EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018095

IRAGARKIA, 321/2018 zenbakia duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidaltzeari eta gainerako interesdunei dei egiteari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2018-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201802648
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/11/03an argitaratutako 2016/10/25eko IRAGARPENA [201604642]

Aditzera ematen zaie interesdun guztiei ezen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Eusko Legebiltzarraren 2018ko martxoaren 22ko Erabakiaren kontra, zeinak ezesten baitzituen, batetik, komunikazio-teknikariaren plaza bat betetzeko Eusko Legebiltzarrean Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuko epaimahai kalifikatzailearen 2018ko urtarrilaren 9ko Erabakien kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta bestetik, Egurbide Aragón jauna komunikazioko goi-mailako teknikari lanpostuan praktiketako funtzionario izendatzen duen 2018ko urtarrilaren 24ko Erabakiaren kontra ezarritako berraztertzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betez, dei egiten zaie interesdun guztiei bederatzi eguneko epean auzitegira joan eta auto horietan azaldu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 11.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.