EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018093

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen Balorazio Batzordeko bokalak.

Xedapenaren data: 2018-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201802598
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/27ko AGINDUA [201706299]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez onartu dira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen 2018 urteko deialdiko oinarriak. Agindu horren 6.2 oinarrian zehazten denez, «balorazio-batzorde bat sortuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Hiru pertsonak osatuko dute: batzordekideak izango dira hirurak, zuzendaritza eskudunari atxikiak, horietako bat programa honen arduraduna izango da, eta zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira beste biak. Elikagaien kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen baten bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua».
Ikusirik apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hau
EBAZTEN DUT:
Beherago zehaztu pertsonak Balorazio Batzordeko kide izendatzea. Batzorde horrek, batetik, 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez deitutako laguntzetarako eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta, bestetik, ebazpen-proposamena egingo du:
Batzordeburua:
– José Luis Errekatxo Labandibar jauna, Kalitatea Babesteko eta Iruzurra Kontrolatzeko arduraduna.
Bokalak:
– Susana Barrio Martín andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, idazkari gisa jardungo duena.
– José Ángel López de Munain Ruiz de Luzuriaga jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 24a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.