorra eta Merkataritza Erregistroko datuak edo baliokideak, harremanetako pertsona, pertsona funtsezkoa eta langile kopurua, biltegiak eta enpresako ekoizpen zentroak, konpainia uztartuak, azken urteetako kontabilitate eta finantza datuak, banketxea eta auditore nagusia, arrisku profesionalen bermatzea, kalitateko bermatze sistemei buruzko informazioa, ingurumen kudeaketa eta lan arriskuen prebentzioa, lan bakoitzerako informazio zehatza, aukeratutako produktua edo zerbitzua (erreferentziak barne).
«proTRANS»-era sartzea interesa duen edozein hornitzailerako beti irekita dago.
4.– Sailkapen sistemaren iraupena eta berritzeko urratsak.
Sailkapen sistemaren iraupena eta izapideak berrikuntzarako: Sailkapen Sistema berezkoa, Euskotrenek erabilitakoa, mugagabeko iraupena dauka, eta baita sistema horrek erabilitako «proTRANS» Hornitzaileen Erregistroarena.
«proTRANS»-en jada erregistratutako hornitzaileek, urtero izen-ematea berritu behar dute aipaturiko Erregistroan, 3. puntuan adierazitako informazioa eguneratuz.
6. puntuan izen-ematea izapidetzeko zuzendu behar duten helbidea adierazten da.
Egun «proTRANS»-en izen-emanda dauden hornitzaileak edo bertan izen-ematea eskatu badute, ez dute zertan berriro ere erregistroa eskatu beharrik.
5.– Lizitazio deialdia.
Iragarki hau lizitazio deialditzat balio du. Euskotrenek horretarako «proTRANS» Hornitzaileen Erregistro Sistema erabiltzen du 2. puntuan aipatutako produktu eta zerbitzu taldeetan sartutako mailetarako.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortu.
«proTRANS» egunerako kudeaketa eta operazioa Achilles España, S.L. enpresari fidatu zaio. Jarduera prozedura zehazten dituen sistemaren espezifikazioak eta beharrezko dokumentazioa sisteman parte hartzeko honako honetan batu daiteke:
Erregistro Saila, Achilles España, S.L.; General Ramírez de Madrid, 8-10, 1. E-28020 Madril. Telefonoa: (34) 91 426 49 13. Fac: (34) 91 426 49 11. E-mail: spain@achilles.com
Dokumentazio hau web orrialdearen bidez ere kontsulta daiteke: http://www.achilles.com/spain
7.– Bestelako informazioak.
Sistemak lehen fase bat osatzen du, Euskotreneko sailkapen prozesu aurretik. Konpainia honek sailkapen fase gehigarriak ezarri dezake horretarako irizpide gehigarriak zehaztuz berariazko jarduera sektoreetan. Sistema Euskotrenek erabil dezake eskaintzak aurkeztera gonbidatuak izango diren Hornitzaileen hautaketa burutzeko oinarri bezala. Ezarritako «proTRANS» Hornitzaile Erregistro Sisteman erregistratutako enpresak salbuetsita daude, eskaintzen aurkezpenean, dagokion dokumentazio administratiboan.
Euskotrenek erregistroa «proTRANS»-en erabiltzen du urriaren 30eko 31/2007 Legeari oinarritutako eskaintzak aurkezteko hautagaiak aukeratzeko, 2. puntuan adierazitako produktu eta zerbitzu mailetan.
Kasu horretan Euskotrenen aldetik dagokion lanak, horniketak eta zerbitzuak esleitzeko prozedura murriztuetan eskaintzak aurkeztu ahal izateko, interesatuek, baldintza orokorretako eta partikularretako pleguetan ezarritako baldintza zehatzen kalterik gabe, «proTRANS» Hornitzaile Erregistro Sisteman dagokion taldean edo azpitaldean erregistratuta egon beharko dira. Halere, «protRANS» Erregistroan izen-ematea lortu izanak ez du bermatzen hornitzailea hornitzaile gonbidatuen zerrendetan sartu izana, edo kontratu baten esleipendun enpresa izatea izen-emateak irauten duen zehar.
Egokia dela uste duenean, Euskotrenek, berariazko kontratuen iragarkiak argitaratu ditzake delako edozein mailetarako.
Bilbao, 2018ko maiatzaren 9a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.