EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018091

IRAGARKIA, Orona, S. Coop.-en (kooperatiba bereganatzailea) eta Electra Vitoria, S. Coop.-en (kooperatiba bereganatua) arteko bereganatze bidezko bateratzearena.

Xedapenaren data: 2018-04-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201802565
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Electra Vitoria, S. Coop.-eko 2018ko apirilaren 26ko eta Orona, S. Coop.-eko 2018ko apirilaren 27ko Ohiko Batzar Nagusietan, lege eta estatutuek xedatzen duten gehiengoekin, Orona, S. Coop.-en (kooperatiba bereganatzailea) eta Electra Vitoria, S. Coop.-en (kooperatiba bereganatua) arteko bereganatze bidezko bateratzea onartu da, eta horrekin batera, kooperatiben auditoreek egiaztaturiko 2017ko abenduaren 31n itxitako bateratze balantzeak. Ondorioz, Electra Vitoria, S. Coop.-en likidaziorik gabeko desegiteari eta bere ondarea blokean eskualdatzeari ekingo zaio Orona, S. Coop.-en alde, ondorengotza unibertsal bitartez, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2018ko martxoaren 19an jasotako bateratze-proiektuaren arabera.
Halaber, bateratzen diren kooperatibetako bazkideek eta hartzekodunek duten eskubidea jakinarazten da, lehenek kooperatibatik banatzekoa eta bigarrenek bateratzearen aurka egitekoa, Euskadiko Kooperatiben uztailaren 24ko 4/1993 Legean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz eta Hernani, 2018ko apirilaren 27a.
Orona, S. Coop.-eko Kontseilu Errektorearen lehendakaria,
OIER LIZARAZU IZTUETA
Electra Vitoria, S. Coop.-eko Kontseilu Errektorearen lehendakaria,
FERNANDO GANZABAL GARCIA JAUNA.