EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018090

IRAGARKIA, hornikuntzaren administrazio-kontratu hau formalizatu dela jakinarazteko dena: «Gehienez 7 erakusketarako karpa bat eta, hala badagokio, kontrapisuak alokatzea eta muntatzea» (Espedientea: 01G/01SU/2018).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201802527
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/12an argitaratutako 2018/02/05eko IRAGARPENA [201800781]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: GOGORA - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: 01G/01SU/2018.
d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: gehienez 7 erakusketarako karpa bat eta, hala badagokio, kontrapisuak alokatzea eta muntatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen den egunetik hasi eta 2018ko abenduaren 31ra arte.
e) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2018ko otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 30. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 152.460,00 euro (BEZ barne).
5.– Kontratuaren esleipena eta formalizazioa.
a) Noiz esleitu den: 2018ko apirilaren 13a.
b) Noiz formalizatu den: 2018ko apirilaren 16a.
c) Kontratista: Estali La Karpa, P.B.S.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 142.296,00 euro (BEZ barne).
Bilbao, 2018ko maiatzaren 2a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.