EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018090

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko martxoaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena».

Xedapenaren data: 2018-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201802526
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/05/04an argitaratutako 2018/03/20ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201802409]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2018ko martxoaren 20ko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpenean, zeinaren bidez, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen da (2018ko maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 85. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2018/2409 (9/4) orrialdean, 8.4 artikuluan, hau dio:
«Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren ondorengo helbidean egongo dira eskuragai:
https://www.euskadi.net/diru_laguntza/2017/literatura_itzulpenak/y22-izapide/eu»
baina hau esan behar du:
«Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren ondorengo helbide honetan egongo dira eskuragai:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/literatura_itzulpenak/y22-izapide/eu»