EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2018095

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Xedapenaren data: 2018-05-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201802631
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/21ean argitaratutako 2018/03/14ko AGINDUA [201801518]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.b) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak 2018ko martxoaren 14an eman zuen Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2018ko martxoaren 21eko EHAA, 57. zenbakia), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Nicolas Garcia-Borreguero Uribe jauna izendatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzako «Urdaibaiko Biosferako zuzendari kontserbatzaile» (Busturia). Lanpostuaren datuak: kodea: 512221; dotazioa: 1; destino-osagarria: 28, osagarri espezifikoa: I-A.
Bigarrena.– Izendapenak 2018ko maiatzaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 7a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.