EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018093

IRAGARKIA, Zumaiako Udaleko 2018rako lan eskaintza publikoa onartzeari buruzkoa.

Organo emailea: ZUMAIAKO UDALA
Xedapenaren data: 2018-03-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201802596
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legeak, 16/1997 Legeak eman dion idazketan 24 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, Zumaiako Udaleko 2018rako Lan Eskaintza Publikoa argitaratzen da, hain zuzen ere, Alkatetza-ebazpenez 2018ko martxoaren 19an onartu dena.
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2018
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK
UDALTZAINGOA
* C1 taldea, ondorio ekonomikoetarako izendatu zaio plazari. Gainontzekorako, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 118. artikuluan araututako dagokio.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtso jar dezakezu, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso, dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hastia.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.
Horrenbestez, guztien ezagutzarako jakina razten dut.
Zumaia, 2018ko martxoaren 19a.
Alkatea,
OIER KORTA ESNAL.