EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2018094

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 22koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez arautzen dira 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Xedapenaren data: 2018-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201802614
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/02an argitaratutako 2017/10/11ko AGINDUA [201705244]

Aztertuta gorago aipatutako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak –ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan, zerrendatuta daude– eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa –espediente-zenbakiak aipatutako eranskinetan agertzen dira–.
Kontuan izanda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) eta 1305/2013 (EB) erregelamenduek, abenduaren 17koek, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) eta landa-garapenaren aldeko laguntza komunitarioak ezartzen dituztela.
Kontuan izanda lehen aipatutako Europar Batasuneko erregelamenduen arabera Europar Batasuneko LGENF funtsari dagokiola Europar Batasuneko finantzaketa.
Kontuan izanda urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola Europar Batasuneko LGENF funtsaren kontura finantzaturiko laguntzak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitauka horretarako eskumena.
Kontuan izanda 2017ko urriaren 11ko Aginduko 6. oinarrian xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskaerak aztertzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den Tokiko Ekintzako Taldeak egindako ebazpen-proposamena.
Kontuan izanda lehen azaldutakoa, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean (1) aipatutako pertsona eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduan araututako laguntzak. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 1.412.126,46 eurokoa da.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean (2) aipatutako pertsona eskatzaileei aitortzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduan araututako laguntzak jasotzeko eskubidea. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (LGENF) onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 5.648.505,80 eurokoa da.
Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraituz.
Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean (3) aipatutako pertsona eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduan araututako laguntzak, eta eranskin horretan ukazioaren zioak zehaztea.
Laugarrena.– Jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko epea beranduenez ere, 2018ko abenduaren 31n bukatuko da, eta horiek ezingo dira 2017ko ekitaldia baino lehen hasiak izan.
Laguntzaren justifikazioa eta ordainketa 2017ko urriaren 11ko Aginduan laguntza-ildo bakoitzaren arabera jasotakoa kontuan hartuz egingo da.
Pertsona onuraduna eratze-fasean dagoen pertsona juridiko bat baldin bada, hura entitate pertsonifikatu bihurtzea laguntza kobratzeko ezinbesteko baldintza izango da.
Era berean, baimenak edo lizentziak behar diren kasuetan, horiek lortzea laguntza kobratzeko ezinbesteko baldintza izango da.
808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinean (informazioari eta publizitateari buruzkoa) I. zatian adierazitakoaren arabera, pertsona onuradunek LGENFtik jasotako laguntzari buruzko informazio publikoa eman behar dute, eranskin horretan adierazitako moduan.
Onartutako proiektua ez bada ezarritako epeetan egiten, edo epe horretan ez badira hura gauzatu izanaren egiaztagiriak aurkezten, onuradunek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, agindu arautzailearen 12.5 oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura jarriko da abian.
Lagundutako proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira eta, batez ere, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta gutxienez ondorengo 5 urteetan eusten ez bazaie ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo zaharberritzen diren kasuetan edo gainerako ondasunen kasuan, edo 3 urteetan, kontratazio-ildoaren babesean sortutako besteren konturako lanpostuen kasuan eta 2 urteetan start-up ildoak babestutako proiektuen kasuan, laguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo zati bat.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta pertsona interesdunak, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.