EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018095

1347/2018 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, ESI Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Maria Angeles García Fidalgo andrea izendapen aske bidez izendatzen baita Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariorde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ESI Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Xedapenaren zenbakia: 201801347
Xedapenaren data: 2018-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201802633
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/09an argitaratutako 2018/02/14ko IRAGARPENA [201801825]

Otsailaren 14ko 213/2018 Ebazpenaren bidez, Bioarabako zuzendari zientifikoaren lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ESI Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntzako zuzendariorde plazaren kontura.
Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta izendapen-proposamena egin du. María Ángeles García Fidalgo andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendapen aske bidez izendatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariorde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ESI Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Ángeles García Fidalgo andrea izendatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariorde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ESI Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko maiatzaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak nahi duenean kargugabetu ditzake, izendapen aske bidez, lanpostu horietarako izendatu dituen langileak. Kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea eragingo du, baina interesdunak eutsi egingo die daukan kategoriaren baldintzei. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio; ahal dela, lanpostu horrek izango ditu izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak antolakuntzan eta lurraldetasunean zeuzkan ezaugarri berberak. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da.
Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 8a.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.